Mentura 1eta 2/ 07
Menturaren lekua bizian. Bere eragina ukan dezan!
Chanson sur le rôle du hasard dans la vie,qu'il soit libre d' agir!
Cancion sobre el papel del azar en la vida. Dejadlo actuar!
Ostoen arteko firfira bezala aa
gertaldia gure ondoan dabila,
xotx aurtikien itzuli borobila,
Errondan, menturaren bila
errondan, zoriaren xeka aa
menturaren, xeka, ai zori abila! aaaa
Bira bitxian, izar bat zait okertu ta lehertu
arrotz egiten zaidana zait agertu, hain gertu uuu
2 Xotxak denborarekin jostetan
bide eta bisai ezezagunetan une arrotzaren bidai luzean C
Argi bizian, eguna ilunduz,
gauean, negarra larrituz.uu
goizean laiotza zokotik argituz , aaaa
Bira bitxian, izar bat zait okertu ta lehertu
arrotz egiten zaidana zait agertu, hain gertu uuu
3 Zer hobe, arerioa ala adiskidea?
zer nahiago, gaua ala argia?
edo artistaren begia ala magia..
Oihan hetsian aitzurtu bidea
sasitua, lorez betea
zortea utzi librea, askea
Bira bitxian, izar bat zait okertu ta lehertu
arrotz egiten zaidana zait agertu, hain gertu uuu
arrotz egiten zaidana zait agertu, hain gertu uuu
Español
Euskera
Français
English