Koropiloa
Izpirituak garunetan ez du bizitoki
berexita daude,
izpirituaren ibilera ez da muinetan isladatzen
bizi desberdinetakoak baitira,
garunak usteltzean izpirituak bere bidea jarrai litekeela
badakit, ez fededuna naizelako,
mamuetan sinisten dudalako baizik,
gorputzik gabe airetan doazten mamu izpiritualetan,
inguruan ditugun dantzari hegaldari zehargietan,
topagune lainotsuan,
igerikan dabilen agurketa supremoan.
Bizia eman didatenak ezagutuko ditut! Ziur!
Zer arrazoina luke hain aberatsa den gizakiari ez balitzaio azken aukera hori ematen
heriotzaren ondoko aukera, garunaren zentzua ezagutzea,
maite izan ditugunak betiko aurkitzea,
izanen direnaren jatorria azaltzea
eta aurpegi bizia ematea.
Nere baitan askazia eta iturburua lot zitzakeen lokarria koropilatu nahi nuke
bat egin dezaten
desegin ez zitzakeen itsas neurriaz
Darwin, Noe, de Kooning, Mitchell eta hausleak nerekin bat osa zaitzaten
desorekaren maisuak enekin egon daitezen
muinek iraganarekin dantza egin dezaten
izpirituak geroarekin kantuz ari daitezen
elkarrekin bat egin dezaten. Betiko
Hori al da sinesmena, fedea edo jainkotasuna?
Ez dakit! Agian.
Utz bederen, garunetik kanpo, izpirituari gogartzeko unea.