14 Komuna

 Komuna

Gure artean ez gara ulertzen euskal begiradarik gabe

elkar begiratzen garelako

eta ez gaituzte ulertzen,

gureak ez diren begirada horiek ikusten dituztelako.

Gu euskaldunak gara, izetik etorriak, lezetik igorriak.

Eta zuek? Batzuek iturburu morua dutela diote,

urrats bat gehiago emanez erromanotarrenganik heldu direla, bikote,

bat gehiago eta feniziar jatorria dutela, arlote.

Besteek galoez, frankoez, latinez eta grekoez eginak direla,

oh la,la, merci et s’il vous plait.

Eta zer? Igo gorago otoi! Noraino?

Sortzeraino, ezagutzetik haratago,

lezeraino eta nor aurkituko?

Gu eta gutarrak,

Ekain, Isturitze, Santimamiñe, Altamira,

Lascauxeko mintzaira egin dutenak, euskaldunak.

Orain lamentazio handian sartu gara,

hutsak eramaten gaituen oihuan.

Nork salbatuko? Frantsesek? Españolek? Euskaluek?

Ez! Gurea dutelako galdu eta saldu,

dena dutelako bazkaldu eta afaldu

eta kakegiteko unean

euskara bota eta ur zikinez hustu

eta arrotza ondu eta bildu,

gozpuztu eta haien arimaz osatu.

Bota ur jauzia berehala,

dena duzuela usaindu.