Izotzetik izanera- eleberri osoa

IZOTZATIK IZANERA

 XUBILTZ

Hasiak ibiltzen

 Aintzin solas

Entsaio apur hau ez da batere zientifikoa nahiz eta fonetikan,fonologian eta antropologian elementu batzuk zurkatu.Poetikoa baizik ez da,asmakuntza poetikatik isuria.

Bere libertade oso hortan oinarriturik,Euskararen iturriaren bila joan nahi luke,hizkuntzaren eta batez ere aditzaren morfologiaz baliatuz.Gure mintzaira den puzzle izigarria betetzen entsaiatu naiz,lehengo denboretan nola bizi gintezkeen asmatuz.

Hastapenetik bukaera arte leitmotiv tintingarri batek gogoa gainerasotu dit:Noiz kokatu kondatzen ditudan gorabehera horiek?Noiz hasi ote ziren gizakiak,hemen euskaldunak, hitz egiten,oihuak bazterrera utzirik eta keinuak soinutan konzeptualizatzen?

Iker zientziak orain arte aurkitu ez duena,hau da,euskaldunen iturburua eta Euskararen sortzea,poetikaren bitartez txekatzea entsaiatu naiz,pretensio haundirik gabe,nere maila eta neurrian.Horrek aro berezi batera erakarri nau:Izozketa eta hormaldi gogorretara,eta batez ere eguraldia epeltzen hasi zelarik gertatu izan ziren urtze haundi haietara.

Magdaleniar aroaren ondotik gertatutako azken epeltzeak, –10000 urtearen inguruan izan zirela jakinez,mesolitikoaren baino lehenagoko arora eramaten gaitu eta izan daiteke han,euskal herriko lurralde eta denbora hartan gure hizkuntza oihutik erditurik izatea,bera ama ,poetika izanez eta bere aita asmakuntza,bizi urratsak aldatzeko beharretan egon zirelako.Poetikaren ateak berriz irekiz,gure Euskararen sortzearen galderari erantzun berezi bat nahi izan diot eman,jakinez munduan izan daitekeen gauzarik bitziarena eta beraz eta beharbada politarena izan litekela ez jakitea nundik heldu garen eta nundik datorren gure ohiko mintzaira.Beste gehienek, gaztegoak izategatik nundik datozen baitakite eta gu,nahiz eta garrantzirik eman gabe,ez dakigu.

Eta zer??Ba ezer!!Bainan ez dakigu eta jakin bide hortan sartzea interesgarria dateke.

UIZKI bat mesedez!.Han nengoen konpaini on batean,Xubiltz elkarteko ostatuan, musean,alde bateko mahainean,Saussure Ferdinand,Hyacinthe de Charencey,Humboldt eta  Noam Chomsky.Bestean aldiz,Txema Larrea,Alex Arizkun,Miguel Sánchez Ostiz eta lauak,fonemaz fonema,batzuek enbidoka besteek ordagoka.Baten batek noizean behin UZKIren inguruko txiste bat botatzen zuenean,denak irriz hasten ginen,museko

irabazleek nere ixtori bitxia konta nezan eskatu arte.Jakinaren gainean jarri nituen,liburutto hau eztudala jakintsu haundientzat egiten,eta ez soil,deus eztakitenentzat ere.Axular eredu ez daukat eta moralismorik gabeko entsaio bat idaz nahi nuke..

Noiz sortu ziren hizkuntzak ez dakit,noiz sortu Euskara are gutxiago, bainan zientziak

aurkitzen ez duena,poesiaren bidez ferekatu nahi nuke,aurkitu baino gehiago,pista berri batzuk adierazi,bide ezezagun batzutan hegaldakan ibili,euri lankarrez sasiker mundura

etorri eta neure neurri xume huntatik urrats berri batzuk aipatu,prekondaira eta mesolitikoaren arteko aroan oinarriak tinkatuz ,Wurm izozketaren ondotik izan ditugun izugarrizko aldakuntza horien ondoan kokatu eta burutik hain sano ez dagoen norbaiten eritziak azaldu.

Hau da xede bakarra,hau baita norberarekin pozik gelditzeko asmo bakarra.

Zozokeri huts bat baizik ez dela pentsa dezakezue,bainan oker zaudeteke,hala idatzia izan delako eta kitto.Idazki huntan zientzia nagusi ez izan arren, gutxi axola dute musikaren akordeek,lehengo kantu zahar batek laguntzarik behar ez duelako. Ez du deus ikustekorik ere arropa eta janzkerarekin,ez eta ere ilearen kolorearekin,oraino gutxiago ene mementu laster baten umorearekin,ni naiz,barneko nia eta apaindurek ez daukate hor zer ikusirik.Mamiarena aipatzean ,imiñi bat Axulartzen ari naizela dirudi bainan ez, mamiaz aparte,hemen,poesiaren bitartez erakuts nahi nukena,mami eta formen arteko koropiloa baita.Bitxikeri bat idatzi dudala uste baldin baduzue ,lasai egon,han,ibili naizen mundu hortan,Amaren ondoan,itur bereko amaren sabel betean, ez dagoelako jadanik iñor,lekukorik ez da,gu baizik,hemen,gaur eta orain betiko erditurik.

Mundua alderantziz balitz,orain berean hasten balitz eta aldiz ixtorio hunen unean bukatzen balitz ,gizakiak beste ikuspegi bat ukanen luke,betetzetik husterantz abiatuz, munduko bisioa arrunt desberdina izango litzateke eta iñork ez luke sinistuko nundik heldu garen gu gizakiak,gu euskaldunak,eta noraino iritsi garen.Bainan hala da eta nun eta nola bizi garen guk badakigu,haiek bazekiten bezala.

Pentsa mundu horren arabera,gizakia gaztetzen loakela,zahartzarotik haurrerirantz abiatuz,eta zuhurtze guztia galtzen ,gaztearen bizindarraraino doala, umearen inozentziaraino ailatu arte,sortzearen atean jo arte.Ama ageriko litzateke.Amaren sabela.

Amak iñoiz ez luke desbariazio baten aurrean irririk egingo eta hori da nahiko nukeena,texto hunen mamia hartzea,itxura guztiak mami bilakatuz eta gainerakoa baztertuz, poesiari bere balioa emanez,zientzia ez bait da mundu huntako gauza serios bakarra.Beharrik!

