Etxeari abesti
Cancion de agradecimiento al recien nacido que duerme en la cuna de nuestra casa nativa.
Chant de remerciement au nouveau-né qui dort dans le berceau de notre maison natale.
Ilargiak zion itzali argia sehaskari Eta sehaskak argia pîztu berriz etxeari
sehaskaren doinu gozoari entzun hadi « Haurtxo txikia sehaskan dago” haur kanta dirudi
sehaska da kantuz ari karrasi edo irri Arbaso, guraso, askazi Lehen, orai eta beti.
-“Beti aire berdina iduri, atzo, gaur, etzi sehaskari dagokion abesti. Lehen, orai eta beti.
Argia ziotela itzali dela aspaldi Bainan menderen mendetan etxean kantua bizi.
Etxeko leihoak ireki ateak zabal zabalik Oilarrak erantzun diezaion umearen kantuari
Amonaren argia zen itzali, ta berriro ahantzi udaberriko eguzkiz jantzi. Lehen orain eta beti
Aspalditik berak baitaki, Etxea dela atzarri argitu goizeko abestiz Lehen orain eta beti
Berriz sehaskaren abestiari, hadi, hadi Zorionak zuei gaur, beti eguzki ta ilazki
Kantuaren itzalari eskermila zuri milesker zinez bihotzetik itzal piztuari
Argia dago pizturik, Iduzkia da irriz Etxeari agur t’ erdi Lehen, orain eta beti.
Eskerrak kantu argiari, iratzarri Zorionak kantu berriari Lehen gaur eta beti
Sehaskaren bihotz taupadei adi,adi Bizi gogoa pizten ari eta gaua itzali
Ta euskal etxea da hazi, hozi hezi esker beroa betiko ama eta amatxiri
Bihotzez agur ta goraintzi bizi emaileari abesti ederra zor zuri Lehen, orain eta beti
Ohore emakumeari, agur eta goraintzi ta etxean denak kantuz ari lehen orain eta beti