Oroitzapenak erretzen
Dena erre dut,
izan naizena
esan eta egin dudana
eta didatena.
Gora Alzheimer kontrolatua !
Gora ahanzpen obligatua !
Nahi dudalako bizi
Eta ahantzi
Hura, hau, hori.
Jaso nuen edukazio hori, hura
Moralez eta ikonoz osaturiko armadura
Larderiz beteriko hezkuntzaren faktura
Beltzez jantziriko gizarte haren tortura.
Aspergarria ura, nahiago ardoa!
Popatik hartzera denak !
Izorratu nindutenak
Otoitzez josi nindutenak
Beltzez mozorrotik zeudenak
Eta daudenak
Argirik ez baizuten, gorrotoa baizik
eta nik
beste irakaspenik
jaso ote al dudanik.
Gora ahanzpena eta barkamena!
Ez barkatzeagatik baizik eta ahanzteagatik.
Nere gogoa ahula dago eta eskerrik
Ez nuke izango lagunik
Eta alukeritan sarturik
Ukatuko nituzke
Denak, ezerren truke.
Bainan ez naiz oroitzen eta denak maitatzen.
Halere batzuk hor daude sutan pizturik
Gogoan zizelkaturik
Eta mendekua sakeletik
Ateratzeko gertu betitik.
Denbora eskas
Mendekatzeko arras
Eta behin egindakoari, zas!