OTSOA E Doinua Xabier Lete, hitza X. Soubelet
OTSOA UUUU, mendi gainetan ugari
txuri beltak urdin gorri, trumilka dira etorri
Horrengatik txanogorritxu kukutzen da otsoekin
OTSOAK UUUU kostalde hontan ugari
Bi motetakoak ageri gehienak dauka adin handi
Horrengatik txanogorritxu ikarazten otsoekin
OTSOAK UUUU villa eder bat erosi
gure herrian baitu aurki Paristar lagun ugari
Horrengatik txanogorritxu nazkatzen da otsoekin
OTSOAK UUU bertakoa du urrunarazi
Herria ez da ezagungarri kanpotar milaka etorri
Horrengatik txanogorritxu izitzen da otsoekin
OTSOAK UUUU, auzapezak ditu ekarri
Errez da aurkitzea beti bozkale merke ta ugari
Horrengatik txano gorritxu asperten da otsoekin
OTSOAK UUUU irrifar egiten daki
gure herrian du bizitoki hau ez da gehio Euskal herri
Horrengatik txano gorritxuk galdu Euskara eta guzi
OTSOAK UUUU zerbait ongi badaki
hobendunek dute beti Herria galtzera aurtiki
Horrengatik txanogorritxuk turismoa du iraitzi
Horrengatik txanogorritxuk turismoa du higuingarri
Español
Euskera
Français
English