BORTXAZ IGERIKAN

 

                                                                                                   BORTXAZ IGERIKAN

                                                                                                        

                                                 

Enbor hilez jantzirik, ibaieko ohean uretan banabil,
Isurmenean dilindan ene gorputzaren adarrak doaz erdi hil.
Ikaraz josirik, ur mugituetan, edo istilez istil
Ur jauzitik kolpeka, arroken aurka, hantxe nabil, zauri mil.

E Bortxaz D igerikan A Isurmenetik G itsasora AD Sortu A ondoren,
C lainoen G egarritik D bizira G lalala A biziraD

Uretan ezker eskuin , kunka, kanka, lekuko uregia
Zuhaitz itzalartetan izpiek didate, otoi ez gal bidea.
Itsasoa den patutik, uhainen oihua, deika ari zait ordea,
Urikara gazia baino gehiago, nahiago dut neurea, neurea eta gezia.

E Bortxaz D igerikan A Isurmenetik G itsasora AD Sortu A ondoren,
C lainoen G egarritik D bizira G lalala A biziraD

Itsasoan sartzean bizkar gainean, berpizkuntza gogoan
Bizi gezi mugitua nekagarria bizi izan dut da erreketan.
Bainan izana hala da, oztopoz betea, ene soa dago hedoietan,
sortze berria badatorkidala, igertzen laino hantutan, goiko laino hantuetan.

E Bortxaz D igerikan A Isurmenetik G itsasora AD Sortu A ondoren,
C lainoen G egarritik D bizira G lalala A biziraD

Lurrin bihurtu nahi dut, hedoiko bidean, igotze gardenean
lainoetan egoitza harturik, ene ohiko gorde, gordelekuan
tximista, ortzantza, eztanda,oldarra, nigarra begietan,
euriz erortzen natzaio mendiari,iturri berria asmoan ohiko joan etorrian