                                                                 Vale

                                   Horma bortitzak guritzen hasi ziren.Urtze berri haiek lurra urez bustitzen hasi ziren eta gu,ohitura zaharren jarraile izanik,zorigaitz izugarri hura ezin onartuz iñundik,zurrupita nardagarri haiek ezin jasanez oraindik,mendi kasko hartako leize hartan bizi ginen.

Toki ilun hura egoitza berotzat genuenean hautatu,arbasoen erranak genituen jarraitu.Harpearen sarrera luze haren erdian bizileku genuenean  hartu,kanpoko argia balia genezan gogoan genuen izan,haize hotz eta indartsuaren lasterpean egon ez gintezen buruan genuen ukan eta sua,beharrezko beroturri gozoa,ahal bezain erreski piz genezan keinuka genuen esan.Denak biltzen ginen,han,gar bizien joko saltokaria hautematera,gure gorputz izoztuen berotzera eta senideen artean basaki bazka egitera.

Jai alai gorri hura itzaltzen zenean,leize barne ilunperaino abiatzen

nintzen,zuhurki,zalantz urrats arinez,orain dela ilargi batzuk lurperatu nuen aitari erakaspen aberats guztiengatik esker beroenak ematera.Behatzetan zizelkaturik nituen ikatz hauts haien bidez, pareta hauntu bezain  xurixka haietan marrazki oroigarriak tinkatzen nituen,urte luzaz egonen zitezkela ez ohartuz ere.Aita gogoan bainuen  elkarrekin ihiztatu genituen basabereen iduriak tindatzen nituenean,hala basahuntz nola basabehor ala basartz.Hastapenean bertzeek ez zekiten misterioz betetako nere barneratze horien arrazoina,behin marrazkiak ikusi arte.Egun hartatik aurrera haurrak nerekin sartu ziren,asmatzen nuen guztia atsegin bait zitzaien eta haiek ere edergintza mota berrietan hasi ziren.

Lezetik arras gutti jalgitzen ginen,hala erakutsi baitziguten guri ere,ihizira eta kitto!

Gauza bera erakutsi behar ote genien?Ez!Hormaren urtze berri hark arbasoen esan zuhurren aurka jotzea bortxatzen gintuen.Ur madarikatu hura lezeratzen bait zitzaigun eta paretetikan ur errekatxo sotil batzuk isurtzen hasi zitzaizkigun eta haiek zekarkiguten hezetasuna  gero eta poxeluagoa bilakatzen ari zitzaigun.Iraupenik gabe,suak ere bere indarra galdu zuen,noiz zorta bat gainean erortzen,noiz ur haritxo bat azpitik bideratzen.

Egin behar genuena erabakitzen hainbeste denbora galdu genuen,ur jariotsu horren txistu nardagarriak belarriak zauritu eta entzumena erotu zizkidan eta ene baitan betiko gelditu zitzaidan..

IZZZZZZZ.........IZZZZZZZZ.......IZZZZZZZZ.......Soinu madarikatu hori bizi guziko nerekin izan nuen,goiz eta arratsaldez,egun eta gauez.Belarritik ahora pasatu eta emeki emeki hitza bihurtu.Betiko mingaina busti zitzaidan eta gure hizkera uratik b!uru bihurtu.

                                                    Izanetik izadira

Ikasleak isil isilik zeunden,begiak zabal zabalik euskaldunen jatorriz ari bait zen irakaslea.Orain arte izan diren hamaika tesien berri ematen ari zien.Adan eta Ebak

euskaraz hitz egiten zutelatik,Kaukasioaren hipotesiraino.Galdera batetik bestera zihoazen, interesgarrienetatik zentzugabetaraino ere.Bainan guziei erantzun behar zien

beti bururapen berdina aipatu beharrez:Horiek guztiak hipotesiak besterik ez dira eta egia aitortzeko oraindik iñorrek ez du frogatu nundik heldu diren euskaldunak eta nola sortu zen gure Euskara.

Nik, nere izan bustitik gure sekretua xuxurlatu nahi nion bainan oraindik denbora ez zela pentsatuz, geroko utzi nuen.

Bizia arrunt aldatu zitzaigun eta hura gainditzeko zer egin ez genekien, aro txar batean ginauden.Handik lekutu beharko!Nola???Kanpoko bizia ez bait genezaguen.Batzuek bildurgarria zitzaiela zioten,besteek hotzez hilko ginatekela,nik aldiz bertze aterabiderik ez genuela,haurrek,ezagutza polita izan zitekela,zaharrek aldiz,handik atera baino lehen

hil nahiago zuketela.

Oinak putzuetan izan genituenean,lezetik lekutzeko erabaki zuhurra bortxaz hartu behar izan genuen.Hezurretaraino bustiak,urtzintzeka hasi ginen eta laster izugarrizko mafrundi haiek gure arteko zonbaitzuk erahil zituzten.Hainbeste egonaldi iragan solasean aspalditik deliberatu behar genuena erabakitzeko.Beti berdin!

Makurrena hori ez zen.Gure arteko solas guztiak oihuz eta keinuz egiten genituela genuen,eta nahiz eta ohitutak izan, ez genuen beti elkar ulertzen,adierazpen berriak baitziren,gai berriak bederen.

Eztabaidak arras zaratatsuak genituen:OOO!!!AAA!!!O!!A!!Eskua gora,eskua behera.Besoa ezker,besoa eskuin.Burua apal,burua zut.Hasarreak gorritzen gintuen eta bakeak baretzen eta gizatzen.

Gure hizkuntza bokalez osatzen genuen,oihu garbiez egina zegoen.Gauza ezezagunak adierazi nahi arren,bneti soinu irekitara jotzen genuen.I  eta Urik ez genuen erabiltzen.Ausartenak,noizean behin,kontsonate baten hots bitxia sartzera botatzen ziren:Oom!!Oom...AAR!!!Eeem...Me..ee.Halere gutxi ziren,bai soinuak,bai ausartak.

Nere baitan abots bat entzun nuen.Emazte batena.Horren aholkuei jarraiturik lezetik lekutu eta bizi berrian sartu.

Denek,hurbileko inguruak genitzaguen,behin edo beste harpetik atera ginelako.Ni aitarekin ihizira jalgitzegatik,beste batzuk jakin gosez kanpoan zegoena ezagutzegatik,haurrak deabrukeri bat egitegatik,bainan urrunagoko eremuak ezin arrotzagoak genituen.Nik,beharbada,ez hainbeste,maiz izaditu nintzelako.Bidea erakutsi nien.Ilara luze bat osatuz,bidexka zakar haietatik luzaz ibili ginen.Mendietako izadi gehiena oraino elurrez beterik zegoen lur pelatu batzuk agertu arren.Ordokian genbilen.Handik genikusken ohiko mendiek bihotzak ikusmin saminez bete zizkiguten,lurrintzen hasi baitzen haien gaineko estalpe xuria,gure betiko bizi laguna.

