29 Zalantzan

Dudan

Dudan,dilingo,uzkurrik hor nago zalantzez beterik

Mamia baino itxurak ez daukan garrantzi gehiorik?

Gogoa lainotan,euria xukatuz,malguki errotik

Iztila berriak agertu

Iturri zaharra agortu

Hemen nago ni bustirik.

Zer da hobe,hezea ala lehorra

Zer da argi,bustia ala idorra

Nahiago iztila ezen ez agorra

Begi aurrean daukat nik altxorra

Luhartzea arte zedaen itsas alorra

Ta hemen nago ni bustikorra

Kasu !Ez esan oraintxe:Zer buru joatea!

Hobe akorde berria edo kantu zahar tristea?

Ondorioa da bata, iturri ohia bestea

Dudan,dilingo,uzkurrik,gosea

Hor nago zalantzez betea,

Ta hementxe nauzu ni hezea. Xubiltz