Aupa espresionismoa!
Espresioa biziari lotua dago,
ez kondairari.
Bizitzeko ahalmena dakarkio,
orainaldi zehatzetan,
emozioen dardar ilaunetan,
barneko gudukek sortzen duten eztandetan.
Gudu zelai gorritsu bat da
kaos pertsonalaren eremu gerreroan dazabalana.
Zer egin ?
Kondairak sortzen dituen hesiak hautsi
edo jauzi
eta jakintzetik at ihesi?
Gauaren lurrazi bizian nirau,
ezezagunaren ilargi azpian nabilau,
automatismotik alde eginez, riau riau.
Gorputzak eta muinek dituzten espresioak aurkituz,
organikoak diren izateak itzularaziz,
eta hankaz gora irauliz,
ene xedearen egarriz,
emozio bortitza errege izan dadin
Aupa espresionismoa!