49 Somaliako ipuina

53 Somaliako ipuina

 

-« Aitatxi, konta iezadazu ipuina!» -« Bai maitea, bainan egizu lo, kuttuna! Behin, nini pollit beltz bat Afrikako kostalde batean bizi zen; isiltasuna…. eta gaixoa goserik zegoen, nigar xotinka, bakarrik; ezaguna…. Beroaren truke itsasoa zeukaten bainan bere amaren begia tristea zegoen, goseguna… Arrainik ez zitzaien iristen, nahiz eta aita izan arrantzale jarduna, laneguna… Urteak eta urteak goserik eta itsas mozkinik ez, xardina, guttiago atuna. Zer gauza bitxia esanen didazu, itsas bazterrerako ez al da hori astuna? Bai txiki, astuna, gogorra eta injustiziz pisuduna » « -Bainan arrainik zergaitik ez zezaketen jan, esan aituna? » “- Ba, begira, Europako itsasontzi kotor eta tripaduna bere kostara bazetorrelako, bat, bestea eta gizon diruduna, arraina harrapatzera baitzetorkien eta haientzat gosea, isuna…. legetasuna…. biluztasuna…. doilortasuna…” -“Eta marineltza hori nondik jalgia eta erruna ?  Nor zen aginduna ? Ezpataduna ? Indarduna ? edo zalduna ? » « -Maitea egin lo-lo, hobe duzu egitea ez entzuna » « - Ez aitatxi, segi,segi, ipuina oso polita da nahiz eta iluna » « - Ba txikitxo, Europako itsasaldeak hustu ondotik, Merkatu komuna…. Somaliara zetozen itsasoa hustera eta barkua altxorrez betetzera, nor hobenduna ???? eta bertako agintariek haien itsas ondarea saldu, urde adarduna !!!! eta herria kopetiluna, alarguna eta, txarrena, biguna. » « - Zergaitik biguna aitatxi, konta eta bihar idatziko diegu gutuna. » « -Biguna zergaitik ? Inork ez zuelako ezer egiten, oldartasuna !!! denak isilik, goserik, tristerik, herri tuntuna…. beharrik ninitxoaren aita eta besteak hasi zirela zutitzen, eginkizuna!!! eta itsasuntziak erasotzen, bahitzen eta erailtzen, erantzuna!!!! eta dirua ekartzen, gosea asetzen eta ninia alaitzen, betekizuna!!! eta ni zuri ipuina kontatzeko ahalmena ematen, eskerra eta askatasuna!!!” “- Bainan aitatxi orain Europan gaude, Euskal Herian ezta? Bizkaian, hala da, ez? Ahanztasuna…” “- Bai txikitxo akabo gogortasuna irriari ongi etorria eta ddasta gozotasuna. Bainan inoiz ez ahantzi maitea, ene kuttuna, zu izan zinatekeela nini beltza, negarduna eta inoiz ez ahaztu hango barkua zela euskalduna, nahiz eta Bermeon dugun gaur finkotasuna kasu emateko izan ezazu beti ahaltasuna. » -«  Euskaldunak gaixtoak ote dira aitatxi ? Zergaitik orduan etorri huna ? -«  Ez umetxo, denetarik badago hemen ere, hango lizuna, bainan ere pirata eta bihoztuna, isil eta hiztuna, pobre eta sosduna, etsai eta laguna. Egizu lo maitea, lo, lo,lo , amets izarduna……