Haitzar
Itzal ilun barnetik,boz galdu hori marmaraka ari,
Haren baretasun tristea nahas eta nahasiz.
Nere arimaren barnean,ozena dantzut,oiharzun ezti,
Haizea heiagoraka ta bihotzak urduri.
Hosto gorrien firfir isilak iratzartzen nauenean,
Haizea itzalaren izortzaile bilakatzen denean,
Argiak jalgitzen dira,pago gorriak dirdiran dira.
Nere leihotik itzala nigar xotinka ikusten dudanean,
Zilbor hesterik haurra erditzen ari denean.
Haizar mutiririk ez da ja nabari,eginbidea bete ondoan
Itzala ernari dago ta laster izanen ama.
Hosto gorriak jauzika ari dira,pozik irriz daudelako,
Odol gaistoaren hotzikaren daldarak joan zaizkielako,
Argi berria sortu da eta,kolorea piztu da eta...