35 Etorkil

Etorkil*

Etorkizun beltzaz naiz josia, bizi premia dut legea

Luxureriazko mundu txuriak nela*1 herritik joatea.

-Iep Kapitain!!! Hire patera ederrez itsasoan bogatzeak

zer prezioa dauka? Bost mila euro ezta? Esan ezak!

Zenbat denez badaki, zenbat izan gaitezkeen ezin jakin inola,

trumilka baitatozkiote, merke, garesti, otoi, negar, bost axola.

Larogeita hamar abere tinko, hilkutxa estuan jarririk, hasi da tonbola

Haizeak gogor dultza*3,itsas joairak*4 bidetik urrundu nahiz eta hiperbola.

Bainan zer bidea? Inork ez daki nondik iragan, norantz joan behar gondola

Eta goseari arroza, egarriari ura, bainan eskas geneukana agortu da eta nola.

Urik gabeko itsasoan boga, gernuka, negarka, edanka, ez lokartzeko hola

Loa eta heriotza anai arrebak direla badakit, baita zortea hor dagola

Itsasoan burbuilez marrazteko leinu beltzaren erredola.

Itsas sabelean burbuxa* 5 da ito, biziak duen azken hatsarena.

Noiz tokatuko eni? Ekiz deskonposatzea baino, hobe izan sirena.

Besorik gabekoa, marrazoek jandako buztan bateko herrena...

Hau barbaria! Elkar laguntzik ez! Bakoitxa berea, krudela eta ..gangrena.

Kapitaina ezin kondena

Nor beste argiaren timoi eta antena.

Eta oihuak, bortizki, eta negarrak, isurki, SOSka, oi orro ozena!

Nori? Nora? Lurartzea baizik ez dugu aurrean, hori da dena.

Kanarias! Bihotz nahas, urratuok baizik ez doihukagu!

Hobe hobi humean bizirik nabal bazka izan baino, hori badakigu

Heriotza arrebaz gara anaitu, bere irudi errea gugan daramagu

Bihotz hilik geldien*6 guk, mintzo, mingain beltza dantzan daukagu.

Neska ederrak hondartzan titiak erretzen

Gizon harroak tabernan whiskya gozatzen

Azal beltxaran gazteak nor gehio ligatzen

Itsas bazterreko uhainak dilindaz asetzen.

Eta gu oihuka,eta haiek builaka, izuturik

Hor girits*7 goroitzak, itxaropenez beterik

Bizi gabeko bidean sarturik, eta guardiak irririk

Eta turista guztiek argazki pila harturik.

Gorrotatzen ditut, denak, bainan bereziki desordena

Bizi lasaia astintzen duen inbasio morena

Desdoinukatzen ahal duen gaueko berbena

Hits dezakeen luxureriaren eszena.

Kar-kar! Erroen arteko kapitainaren faena,

Kar- kar! Isilik atsegabeturik nagoen indigena,

Kar-karra! Itzulian pasatuko dudan lotsarena

Kar- karra! Ta irrifarra! Herrian gelditzeko arrazoinik eman ez digun harena

*0 Etorkin eta hil

*1Helatzen nau

*3 Bultzatzen du

*4 Korrontea

*5 Burbuila

*6 Gelditzen garen gu

*7 Iristen gara