Nora joan euskal giza ?
Bizia aurrerantz emeki badoa,
menditik behera, erreka osoa,
ahazturik ibaia ta bizi gogoa,
harro dago gure euskal itsasoa.
Giza nola jin ? Nora joan? Euskal giza badoa!
Busti gabe eta ur bazterretik, pausoa?
Inozoa, zozoa, beldurrez jasoa,
erasoa bihurturik erosoa,
zuhur bidea, zuhur gogoa….
Zenbat? Zer? Nola? Noraino? galdetu
Neurtu, kontatu, tinkatu, ziurtatu.
Kaka zaharra!
Hau ez da erakatsi digutena
baizik eta besteek ekarri zigutena,
desizaten ari gaituena.
Berdin da lehena edo bigarrena,
ertzetik baztertu ez daitekeena
edo lurra barnetik noiztenka abia litekeena
bainan beti ur bazterrera itzultzen dena,
gertu eztena, ezpata eta ordena,
kondena, berbena eta hurrena,
ohituraren amorratu estu eta lerdena,
gorrotoa bihotzean agertzen duena
eta bidean aspaldi zapaltzera ikasi zuena.
Giza nola jin ? Nora joan ? Euskal giza bizirik,
izean sarturik, izurturik, burua zutiturik?
Aske, unetsu, bizitsu, iztillurik
bustitzeko beldurra saihesturik, zipaturik,
helburu zuzena tinko finkaturik,
itotzeko ikara gaberik,
igerikan ikasi duelako, isilik.
Bera izan nahi duelako, harrorik,
funtsa hartu nahi duelako, bazterrak utzirik.
Giza nola jina? Nora juna? Euskal giza, huna !
Salba-bidea hartzera, etorri da eguna.
Nortasuna enperantzatzera, hau bide astuna!
Berpizturik euskera, nekea eta jarduna.
Ibaia gurea da, menditik datorkiguna,
itsasorantz badoakiguna,
lezetik atera gintuena,
geroa bideratu ziguna.
Izean murgiltzea beharrezkoa, zinez,
irenstea eta egostea, legez,
hazi, hezi eta bizi, hezez,
gure kabian, euskal abian, urez,
bazterrekoak harrika hasiko direlako, errez,
behin eta betiko eztena digute sartuko, nekez,
nahiz eta modu desberdinez,
erasoak guretako, kolpez
bainan ez gaituzte itoko, deusez,
ura gurea delako, berez,
menditik gatozelako,oinez,
iza gu garelako, funtsez,
itsasora goazelako, pozez,
nahiz sare eta arpoin, zu jaun juez.
Eta ohiturez beterik badakigulako
inork ez gaituela inoiz suntsituko.