« Ireki zaitez Sesamo !
Aspaldiko kantua berriz idatzia eta musikaz hobetua 09:01
Satyre à l' argent et à ses detenants en opulence
Satira al dinero y sus bolsatenientes en opulencia
« Ireki zaitez Sesamo ! » « Sesamo, ireki zaitez ! »
Hitz magikoak ni etorri arte, artez
Hemen ez baita kobarik ez eta ere lezerik, bai ohoinak
Ali Babarrunak berrogei lapur lizunak, ez moru ilunak
aldiz bai euskaldunak , katolitroak, apostukolikoak.
Klin,klin,klin patrikara arin,Klin,klin,klin euro, lira florin
Klin, klin, klin, diru hotsarekin Klin, klin,klin, boltsa ugariarekin.
Txin,txin,txin diruaren hotsa, hark ematen dio, bihotzean poza
Txin txin txin gustokoa sosa txin txin txin sakelan bihotza
« Ireki zaitez Sesamo ! » « Sesamo, ireki zaitez ! »
Hitz magikoak ni etorri arte, artez
Hau ez baita ez nobela, badakit egia dela,nahiz ustela.
Hauxe baita zeregina, lapur eta dirugina, ai higuina
morala euskalduna katolitroa, apostukolikoa
Klin,klin,klin patrikara arin,Klin,klin,klin euro, lira florin
Klin, klin, klin, diru hotsarekin Klin, klin,klin, boltsa ugariarekin.
Txin,txin,txin diruaren hotsa, hark ematen dio, bihotzean poza
Txin txin txin gustokoa sosa txin txin txin sakelan bihotza
« « Ireki zaitez A Sesamo ! » « Sesamo, ireki zaitez ! »
Hitz magikoak ni etorri arte, artez
Denok uste dugu munduan hoberenak garela euskaldunak
Hobenetan baino gu hobendunetan hoberenak, Te deumak
Elizan sartuak katolitroak, apostukolikoak