ILARGIAREN XUXURLA hitzak eta doinua X. Soubelet 10/03
Ilargiaren argiak ez du argitzen, xuxurlatzen baizik
La lumière lunaire n' éclaire pas, elle murmure.
La luz lunar no alumbra, solo murmura
Moonlight does'nt illuminate, she whispers
Gauean ilargiak ez du argitzen sugeritzen baizik
Argi hori ez da inoiz oihulari xuxurlari baizik
Gauean argitzen den bakarra bakoitxak bere baitan duen argia.
Piztua, ernatua, kartua, ilunean dargi , gizaki ororen txingarra.
Berez betetzen karrez ta pindarrez, gizaki ororen txingarra.
legez, zinez, berez, batez eta biez, onez ala minez.
Oraintxe ulertzen dut egia ez dagoela su bizian
suargiak nauelako erre, gaueko argipean hobe
Gauean argitzen den bakarra bakoitxak bere baitan duen argia.
Piztua, ernatua, kartua, ilunean dargi , gizaki ororen txingarra.
Berez betetzen karrez ta pindarrez, gizaki ororen txingarra.
legez, zinez, berez, batez eta biez, onez ala minez.
"Begira ilargiak zer dion?" Haurrek eta arbasoek diote
igurika berdintsua gaur eta lehen igarri izan dute.
Gauean argitzen den bakarra bakoitxak bere baitan duen argia.
Piztua, ernatua, kartua, ilunean dargi , gizaki ororen txingarra.
Berez betetzen karrez ta pindarrez, gizaki ororen txingarra.
legez, zinez, berez, batez eta biez, onez ala minez.
Español
Euskera
Français
English