Negarrak ere laster lurrindu zitzaizkigun.Zapaltzen genuen lur busti lohia aldiz ez.Fite, nekatzen gintuen lokatz guria ohikoa bihurtu zitzaigun.Lingarda,lingarda,lingarda.

Azkenean,lerro desegin batez,erroitze hondatsu batera iritsi ginen.Amildura hura izugarria iduritu zitzaigun.Halere,mixteriozko pentsamen batek,hura ezagutzen nuela adierazten ari zitzaidan.Begi aurrean genuen bizi berriak helarazten gintuen eta haren ezagutzera jetsi behar genuela erabaki genuen.

Ezin zailagoa egiten zitzaigun.Ez bakarrik erroitze hartara amiltzea baizik eta ohitura zaharrak behingoz han bertan uztea eta betiko ahanztea.

Emazte haren abotsa bigarren aldikotz entzun nuen.Bere aholku ausartak neregan hartu eta denak izaite berrira bultzatu nituen.Nahiz eta zonbait zalantza sortu,denek segitu ninduten.

“-Adan eta Eba”,Eba...Ez,Ba.Teori bitxi hura adierazten zien.Irriak deplauki ateratzen zitzaizkien.Ikasleak arras sinesgabeak agertu ziren eta beharbada arrazoin guztiez.Irakasleak bere lana betezen baitzuen eta  ikertze istorioan agertu ziren teoria guztiak agertarazten zien.

 “-Noeren delugiotik ihes egindako populu baten ondarrak izaten ahal gintezke ere”....

-Atlantide zelako lurralde urpetuaren ondorioak gintezkela ere,  adierazi zien ere.

“-Bainan,hipotesi seriosenek Kaukasiotik heldu garela diote eta ikerketa ezin sakonagoek hori hala izan litekela erakusten dute”.

Irakasleak bere zalantza guziekin teori horren gorabeherak esplikatzen hasi zitzaien,hala nola bi populuen arteko berdintasun bereziarenak,buruhezur forma berdinenak,RH- odol talde ugariarenak,hizkuntzaren berdintasun ohargarrienak,aditzaren osaketarenak,mapan latitude berdineko bi lurraldearenak,izadi berdintsuarenak,itsas bazterrarenak.....

Begi aintzinean zaukaten guziak aro urrun batean hotzatik ihes egindako populu baten arrastoak izan gintezkela erakusten zien ,bi herri batzuen bateratze baten emaitza,han urrundik hurbildutako herri ibiltari eta betitik hemen bizi izan den herri batena.

Ikasleak isil isilik,irakasleak aldiz  ikerketak beti zientifikoak izan direla  adierazten,       

gazteek onar zitzaten han erraten ziren guztiak.

Airean,abots lainotsu batek ,zientziak frogatu ez dituenak poesiak asmatuko zituela zion.Kantu goxo horren airea erroitz arriskutsu hartatik etortzen ari zen,iñorrek adi ez zezakeen xaramela lillugarria.

                                               Beherantz

Jeisteak gure arteko batzuen hezurrak karraskatu zituen eta zangarrenak soilik beheraino ailegatu ziren.Harkaitz batetik bestera,aztaparka genbilen,ahal bezain zuhurki

abiatuz,adar soil gazte haiei dardarez eratxikiz.Urratsez urrats,bildurrez bildur,ordokia ikutu genuen,izar helgaitz batera iritsi bagina bezala.Irria itzuli zitzaigun.Zenbat ilargi iraun zuen ez dakit,denboraren nozioa galdu nuelako.Gure lagun zaurituak bertan erahil ondotik,bidea jarraitu genuen eta lur lehun haietan etzan eta lo hartu genuen.Egin nituen ametsak gogoan betiko zizelkaturik izango nituen,hain gogorrak eta saminak izan baitziren..Nere oharkabe baitan bizi guziko sartuak zeundela ohartu nintzen.

Gosez esnatu ginen,bainan jatekorik ez ginuen.Gure inguruan hezetasuna baizik ez zegoen eta piska bat urrunago trumilka zetorren erreka baten harrabots zakarra entzun zitekeen.Ur mutin eta zikin hura indar biziez zihoan,zur,ur,egur,lur,elur,hezur...

Dena lohia,dena lokatza, hortik eramanak,gurekin batean bizi berri baten bila joan balira bezala.Amiltzearen pertsonai pasiboak ziruditen ere,nahiz eta guk argitasun osoz aukera hura hartu eta erroitze ilunean jakin nahiez burua bota.Errekak zeramazkitzan gauza guztien parekoa nintzela konturatu nintzen,ezinbesteko eramanaldi indartsu hartan sartua.

Berriz ere eta hirugarren aldikotz emazte haren abotsa entzun nuen.Hari kasorik ez egiteko gogoa sartu zitzaidan,hainbeste sufrimendu ezagutu bait genituen,bainan abentura gogoak nahia gainerasotu zidan eta,buru belarri aritu nintzen haren abots eztiari so,bere irudiaren bila bainenbilen dardarez.

Berehala su goxo bat piztu genuen eta urrean atseman genituen harri potol borobil haiek inguruan ezarri genituen.Han ederki jarririk eta ametsetan bezala bazter arrotz miresgarri urrunak begiratzen genituen.Elurren,hormen eta haizeen eraginez ,daldarrez beterik genituen gorputz ahulak berotzen hasten zitzaizkigun eta bildurrak ,kearekin batean,airatzen ere.

Erroitza hondatsu harek erakaspen asko ekarri zizkigula ohartu nintzen.Geroaren gose nengoen.

Supazter epel haren ondoan,tipustapan mintzatzen hasi ginela nere baitan senditu nuen.Denboraren nozioa itzultzen ari zitzaidala ere bai.Izzz txistukari hura,oraindikan belerrietan neukana,gure lehenbiziko hitzen oinarria bilakatzen ari zitzaigun,Handik hizkuntza berri baten zimenduak tinkatu genituen.Ohiko builei basakeri naturala urruntzen hasten ari genien eta gure neurri apal hartan,ahal bezain ongi konzeptualizatuz.

