Libertate gutiziari bidea
Bidea ! zioen oihuka zerutik zeroren aingeruak,
Eta danba, lurraren aurka!
Hegoak bildurik, ximurturik, oilaskoturik
Izugarrizko kaska hartuta, ezin jeikirik,
Burua eskutartean hartu eta ileak igurtzi.
Eta begi maltzurrez , ezker eskuinera begira ,
Badaezpada ere, norbait barrandan egon balego….
Nolanahi ez baita erortzen Inkoren beretterra.
Kalean bakarrik zegoela oharturik, lan hasteari lotu aintzin
eta animaleko hotza hotz egin balu bezala,
eskuak igurtzi, tinko elkar marraskiturik
bero xamarretako karriketan sartu
eta zereginari pentsatzen hasi.
Bere letargia aingerutarretik jalgi eta erne,
zer eginen duen zoriontsu gogoetetan ari:
Ezer ez ! Libre izatea baizik.
Jabearen antzera, izkuturik egotea bururatzen zaio
Kale ilun eta parkeetan ibiltzea, libre,
moralitatetik eta etikatik urrun
libertatea libertate ote den jakitea dauka helburu.
Ohituraren eraginez, ikusten dituen guziak onezia
eta tzarkeriakin parekatzen ari dela dohar
gaizkia eta latza zer den aspaldi ikasi duelako,
bere zelatari lan berrietan
beharrezkoak dituela onaren funtsa uler dezan dohar ere.
Zer liteke beraz libertatea?
Aurkaritza nagusiaren kateetaz libraraztea?
Bere leku gordetik, gizakumeak begiratzen duen aingeru traidorea
gizona bihurtzea?
Praktikan, fedegaitzeriaren inkarnazioa bilakatzea?
Gutarra bilakatzen zaigun txori adituari eman diezaiogun eskua,
hegaldan berriz hasi baino lehen.
Eh, aingeru, kaixo lagun, zer ari hemen?
Zelatatzailea irits orduko zelatatua zegoela ez baitzen ohartu, gaizoa….
Eta ikara betean, gorri-gorriturik, turboa ezarri nahiez, gorantz aldera bazihoan indarrez , motorrari indarra eman eta airatzen hasi zenean, zango bat harrapatu nion eta lurrerat tinkatu.
Norat zoaz aingeru? Ez al duk enekin mintzatu nahi?
Horra zer den libertade eskasa, joan nahi eta ezin.
Erraiok ene partez hire nagusiari.
Aingeruak ez zekien zer egin, giza bihurtu eta lurrean preso gelditu
ala zango hura askatu
eta Jainkoaren menperantz berriro abiatu.
Total bietan preso.