Poesía cantada

Balekite

Izarrek balekite nik ez dakidana
Ez nintzateke izanen haien laguna
Hilargi ilunpean nindordeke
Bihotz itzalek nautelako maite.

Hilargiak baleki nik ez dakidana
Ez nintzateke gauez jaliko, iluna
Itsaspe aterbean nindurgildeke
Bihotz bustiek nautelako maite.

Itsasoak baleki nik ez dakidana
Ez nintzateke igeriz itoko harengana
Haizearen hegaletan nindairake
Bihotz idorrek nautelako maite.

Haizeak baleki nik ez dakidana
Ez nintzateke izanen iparrintzarena
Ekizpi sokatik indarrez nindigoke
Bihotz argiek nautelako maite.

Iduzkiak baleki nik ez dakidana
Ez nintzateke bihur izan biziduna
Gau beltza betiko egoitzat narke
Bihotz isilek nautelako maite.

Xubiltz