Hutsetik hutsera
Hutsa ! Munduaren funtsa,
Iturriak eta askaziak hutsari, untsa.
Hutsera Jainkoaren arima eta gorputza,
Noeren itsaskutxa,
eta Darwinen buztan agurtza,
Baconen ur kabina dutxa.
Denak haruntza,
baita, De Kooning eta Mitchellen nahas sorkuntza.
Oteizaren eskutik oro hutsaruntza
eta denei requiem eta hilkutxa,
bihotz onekoei , txistuz,eguerdiko angelusa,
desorden ordenatuari birusa
desoreka orekatuari autobusa
eta munduari gure irrifar obusa,
ikusiz bere urrats ortutsa
eta bizi kamutsa.
-« Allo ? Bai ? Diga ? Zer ostias ari zen Jainkoa kreazioa aintzin ?
Zer ? Ez dut entzuten. Zergaitik zor diogun hainbeste pairamen eta min ?
Nori ? Nola ? Mintzo ozen ! Zer demontre zebilen izkutaturik onezirik sor ezin ?
Orai bai, esan ? Zer ariko den ez bada hiltzen gurekin ?”-
Ostias! Moztu da! Xo! Deabrua beatifikatzen hasten ari direla dantzut eztiki,
suzirien artean betirako atsedenera kondenatu dutela dadit goxoki .
“-Entzuten nauzu ? bai ? “- derankizut uzkurki :
“Gora langabezi dibinoa !”
Eta erru genialari, agur beroa !
Eh, Mikel gurea, laidoa ez omen dute gogokoa …..