10 Sei egunez dopaturik

                                                                       Sei egunez dopaturik

Adarrez adar dabilen bizardun gordea airean daira
Eta lehen adarra eskuratu orduko, krask !
Danba lurrera !
Zer kaska buruan !
Zer kreazio ustela…..

-He Darwin! Ingeniero genialak errua du konponduko, bestela bezeroak zer?
- Lasai jauna, lehen egunaz nerau arduratuko naiz.
Eta Jainkoa berriro lokartu.
Biharamoneko begi irekitzean lainoz beteriko zeru urdinak min egin zion.
Agian atzoko kolpearen ondorioak? Zer arraio dakit nik!
Bere ohiko bakartasunean zegoen eta Darwinen arrastorik ez, baina adarrak sendo eta sano.
Goroldioetan etzanik urtzintzaka hasi zen eta bere muki urtsuen indarrez bazterrak orlegitu ziren.
Zer kreazio mukitsua!

Eh! Noe! Idor ezak inguru guzia otoi!
Eta onddo baten pare Adan agertu zen, euskal boneta buruan.
Zer zapela handia!
Hirugarren egunean, horretarako kreatu izan zen zuhaitzaren aurka piza egiten hasi eta parez pare zezen sexuala agertu zitzaion,
animaleko barrabilez hornitua,
gorila batek kate astun batez lepotik hartuta.
-Zer ostias egin dit Noe honek ? Untzitik ihes egin ote zaizkio ?

Eta denboraren nozioa galtzen hasi zen eta laugarren eguna ohartu gabe iragan zitzaion…
eta haizatu, usai txarrez inguruak girotu eta denak akapela kantuz hasi ziren:

  • Nola demonstress egin mundua sortzeko?

  • Sei egun aski ote dena egiteko?

  • Langile onei esker dena bikain lortzeko?

  • Noe, Darwin eta Rothko
    Oro sasi Jainko” lalalala Oro sasi Jainko

Kreatuek susmo txarrez bertso hauslea zentzuten,
deus ulertu gabe,
nor ote aipaturiko arrotz horiek?
Baina laster, izkutuan eta kreazio aintzin, benetako lantalde eragilea
muntaturik zegoela ohartu ziren.
Nork bestela kreatu kreatzailea?
espresio abstraktuzaleek baizik! Ingeniero supremoa eta gizakiak sortzeko,
mozkor famatuaren putuntzi bogatzailea gidatzeko,
ximinoen komandantea desoreka orekatuan sartzeko.
Aingerutxo bat baino gehiago izan beharko,
krea-kreatzaile bat bederen,
oreka desorekatuaren maisua?

Eta zortziko txikia nondik ikasia bestela?
Agian Adanen txapelatik ustegabean jalgia?
Euskaldunak again?
Eta Eba? Dama gazte xarmant bat , heldu zait bistara…
Hainbeste denbora iragan gizonen saihetsetatik emazte bertsolariak ager zitezen,
Are gehiago txapeldunak, ez, ba?
Sei egunetako txapelketa ote?

-“Zer da hau! Isilik denak! Hauxe laidoa baizik ez da!
Infernua! Besterik ez duzue merexi!

Norbait builaka. Jainkoa ote?
Bai eta txirringaz itzulika zebilen dopaturiko genioak izkuturik bazerraien,
Darwinen puxikatik erori zela gorde nahiez,
ximinoen jainkoaren adarra karraskatu zela isildu nahiez.


Federazioari, anonimo gutuna,
fededunei, galderei erantzuna
eta Maillot horiari eraztuna.