Izana izan genuen haren ama:

IZ...... IZan

IZ.......Izen

B!Izi…….Izateko agintza

B!Izi…….Neure lehenbiziko hIZ,hitz poetikoa :BIZIL:Bizi,hil.

IZor……  IZ hor!  IZ zor

Izotz.........Lehengo bizi hotz

Iza............Hitza

IzakIL......IZaZAKIL,Izaniltzeko zakil

Izerdi.......Izaren erdi

IZur........ IZ,UR....Isur

Izi........,...Hilaz izi,izu

Iztil..........IZ hil,putzu.

Izar..........IZ zar,zahar,IZ ar,zut.

B!IZ........Piz,piztu

BerrIZ.... B!IZ

Izil……  Isil,hitz hil.

TxIZtu…ahotik dariola.Beste hainbeste bagenituen eta asmaketa horren ondorioa ez genezagukeen.Nik, txixtu garrantzitsu hori belarritik mingainera pasatu zitzaidala bai nabaritu nuela bainan isilik egon nintzen egun batez adieraziko nuela pentsaturik.                                                                                                                                  

                                                                                                                                                                                                                                                                             

                                                          

                                                                       MUS

-Mus!

-Mus!

-Mus!

-Mintza!

Gure mahaiean ozenki entzun zen.

Bestean aldiz,mintzaren ordez Chomskik :Hitz! esan zuen

Denek mintza esan nahi zuela ulertu zuten,ez baitziren linguistak debaldetan.

Enbidoari,tira batzuek,iduki besteek.Ausartenek bost gehiagoka ala hordagoka hasi ziren.

Nik, nere ipuina baizik ez neukan buruan eta kaso ainitzik enuen egiten ere.

Laster bukatu genuen lehen partida eta UIZKI zorta bat edan genuen.Beste mahaian aldiz,jokoa aski luzea ateratzen zitzaien,den dena sakonki pentsatu behar baitzuten eta aspergarria egiten zitzaigun.

Behin Hyacinthe lagunari entzun nizkionak ikasleei esan nien,bitxia zela ikustea nola kontinente berrian,hau da Ameriketako lurralde batzuetan eta batez ere Euskal Herriarekin bisan bis daude herrialde kanadiarretan,hitz ainitzek badutela ahaidetasun tinko bat euskaraz ditugun soinu zonbaitekin.Algiko famili

lingistikoan,Delaware,Algankin,Chiperrey eta Abenaki populu eta mintzairetan euskal aireak nabaritzen direla eta haien izaera fisikoek ere badutela zer ikusteko gurearekin..

-“Hyacinthek esandakoari ihardesten badiozue mendebalerantz begira ,Itxaso beltza eta inguruan diren lurraldeak,hala nola Georgia eta Kaukasioa,ere latitude berean daudela eta azken finean bisan bis ere,pentsa daiteke ekialdetik, hotzatik ihes,behin batean populu ibiltariak zuzen zuzen Euskal Herriraino iritsi zirela eta zergaitik ez lehenbiziko lurralde berrietan kokatu.Itxaso haundirik ba ote zegoen orduan?jakinez mesolitikoan

-9000. urte inguruan,urtze eta isurtze izigarri haien ondorioz lurralde berriak ugarte bilakatu zirela,Bretain Handia adibidez.”

Hainbeste eredu nahiko nieke erakutsi orain berean bainan gazteegiak zirela ohartzerakoan,isildu nintzen nahiz eta jakin kuriositate eta jakin gose berri bat sortarazi niela,batzuei bederen.

                                                 Lo

Sua itzali zitzaigunean denak lokartu ginen.Eskerrik,nekatuak bait ginen eta pausatzeko behar haundia genuen.

Berriz ere ametsetan hasi nintzen,gaurregun oroitzen ez ditudan amets oroitgarrietan.Loaldi sakon hartatik gogoan atsiki nituen bakarrak gure hizkuntzari lotuak zeundela badakit eta IZ..oso:Itxaso soinua egun hartan bururatu zitzaidala ziur badakit.

Iratzarri behar izan nintzen erroitze lainotsu hartan erori baino lehen.Nahasketa neukan nagusi,buruko mina itsusi.Eguneroko biziari lotu egin beharrez,altxatu nintzen beste guztiak danba lo nere inguruan hautemanez.Gaur bezala egiten genuen lo.Denei sumatu nien erroitze berri hartan,idurizko amiltze luze hartan erortzen ari zirela.Neri falta zitzaidan zatia erne igaro nuen eta deskubrimendu berriak analizatzeko gai senditzen nuen nere burua.Hala ere denak maila berean ginauden,batzuk ametsetan bizia besteak,esnaturik

Ordoki haren eremu urrunean ikusi nituenak lagunak esnatzera bultzatu ninduen,Zer ote ziren?Nundik atera han zutik zeuden izaki bitxi haiek?Gure bizian jadanik ezagunak genituen sasiak eta zuhamuxkak bainan halako haundi bezain hostatsuak iñoiz.Oihuka iratzarri nituen lo zeuden azkenak eta harridurez beterik hurbiltzera erabaki genuen.Errekatxo batera iritsi ginen eta hango izak garden gardenak zeundela ohartu ginen.Misterio sinesgaitz harek ere suntsitu gintuen,lohia,lurra eta kolore gorrixka bat batean desagertu baitziren.Erroitzaren ondorio berriak agertzen zitzaizkidan neri ere.

Soinuak,hotsak  eta harrabotsak arras ezezagunak genituen.Mundu arrotz batean sartu ginen .Zentzu guziak aldaturik geneuzkan.Gehiegi hurbiltzera ez ginen ausartu eta erreka bazter hortan egun osoa pasa genuen,nor ametsetan,nor jostetan,nor berriz hasarretan ,nor aldiz lizunetan.Azkenean denak lokartu ginen ilargi beteari begira.

Goiz goizik begiak ireki nituen ihintz frexkoaren eraginez.Betiko leloa bururatu zitzaidan,LIZUN hitz berriaz gogoetak asmatzen:

LIZun.Izun,Izon,ur on,sexu inguruko ideiak muinaratu zitzaizkidan,Izaren mundukoak,eme bustiaren azpikoak.

IZOR...Iz hor.

IZter,Izaren bazter.

BIZAR,B!IZ ar,nere mazel latzak arraskatuz.

IZGAIN,izpain,ezpain.

IZTER begi,IZ bazterrari begiratzen dion etsai izigarria.

TXIZTU,aho izarena.

