AURREKOAK

                                                Aurrekoak.        2/11                              taldearekin grabatzekoa ( 02/02)

                                                                

C Bihotz hutsa zuen aurreko gizona(r)en adinak,
orbaindu zizkion larruan zimurrak.
Goiko bidean sartu muin noraezekoak
,
dena ahantzita zuen, baita garraioa,  
ta autostopa eginda ezagutu  zuen jainkoa.    

A Aingeruz hesiturik, agurra eman ta,
dibinoki esan zion  zer gisa bizian?
Zer esan jakin gabe, erantzun galduan,
zer biziaz ari ote zen Jainkoa orduan,
aurreko gizon harek zion oroigabean.

Ondoan  emakumeak nekea eskutan,
senarra ikusita  han desenkusetan,
jasanak Jainkoari salatu nahian,
nola pairamenetan, lan eskergaitzetan,
aritu izan zen isilik bizitza guzian

A Jaungoiko ahanzleak arreta emanda,
bizia nola izan den  galdera eginda,
eta aurreko andre hark iroiez beteta,
amorrua begitan Jainkoaren aurka,
eliza izan delako desgraziaren aita.

C Ez zaitela hala hasi otoi emakume,
bakoitxak bere errola dudarikan gabe.
Gizona nik ezarri familiaren jabe,
nere pareko izana, nere adiskide,
Bibliaren arabera menderen mendere.

A Ez al da harritzekoa Jainkoaren hitza,
inoiz ez baitu izan berdintzaren giltza.
Zeruan egin beharko egitan iraultza,
andre bat poderean pentsa zer berdintza,
zer mundu desberdina Mari han nagusi balitza.

C Ta berdintasuna aintzat oraintxe hartzeko,
agian zerua ere ezaba beharko
ez Eba gehiagorik, Adanen menpeko,
ez ta ama birjinik, estaltzerik gabeko,
inork ez luke jarraibidetzat hartuko. 

A Baina gu ez gara lur osoa, inundik ere,
batzuk euren zeruan baitute Mahome,
horretan sinistea orok dute libre,
baina gaizoa andre,
gaizo emakume,
Kasu! lepoa mozten ahal didate niri ere.