SARRERA
1998 an izan zen Lizarra- Garazi itun ezagunaren ondotik, euskal komedia hau idazteko grina sartu zitzaidan, hain garrantzitsua baitzen itun hori abertzale guzientzat. Ezker eta eskuinen aldeko esku-eman tinkoa izan zen eta zalantzarik gabe gure askatasunaren aldeko atearen gakoa. Artista lan batez eta umorea erabiliz, Euskal Herriko kondairan oinarritua dagoen, musika, bertso eta antzerki lana da. Prekondairatik balizko autodeterminazio egun bateraino hedatzen den aroan dazala, gure bizi orokorrean dedaen ixtorioa .
Komedia honetan erabiltzen den metodoa denbora eta leku logikorik gabekoa da eta kontakizuna iragan daiteke iparraldetik hegora urrats tinkorik gabe, ala prekondairatik gaurko egunetaraino, ezer abisatu gabe ere. Horretan dager umorea eta Euskal Herriko historia honek daukan berezkotasuna. "Asterix" marrazkiaren antzeko konzeptua harturik eta herri suntsiezin bat erakutsirik, aroz aro pasatzen den Euskal Herria dagerkizu, bere kondairan zehar jasan dituen inbasio edo
ekarpen guziekin. Marrazkian bezala, protagonistak beti pertsonaia berak izango dira, adinik gabeko euskaldunak.
Beraz, pastorala baten oinarriaren pare, ixtorio umoretsu hau leizetik balizko askatasuneraino dator, gure herriak bizi eta jasan dituen gorabehera gehienekin.
3
“Gure herria": Komedia musikala.
Musikak
Komedia honetan agertzen diren doinuak hiiru motakoak dira eta hariaren zehar agertzen diren aldiro www.soubeletxabier.com ene webgunean sartu behar duzu eta “kantu
egilea” sekzioan sartu entzun nahi duzun kantua belarriratzeko.
1 Neronek asmaturiko hamar bat doinu, webgunean gitarraz lagunduta eta nik kantatuak dagertenak.
2 Kanpoko musika batzuk, bai euskal musika munduan aukeratuak( Niko Etxart-en “Tumatxa adibidez) edo arrotz doinu nazioartekoak( West Side Strory komediaren
“I want to live in america”, adibidez). Azken horiek nahiko irringarriak izatea izan dut xede, batez ere testuari umore ttantta bat gehitzeko.
3 Bertso doinu almazenean harturiko doinuak
Bukarea: Modu berezi batean bukatzen den ixtorio honetan murgiltzen bazara, ikusiko duzu gaurreguneko errealitatik kanpo dagoela, gertakizuneak desberdinak izan direlako eta 1998-eko xede hura arras desbideratua izan dela
Beraz, bakoitxari zaio etorkizuna asmatzea eta Euskal Herriari zer gertatuko zaion igertzea. Behin edo norbaiti komedia hau produzitzeko asmoa agertzen bazaio, bukaera asmatzeko libre izanen da .