Buru hauste haundia neukan bainan denek laster ulertuko zutela esamolde berrien zentzua banekien eta gure hizkuntzan sartu genituela ere..

Egun berriari aurre egiteko, lagun hoberenak higitu nituen oihan urduritsu hartarantz abia gintezen.Ausartenak baitziren eta suharturik izadi arrotz bezain beldurgarri hartarantz joan ginen.Beste guztiak lo utzi genituen.Gauez entzundako hots guztia isildu zirela iruditu zitzaigun.Gu ere isil isilik aurreratzen ginen,ttapattan ttapattan,belar busti haren gainean.Bihotz zimiko zorrotz batek denak batean gainerasotu gintuen,itzalak.Gure ohiko leizetan genezaguen pareko itzal goxoa berriz ere hementxe genuen eta zuhaitzak garrantzi gabekoak izan genituen hasieran.Laster, lizun keinuak

atera zitzaizkigun ,denak gizonak bait ginen,eta hain tente zeunden enborren aurrean zakil zuten keinuak irudikatzen hasi ginen. AR,UR,IZ....eta hortikan izen berriak ematen hasi ginen,hala nola AR IZ…aritz bati edo LizAR beste bati izkur,ezkurrari.Arraren azpikoari,belAR,adAR, txikiei,LAR osin eta belarrei,IZNAR,izaren ondokoari, IZura zuhaitz frexkoarenari,astigar zut zegoen beste arbola bati,izki..ezkiari,izusta,..izarekin hartzen genuenari eta beste hainbeste IZa edo Urarekin egindakoei hala nola,izur,inzur,urki,izai,

,izpi,URRIZ,urritzari,IZpela,ezpelari,ZumAR,harITZ,ARte,hARtza,haltzari),.ZURAIZ,zuhaitz guziei,ZU,UR,AIZ...

Uratik izana,izotzaren ondoko iza,bizia,zuhaitza.

“Izbai” izena eman genion ibaiari,iz soinuarekin osatua eta” ai “beherantz abiatzeko konzeptua adierazten genuen hotsarekin egina,Bizkai hitza geroago etorriko zitzaigun erro berdinekin egina.

Ereinotz,ezamilo,laiotz....eta halako hitz pilaka...

Orain bururat heldu zaidan “zizari” hitza ustegabean sortu zitzaigun .Heriotzaren eta hilaren ingurutik jalgia,Izatik berriz ere,bIZitik jatorria,bizitzen ari zitzaigun zizaria,deusetik etorria,ustel eta desegintzatik jalgia,lur azpiko bizi izigarria.

ITZALari,iz-ar edo iz-al eman genion,dena hain Izigarria bait zitzaigun.AR soinua ,zutik,gora begira,zakil-xut baten araberakoari ematen hasi genion,hala nola,zuhaitzen izen askoei,suan zutik zeunden karrei,mendi bizkarrei,giza bizkarrari....Argia hitza ez naiz ongi oroitzen nundik sortu genuen.AR hori,goian zelako?Beharbada.

Txistu ziztu batek deitzen gintuela ohartu ginen.Erroitzaren azpian ,ametsetan aditu nuen hura gogora zetorkidan orain.Haren iturria xekatzen hasi ginen.Zuhaitz baten gaineko deiadar hura, inoiz ez ikusi ez genuen izaki txiki batena genuela konturatu ginen,laster hegaldakan adarrez adar ongi etorriak ematen ari zitzaizkigun txantxangorri mukizu batena.Txoriak deskubritu genituen ere.Beste hanbeste abere eta marmutxa bitxi agurtu genituen goiz hartan,zoin mutur luze,zoin hanka motz,zein ile gorri,zein larru berri.

Gosez ginauden eta ezer jateko.Jangarriak ote ziren?Gure arteko batek baietz esan eta berehala ohartu ginen gure ohiko ihizia ezin erresagoa genuela,laster egin eta aberea amildu edo ere irakaspen berriak erakutsitakoaren arabera,zokaratu eta erahil.Bainan hura nola harrapa?Eta horren txikia gu bostentzako,ahalmenatik kanpo zinez.Gosea adiskide bezala harturik ideia berriari uko egin genion.

IZ,UR,ZUR,EGUR,ELUR,HEZUR,ITUR.ZUR AIZ,ZUHAITZ,EKAITZ...laster ere betiko onartu genituen.

Oihan aberasgarri hura bazterrean utziz,ordokirat abiatzea deliberatu genuen.Horrenbeste ikasi genuen ez zitzaigula batere axola izan,berehala beste erroitz baten aurrean egotea,bainan hori baino lehenago lagunengana jo behar genuen,aspalditik esnaturik egonen zitezkelako.

Zentzuak hain bizi bizirik genituen segidan sumatu genuela usain bortitz baten arrastoa,jadanik ezagutzen genuen usain bildurgarria.Gure sendipenak berehala gauzataratu izan ziren artza baten sarraskia ikusi genuenean.Urrin azkar horrek berarekin hila zekarren eta aintzineko aroak ezeztatu nahi izan balitu bezala,abere izugarriak odola isuri zuen gure lagunen artean eta haragiak errotik suntsiturik hor zeuden herrestan ezin bizirik.Eraso bortitza sufritu zutenek,urraturik,hilik,ihesiz gorde zirenak,zauriturik,gehienak larriki kolpeturik.Haien oihuak isilarazteko beharrean egon ginen,saminez bezain adiskidetasunez beterik.

Ezkerreko mendixka hartan ustegabean atseman genuen leize ilun eta apal hortan lagun ororen nigarrak lurperatu genituen.Betiko.

HAIZE,ai zer haize laguna !Sua piztu genuen eta betiko agurra eman genien.

Emazte guziak galdu genituen.Bizia arras aldaturik sumatu genuen.Bortizkeria,oihukeria,basakeria bizi ardatza izan genuen.

Zenbat ibili ginen ez dakit.Gose nintzen.Besteak ere bai.Jakirik ez genuen,erahiltzekorik ere ez.Gutariko zoinbaitzuek,inguru guztietan zagerizen kusku ilunxko batzuk mugitzen zirela ohartu ziren.Zuhurtze haundienarekin eskuratu zituzten.Ezezagun adardun mukizu haiek,hurbildu orduko,bizkarrean zuten kusku borobilean sartzen ziren,gorde leku seguru bat hartu nahirik bezala.Hor gure jaki berri bezain jangarria ezagutu genuen,eta lingarda hori errauts goriaren azpian sarturik,elikadura berritzat hautatu genuen.Luzarako!Oinarrizko janaritzat hartu bait genuen.Ur eta lohiz egindako lurrak urte askorako jateko proteina ainitz eman zizkigun.

