ORREAGATIK AMAIURRERA
Orreagako pagadiak / euren gailur garaietan gogoa
oroitzen bizituriko pairua
Orreagako mendipetan mendeku oihartzun gogorra, orroa
harri kotorrak damiltza patar behera, badoa amorrua
Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan, nafar Euskal Herrian.
Girizo, Mendimotz, eta/ Ortzantzurietatikan ikusia
uda gogor beroaren hazia,
katez josiritako muin gorrien borbor hazia, hozia
baskoin nafar urbegiak iturritik sortzen ari askazia
Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan, nafar Euskal Herrian..
Haitzarte ta ibañetan dantzut ozenki zuen oihua,
zizelkaturik duzue euskal gogoa.
Iruña arpilatzeagatik, Errolani, ehortz hobi zuloa,
Amaiurrren bukaturik, hamalau mendez bizirik Nafarroa
Orreaga gogoan, eredu Nafarroan.
Betiko geroan, nafar Euskal Herrian.
Han Nafarroako erresuma arkaitzen artetikan sortua,
orduan jeiki Euskal herria askatua
geroztik euskal probintzi bakoitxak bere forua, ohikoa
Nafarroa librea izan dadin gure amorrua
Orreaga gogoan, eredu Euskal Herrian
Pago ta haritza gure euskal geroan
Zazpi zuhaitzetatik bat Nafarroa batuan
Baskoinen lurrama, gure euskal herri berrian