NAIZENA
Ni naizena izan nahi nuke
ni baitan daudenak oro elkar
lerroan ezar on edo txar
banan banan denak iker eta onar.
Eme ala ar , ezti ala oldar, txukun ala baldar
motel ala azkar ,hosto ala adar , uhain ala apar
eki ala izar , ahul ala indar , irri ala negar
Erauntsi ala lankar, itzal ala sugar atzo gaur bihar , gaur bihar, bihar
Piano baten ikutuen pare
lerroan daudenak jo nahi nuzke
paleta baten koloreen pare
denek argiz betetzen bai naute
Gozo ala zakar , hego ala ipar , zelai ala patar
osin edo lahar, gihar ala bular, elkar ala bakar
lodi ala mehar, altxor ala zabar, basa ala hiritar ,
peso ala dolar, bake ala liskar , atzo gaur bihar , gaur bihar, bihar.
Lehen nintzen gazte orai zahar
eskerrak zuei atzo gaur bihar
adinak osatu ene on eta txar
nere oinarriak denak onar behar