Gure bidea jarraitu genuen.

Emazte haren abotsak erroitze berri batera iristen ginela oihu egin zidan.Haren aurrean gelditu ginen.Begi zabaletan geneukan mundu berria lilluraturik utzi gintuen.

Gailur hartatik ikus genezakeen amiltzeak,izugarrizko aintzinamenduaren aurrean ginela

hel egin zidan. Lehen urratsa egin orduko,denboraren nozioa berriz ere galdu nuen.Orain arte bizi izan genuen guziari agur bero bat emanez, gure gibelean zegoen zuhaitz bakar bakar hari ohorea eskainiz,kantuz hasi ginen.,lehen aldikotz Haritz sendo bezain eder bat parean bait genuen.Orain arte bizi izan genituen guztien sinbolotzat hartu genuen.Sekulan ahantzi behar ez nuen Geure herrikako arbola.Abesti solemne bat ere egin genion.

                                  

-Atchum!

-BOLT erantzun zion Guillaumeren urtzinketa ozenari Alexek irriz lehertzen.

Kanpotarra dela sumatzen da,atxIZa bota luke hemengotarra izan balitz,he,he,he.,alemanerak,ingleserak,frantseserak,atchum onomatopeia erabiltzen dute

Urtzinketaren adierazteko,espainerak zldiz,taxis.Esan nahi ote du horrek hizkuntza berean mafrunditzen garenik erdeldunak eta euskaldunok?..

UIZKIak bere eragin azkarra egiten hasi zela denen solasean nabari zen.Irrifarra zen nagusi.

Hyacinte aski serioa zegoen,bere betaurreko txiki bezain ridikulo horiekin, edaten ez zuen bakarra baitzen.Txemari betitik grazi haundia egiten zion eta gaur ere nahikoa zen hari begiratzea irriz hasteko.

Humbolt harriturik zegoen,denak jende zintzoa ginenez uste baitzuen,bainan museko

eskuineko gure mahaia ikusiz,juergista batzuk ginela bere baitan pentsatzen zuela nabari zitzaion.Iñorrek ikusten ez zuela eta,berak ere Uizkira eman zion.

-Atera beste bat,luzatu zuen irrifarrez.

Hortan ,bere ikuspegi zientifiko serioa baztertuz, gauza guziak poetiko ikuspegi goxo batez eginak izan zitezkela ohartu zen bera ere,eta umore onez esan zidan nere ixtorio horrekin segi nezan.

-Que cabrón,hots egin zuen Alexek.

Ostatu txiki hartan gero eta trago gehiago isurtzern ari zen,Humboldtena eta aitzakia

horrekin beste guztiena         

Txema,bere traje dotorez jantzia,isil,isilik,potolo,potolo, bere baitan irriz ezin egonez zegoen

Bat batean Beñat Oiharzabalen ateko tirrinta entzun eta denak aulkitik jeiki ginen,museko kartak mahai gainean botarik.

-Beñat!oihukatu zuen Saussurek.Ferdinandek harreman haundiak berarekin zituen.

-To!Hemen zaudete!Baztaneko aditz formak ikertzera heldu nauk eta hara!

Etxeberrian bazkaldu diat eta agurtzera nentorren amerikar adiskide honekin,indioak ikertu nahiez baitabil eta Euskal indio baztandarren bila ekarri dut.Etnología serioski egitera etorria da,gure hizkuntzarekin loturik,konportamendu linguistikoen ikertzera.

-Begira,hau Edward Sapir duzue

-Good afternoon,esan zuen deplauki.

-Aurretik abisuan ezarri dut zuek indioak ez zaretela eta etnologi gutxi egingo zuela zuekin,luzatu zigun Beñatek,beharbada soziologi apur bat bainan deus gehiago.

Sapirren asmoa ez zen batere hori egun,berak bait zekien herritar autoktonoekin baizik ez zela etnologira hurbiltzen ahal,eta gu denak,hiritarrak ginen.

-Soziologi bustia iker zenezake horiekin,esan zion Beñatek,besterik ez.

Edward,they are my friends,this one is Miguel,a good writer.

-Encantado,Miguel Sanchez Ostiz-Miguelek,bere burua aurkeztea gustatzen bait zitzaion,modu batean apurtxo bat laudatzeko asmotan ,aurrean zegonak famaz ezagutzea itxaropentsu.

-This one is Saussure,Ferdinand,witch is in total desacord with you about linguistic and linguage bornth,you know,he does´nt agree your language´s interdependance theory,he´s a sheer,puro bat-,xiberutar doinukin itzuli zigun deneri,-but it does´nt matter today.

-Qué cabrón esan zuen Alexek.

-This one is Noam,the father of the strukturalism,you know?You known what is this,is´nt it?Everybodyk(K hori nahiez ezartzen diat jitezko ergatibo adierazteko bezala) have inside,in everybody´s inside a bornth capacity to speak and to make an universal grammary,his artist name is Chomsky.He speaks very well english,he comes from Philadelphia.

-Y enjoy to be acquainted with you.

-Alex is our teacher,his books are just a little dull but we love him.

-Delighted with you

-Txema is our ironical man and he lives in a yellow submarine.His name is psikadelik,Larrea,the barbed wire.He´s the misoginnous king , but the whomen like him and we love him.

-Good day.

-Hyarence de Charencey is our weather man,with his umbrela whitch say to everybody that the must important word of the day of witchone is :Very good day today,is´nt it?

-Xubiltz is the owner and you are in his house.

Eskua luzatu nion behar den modura agur nezan.

Beñatek hango giroa ikusiz, zalantza osoan sartu zen Alexek eskaini zion whiskya hartu edo Saussurekin solasean hasi.

Aspalditik bazekiela nere ixtoriaren berri,behin kontatu bait nion Baionako bazkalondo batean,bere kurtso batetik atera ondotik,elkarrekin euskal unibertsitatean ginaudelarik,ni ikasle,bera linguista nagusi.

UIZKI hitzak nere teoriaren soinu guztiak zituela esan niolarik,irriñoa ahoan,ea ezagutzen ez nuen UZKI hitzaren esan nahia ,galdetu zidan egun hartan.

Ni,nere obsesio hori buruan neukala eta ,ez nekiela esan nionean,irri izugarri batean lehertu zen.

