Ipuina
Fred Hoyleren azken Boeing 747 ideia ahantziaren omenez.
Darwin telebistari begira:
Enbatak altxaturik, indarrez zelaiak ditu astintzen,
zakartoki hitsean ohiko hautsa hasi da jirabiratzen
norabidea galdurik , zirimolan, hondar arinak airatzen,
leku berera eroriko direla jakinez, zaharrak berritzen.
Zientziafikziozko telefilma dirudi.
Kate beraren aintzinean, erotetxean, eriak txaloka:
“-Gora Jainkoa! Zer mugimendu zaila bezain dibinoa. »
Hain eroak ez direla dirudi.
Zakartegiko zokoan Boeing 747 baten piezak lo, sakabanaturik,
ipar haizeak ez du hegaldakan ipintzeko aski indarrik.
Bat- batean, bira magiko batez eta zerutikako eraginez,
tulunbio berrian harturik, pieza orok haizatu
eta erru gaberik, Boeing 747 berria osatu.
Saloi komunean, berriz ere txaloka. »Txalo ! Txalo ! »
Miraria ? Zoria? Patua?
Edo kameraren fikzioa?
Ametsa, bestela ezinezkoa!
Bost axola,
leihotik argia deika ari zaio eta Darwin soaldiz badoa izadia ikertzera.
Bere baitan:
Probabilitate berdina kreazioa Jainkoak egina izatea!
Lotura:
Hain desorekatua dirudien espresio abstraktua inperfektoa ote?
Hain orekatua den desoreka zuhurra- perfektoa ?
Zakar arinez beterik, Boeing 747 artistikoa abian,
desorekaren maisua piloto.
Artista huni nere bi boto.
Goizalbaren hurbilean dardarez dauden sorginen antzera
sekta guzietako apezek zientziaren aintzinamenduen bildurrez daude,
gezur guziak agerian uzteko susmoa baitute.
Espresio abstraktua ez dela ulertzen? Agian hobe.