AMATXI AMAÑI ETA AMONA

 

                                                                                                                   AMATXI AMAÑI ETA AMONA  16/03  taldearekin grabatzekoa

                                                                                                                       

Amatxi, amañi, amuma eta amonari omenaldia 

Hommage à toutes les amatxi du Pays basque, qu"elles soient amatxi, amañi, amuma ou amona.

Un homenage a todas las amatxis de Euskal Herria, se llamen amona, amatxi, amañi o amuma

 

Intro: BmGDA BmGDABm

 Ama eta amatxi amañi ta amona,
mundua  berotzen duen  ekia ,           
etxeko baratza  janzten duen lilia,
zuhaitzaren adarra  apaintzen duen fruitia .

Hauxe da   amatxi, amañi eta amona .
Behatze xamurra, ile xuri apaina,
larru ximurtua,  irri goxoarena.
Gogoan dut zure soinekoa eta ohiko gona,
bainan  denen gainetik, zure bihotz ona.   

BmGDA BmGDABm

 Ama eta amatxi amañi ta amona.
Belardian goizeko ihintza frexkoa,
etxeko eguzkiaren  izpi beroa,
Ilunabarretan gabon eta pott  gozoa.
Hauxe da  amatxi amañi edo amona.
Larruan ferekaren hotzikara gozoa,
kantu  xamurrez gozatzen sehaskaren loa,
 loa loa txuntxunrrun berde loa masusta,
sukaldeko gatza eta ezti  gozoa.      

BmGDA BmGDABm 

Ama eta amatxi, amañi ta amona, 
nahiz eta  heriotzak eramana.
Ene gogoa badabia zure argiarengana,
pizturik iraungo dit betiko zure oroimena.
Hauxe  da  amatxi, amañi eta amona.
Etxean badirau, oraina lehenez piztua,
askazia  dugu biziaren pindar ta sua ,
ondarearen kandela dago argiz hornitua,
etxean iragana baita geroari lotua.

Milesker amatxi, amañi ta amona,
atzokoa, gaurkoa  eta betikoa.

BmGDA BmGDABm 2