-Ez dakik,UZKI,ipurzuloa dikek xiberotarrez,.ezin farrez egonez.

Ignorantziak elkar solas umoretsu batera ekarri gintuen eta .....nere hipotesi hori bazkatzera etorri zitzaidan.UIZKI eta UZKI,munduaren salbabideak agertu zitzaizkiguten egun hartan.Geroztik enuen Beñat ikusi gaur arte.Bretain haundian ingeles zerbait ikastera joan zela jakin nuen bainan ez luzaz,hori ematen zuen bederen:.

Ikasleak begi belarri zeunden,Euskararen iturburuaren jakin nahiez.Aski garbi adierazi nien nik esandako guziak nere asma bidetik etortzern zirela eta ez zela ezer zientifikorik hipotesi horietanHala ere isil isilik zeuden,bitxikeri horren aurrean.

Aditzaren erroaz mintzatzen hasi nintzen.

IZ....ura,bizitza,ama ta sortzea,espirituala.

N...ni naizenan.....naiz

G....gu garenean...

Z....zuek zaretenean

NAIZ,HAIZ,GAIZ(gara),ZAIZ (zarete,zara)

IZ eta soinu berezi horietaz,ni,gu,zuek...-.

ZAIZTE....zarete

Da.....Daiz....hura denean

Ni naiz,ni nizenean,

Hi haiz,hi hizenean....

Hura da

Gu gara

Zu zara

Zuek zarete

Haiek dira

IZerekin egindako hitz guziak adierazi nien ere

Gu GIZ ...GIZon,GIZa,

B!IZ,agintezko BIZI

Izan,geroago etorri zitzaien aditz beharrezkopa.

LIZ...ebentuala markatzekoa

B..agintezkoa oihukatzekoa..

Harridurez beterik ikasle guztiak agindu bat balitz bezala nere hitzak hartu zituzten,nahiz eta nik berriz teoria pertsonala nuela esan.

Sekulan ez baitzuten halakorik entzun ez eta bestekorik ere.

Ni,pozik,nere basa jakituraren berri emaitegatik,eta jakintsu berritsu bat bezala agertzegatik.Iñori ez bait nizkion teori horren emaitzik esaten ahal.

-Que cabrón,luzatu zuen Alexek

Ixtorioaren haria denek tinko jarraitzen zuten,interes saminez edo whyskiaren eraginez.Banekien Beñat etorberriak ez zuela indar askorik behar gure elkar hizketa axolakabe hortan sartzeko,aski argia bait zen gure eztabaida horiek adierazpen gaberik sartzeko eta haria zuzen zuzen segitzeko.

Miguel, bere gauzetan ari zen eta berehala nabaritu nion aspertzen hasia zela .Ohitura txar batek bultzaturik ,protagonista izan behar bait zuen, egun hartan ere,oihuka hasi zitzaigun bere txiste horietakorik bat kontatzeko asmotan ,beste zerbaitera gure oharra ereman nahiez , bere arazo bakarra, euskaraz ez zekiela bat zen eta euskaldunen arteko solasetan ez zuen toki gehiegirik aurkitzen.Halere,ulertzea ez zitzaion nahikoa egiten eta halako kasuetan ,oharra bereganatu  behar ohi zuen ixtorio irringarri bat kondatzen..

Traktore baten txiste bat kontatzen  hasi zen,Baigorriko batek bere Argentinako lehengusua atseman zuelarik,bere lurren berri ematen ari ,animaleko eremuak zituela eta...

Argentinakoak galdetzen omen zion nolako lurrak ziren,zer hedadura zeukaten...

Lehengusuaren lurrak baino,bereak aise zabalagoak omen zirela.Haien elkar hizketa lurren hedaduraz ziren,hego amerikarrak denak haundiagoak zituen eta.

-Bai,haundiak direla ulertu dut,bainan nolako haundiak?

.-”Ba begira,luzatu omen zion Argentinarrak,goizeko zazpietan traktorea hartu eta lurretan abiatu,itzuli osoa emateko asmotan,eta gaueko bederatzietan doi doia bukatzen dut eremu guztiaren itzulia.”

--Bai,erantzun omen zion lehengusuak bere boneta atzeraldera bultzatuz,guk ere halako traktore bat izan genuen eta........ Denak erdi irriz ginauden jadanik,batzuk ixtorioa mil aldiz entzun geniolako eta bestek bururapena irrifarrekoa baizik ez zelako izaten ahal,,”.bai,guk ere beraz, halako traktore bat euki genuen bainan...aspalditxo saldu genuela.

Gustokoak genituen Miguelen ixtorioak,denak farrez lehertzen bukatzen bait genuen,txistearen eraginez baino,beharbada,alkoholarenez ere.

Alexek ez zuen halako gauzarik soportatzen eat berehala luzatu zion zion: Ez du ezer ikustekorik esaten ginuenarekin,zertara dator halako txorrada?

Miguelek denetako erantzuna edukiz,erdi farrez,erdi oihuz, hasi zitzaigun explikatzen traktore hori Nissan bat zela eta existenzialista arazoak bazituela ere,NIZan bat izanez ezin hobekiago heldu zitzaigula nere teoria bazkatzeko

-“Que cabrón” esan zion irriz Alexek..

Ferdinandek galdetu zion ea hormarik nahi zuen,bere edaria epeltzen hasi zelako ere.

Gure gai nagusira berriz ere erakarri gintuen galdera horrek eta nere ixtoriarekin jarraitzeko aukera ikusi nuen.

                                               Izan

Azken amiltzeak berriro denboraren nozioa galdarazi zigun eta iritsi ginen ordoki hura kolorez beterik zegoen.Harritu nintzen.Ederraren konzeptua han ikasi nuela uste dut.Beste batzuk ere bai.Begiak itzaturik,lillura horren aurrean gogoa aldatu zitzaigun,formek eta koloreek intuizio berri bat sortu baitzuten gure baitan,nere baitan:Abstraktoaren nozioa.Ezin adierazitako zerbait senditzen nuen,nahiz eta jakin Ederraren aintzinean nengoela.Ez zen aski!Beste zerbait zagerien!Zer,aldiz, ez nekien.

Gorri haien indarra,hori argi horien izpia,gaztain kolore ilunen doinua,orlegi gogor haien arrotza,dena, zuhaitzen artean zegeriena,Lhoteren konposizio tinko baten idurikoa,askoz geroago ezagutuko nuen margolari horren Cezannetik asmatutako konposizioa.

