HAIZEA IRAKURLE 2021
2023
2022
1 Haizearen Aindarrez leihoa ireki
ta liburuaren orriak igurtzi
haizegoak hitzak laztandurik
denboraren adina du irakurri
Agurearen neguak irauli
gaztearen uda berriari irri
irakurtzen hainbat eta hainbat orri
isil- isilik apurtxo bat da erori
isil- isilik haizeak bera zer den nahi igarri DOINUA GD GD/GD DG/GBmGD/GD
Leihoak dalandakan dabila emeki
haizeari emanez ongi etorri
haizegoak irriñoz bufatzen goxoki
ta orriak banan banan itzuli
esalditik hitzak libre utzi
idaz errotik begitarteari
baduelako hainbat jakin nahi
isil- isilik misterioari behin argi
isil- isilik haizea nor den nahi behin argi DOINUA
Emeki emeki leihoa dut itxi
ta estalki mutua gauez estali
elea baitzaio oraingoz itzali
Berinari joka haizea zaio hasi
hitzak nahi dituela irentsi
ezezaguna atzarri eta Igarri
hasarre, bare Lasai edo jabalaldi
Isil isilik, bera zer den ez daki
Isilik islik haizeari nor atzetik bultzatzen ari