BIOK ERNAI 27/01
Enregistré le 26/02an grabatuta
Une nouvelle histoire d' amour
Una nueva historia de amor.
C #m AEA C #mAEA
Itsasoa hustu nahi nuke, ur gaziez hustu.
Ortzi-mugaren arraia makurtu, agian ezabatu,
eguzkia itzali eta eskutan hartu
Ohiko Bakardadea irauli ta moldatu.
Oraintxe banoa, ilun
Itsas lurartzetik urrun
eguzkitik urrunago, han hemen inun.
Ohitura zaharrari oro muin eta garun
eskua helduta tinko, biok bat egin dezagun.
Gorputza hustu nahi nuke, odol gorriz hustu ,
neure bihotzeko laiotzak printzez argituµ
ene so goibela piztu, eta malkoak idortu itzalpean dagoen oihana zure izpiz distiratu.
Orai banoa alai, geroa bihurturik jai,
negarretik irriraino, zu itsaso ni ibai,
zeu mendi ta neu zelai, eta bihotzak ernai,
baratze agorra dezagun lore berriz erain.