08 Magia

                                                                                                Magia

Mago supremoak zelula puxika bere hedoitik bota,
lurrean lehertu eta mikrobioak hasi burutik jota,
hedatuz hainbeste sinismen mota.
bizia hasi da, burumakurrez, iresten sormenaren sinfoni nota.

Darwin mundruneko errepidean lanean jo ta ke,

alfer-lanetik ihes, xorien kabia eredu lezake

naza eraikita, errekan kastorrak, txalo, aki eta neke.

Garraio bidean, barbakoa pizturik, denek har bailezakete

abere indartsu, ahultsu, oztoporik gabe, indarraren lege.
Gibraltarreko itsasartetik ximinoak auto lerroan, tutuka daude,
militarrez jantzirik, zain, aingeruek denei eskatzen pasaporte.
Sahets argitxoa eskuinera, Asia aldera hartzen dute bide,
parean, aldiz, lerro luzean, gibonak, oporretara, beherantz,bide luze,
buztana galdurik, berriz etxera itzultzen, nor pozik, nor triste.

Bitartean Asia Ttikiko zirkoan, haurrak txaloka, magiari begira,

trukoa sineskor baitute, egia bilakatzen baita gezurraren dirdira

eta oihalaren inguruan, hortz luzeko txakalek haragi frexkoa usaintzen, jira bira.