Artista ote?
Jainkoa artista ote ?
Imajinaziorik ez litzaiokeela falta, segur.
Nola bestela izan hain makur,
eta konplikazioa legetzat hartu, ur eta lur.
Abstraktua artearen esentzia izanez,
kreazioa lortzeko, haztez eta handitzez,
abstraktutik hasiko ote zen begi lodiez eta zoomez,
puzzle baten arabera mundua eginez ?
Hutsetik beterantz joanez,
zentzu gabean zentzua ereinez,
begiak ulermenera emeki usatzez,
desoreka orekatuan mundua eginez.
Nekez ! Zinez !
Eta hala ez bada zientzia hutsean baiteror,
bere burua ukatuz eta eboluzioa emeki badator