MARITXU
Hitzak eta doinua
Paroles et musique
Letra y musica X. Soubelet
enregistrement/grabakerta 26/02/2023
Enregistrement- grabaketa Kantu hau osoki espresionista abtraktua da. Bere lerrotan maiz esan ulergaitzak ezarri ditut ez direlako hitzak ulertu behar kantuaren zentzua ulertzeko. Hori da kantu honen funtsa.Zugarramurdi erretako Arraiozko Etxetxipiko Maritxuren omenez egindako kantua.
Chanson expressionniste dans laquelle les images s' enchaînent sans signification logique au début pour terminer sur le souvenir de la Navarre agressée par l' inquisition qui pourchassait les sorcières du Baztan.Zugarramurdi a été en Navarre, comme St Pée en labourd à l' époque de de Lancre, le centre d' extermination des " sorcières" navarraises accusées de connivence avec le diable. . Leur péché , celui de connaître la nature et le pouvoir des plantes ainsi que "d'adorer" le bouc appelé Akelarre dans des réunions nocturne consdérées comme des atteintes à la religion. Maritxu de la maison Etxetxipia d' Arraioz fut l' une de ces femmes brûlées sur le bucher de Zugarramurdi.
Cancion espresionista en la cual se encadenan las ideas sin significacion logica para terminar en una condena de la actitud agresiva de la inquisicion en navarra en su persecucion de las brujas navarras. La cacion relata la historia de Maritxu de la casa Etxetxipia de arraioz de Baztan quemada en .Zugarramurdi a principios del siglo 17
Joaldunak itturingo plazan larru ta garez saltoxka, jauzika
Amaiurko gaztelua, oroimen saminez, hegorantz, agurka
Zozaiatikan da aditzen, gris berdea, Astraingo balsa horixka
Nere leihotik begira, katu beltzak xotinez, so ortziren hotsa ortoska.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu, Maritxu, Maritxu.
Tximistak Iparlako haritz harro handiak jo ditu, jo ditu
Ursuko santa Ana ikaran, erditze berriez harritu,harritu
Saiotik ohiko usteak malko gaziez, Baztango erreketan hustu
zigor erre gorrietan, suaren txinpartetan, Etxetxipiko Maritxu.
Maritxu Maritxu,…..
Errotazain bizar xuri, begi jauziez, ibaiaren bila, jira bira
Infernuko errekatik nigar malkoak darioz itsas-itsasora
Cezannen harrietatik linburtuz, goroldio hezeak ahanztera
Apoaren bila, akerraren txeka, sorgin sortuen antzera.
Maritxu Maritxu, …..
Gauari irainez ari, goizalbak piztu oroimenak, atzarriak
Bainan herri arragoaren ardi, behi ta ahuntza aspaldi deitziak
Nafarroa askearen bularretatik, berzurkatu nahi esne ahantziak
Argi berriez asetuz, orai sendatu nahi ohiko zauri erre gorriak,
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, Maritxu dute kiskaldu.
Maritxu Maritxu, Etxetxipiko Maritxu, hoben gabeko Maritxu.