Mundua egin baneza
Nik ez dut bizirik
Eta baldin badut
Ez du zentzurik.
Ama izan dut Mina:
Aitak maita ezina
Lana eta usina*1
Printze ta erregina.
Ni gazte buru arina
Itsas bizi eta uhina
Sufrimendua bizi mina?
Ez dakit, bainan bai
Ez nautela inoiz maitatu.
Eta nik didudanak hautatu
Erakusten ez dira ausartu.
Batzuek hala diote
Besteek garbi daukate.
Eta ez naute maite.
Hau ez da bizia
Bazterrean naute utzia
Bide honetan biluzia
Eta gogorki igurtzia.
Bizia ez da erresa
Alde batetik babesa
Beste hortatik ihesa.
Ai,nik egin baneza
Gure mundu aldrebesa.
Nor liteke hemen kexa
Nihor ? Oro? Ametsa?
Lasai ez naizela apeza.
*1 Lantegia