Ederra,benetan ederra,eskuin,ezker,gora,behera,arku,zuzen,urdin,more edo beltzez osatutako marrak eta bolumenak.

Betiko, gogoan sartu zitzaidan.Bestei ez dakit.

Gelditzen ginen sei ar bakarrak arinki aurrera ginoazen,barneko sendikortasun koropilatsua ezin irentsiz.

Erreka baten zarata entzun genuenean isil isilik gelditu ginen,aspalditik halakorik ez ginuelako entzun ta ikusi.

“Iz goa zu” izena eman genion.Iz,ura trumilka zetorrelako,goaz,aurrera ginoazelako,zu,haren ohorez,jainkotzat hartu bagenu bezala.Ez genekien nun genbilen.Urrun.

Gu,Hara,ni....Hura,ura ez ote zetorren beste mundu batetik?Mundu arrotz bezain beltxaran batetik?Hori,denek somatu genuen gure baitan.Zer ote zen?Izaren izana?

Ez dakit...

Zenbat edan genuen aldiz bai eta hori barne koropil hura pasarazteko baliatu genuen.Asetu ginen.Zintzurra lehundurik,bazter hartan etzan ginen.Bat batean,

ezkerreko mendixka hartatik heldu zitzaizkigun giza oihuek iratzarri gintuzten.Berehala defentsazko lehen urrats eta keinuak egiten hasi ginen.Noiztik ez genuela aurkitu halako gizasemerik?Arbasoen lezetik lekutu ginenetik! Zuhurtzea beharrezkoa genuela sentitu genuen,lagunen heriotza oraindik gogoetan bait genuen.

Isiltasuna egin zen nagusi.Haiek ere hori bazekiten.Oraino lezetarrak izan daitezen balditu gintuen,harrigarria egiten zitzaigun ikustea arbasoen bizia abandonatu genuenetik,erroitzez etea amiltzez ibiliak izan ondotik,hainbeste aldiz denboraren nozioa galdu ondotik,halako izugarrizko atzerapen baten aurrean egoitea.Hala ere ez gintuzten sobera modernotzat hartu izan ,emeki emeki hurbiltzen hasiak zirelako,mesfiantza baztertuz eta zuhur bezain goxoki guri hurbilduz.Haien begiak bitxiak ziren,gizaseme bihoztunekoak,aterbe baten bila zebiltzaten gizakume on batzuena.Gure arteko konfiantza polliki polliki sartzen ari zitzaigun,nork usaimena erabiliz,nork ukimen lehuna.

Multzo koxkor bat osatzen zuten,hogei batena segurrik,eta emaztez betea,gazteak,ederrenak....Sarraski bortitz haren ondotik neskarik ez genuen ikusi ere eta ikuspegi berri honek itxaropenez nola pozez bete ninduen.Artzak ez nituen maite,batez ere AR hitzarekin egindako hitza zelako,AR iz a,bizia hartzen zuen  abere bortitza.

Nahiz eta harpetarrak izan,gure ohitura berberak zituzten,bereziki hizkuntzaren erabilpen kaxkar hartan.Gure mintzaira bedina zeukatela iduritu zitzaigun,IZatik etorria,IZotzatik jalgia,IZanera hurbildua.

Eme soinua maiz ahozkatzen zuten.Laster ezagutu nuen haren esan nahia.

IL soinua ere bai,biziki.Ulergaitza egiten zitzaidan.Hura onartzeko indar askorik ez nuen egin behar izan.Nere IZa eta haien ILa,fite elkartu genitueneta zonbait konzeptu berri adiarezteko gai bihurtu ginen. Urari eta Sexuari lotuak batez ere.

IZTIL hitza segidan sortu genuen,Iza hILa adierazteko.IZAINA, izean iza zurkatzeko dabilen aberetxoa,ISIL ere bai.Laster ohartu nintzen lehenagoko denboretan erabiliak genituela halakoak , bainan arras ahantziak genituela,beharbada neska guztiak desagertu zitzaizkigularik?Ez naiz oroitzen.Aspalditik erabiltzen genuen ZAKIL hitzaren esangura azkenean ulertu nuen.IZakILetik jina,IZatik jalgia,ILatik jautsia,biziaren ideiatik etorria,ezerretik sortutako bizigaia :IZakIL= IZanHIL=Zakil.

Ustegabean geuk genituen hots ugari,konzeptualizaturik zeuzkatela ohartu nintzen.

L,ezezaguna eta misterioa markatzeko.

B,agindurako.

N,ni adierazteko.

G,gu eta Z zuek aipatzeko...

Emeki emeki gure oinarrizko hiztegia tinkatu genuen.Gure konzeptu zaharrak ere bereganatu zituzten,guk haienak.Herri beretik heldu ginela konturatu ginen.Herri berdina osatuko genukela dudarik ez.Elkarrekin gelditzea erabaki genuen.Hori izan zitekeen gure bizi luze hartan hartu genuen deliberatze zuhurrena,onena,ondorio haundikoena.Denek hori bagenekien.

Izor......Iza hor ,zeukan eme haurdunak.

B!Izi,bizitzeko agindu teologikoa?

Izar,IZ zahar edo IZ ar?

GIZa,GU IZ

ALU,ILUN,IL,LO,ISIL, Lrekin asmaturikako hitzak misterioa erakusteko.

IZ txistukari haren ondorioak gainean genituen eta emazte haurdun baten uraren iduri,gure IZkuntza isuri zen,IZatik izana, IZkera izena.

IZurtzetik isuria,IZ,URa,nardagarria.

Aspalditik ikasleek goiaitatzen zutela toponimiako kurtso hori,behin baino gehiago aipatu bait nien toponimiaren inpaktoa,lurraldetasuna erakusten ziguna,etnia baten           kulturaren hedadura begiaren bistan uzten zuena.

Nik,Izera bazter guztiak ekartzen nituen eta IZ horren izaitea gure leku izenetan harrigarria baita,ura adierazteko edo izatik noizpait egindako hitzak esateko,izan ditezen zuhaitzenak,toki berezienak,ibar ala mendienak,hala nola beste hainbeste gauzenak.

“Behazue,jadanik gure probintzien izenetan elementu adiezgarriak agertzen zaizkigu,hala nola BIZkaia,kai, beherantz joaten den zerbaiten adierazgarri izanez,IZ,urarena dudarik gabe.Lurralde hortan ageri diren hainbeste herri,mendi edo ibar denek IZ edo UR daukatenak:Ispaster,Berriz,Laukiniz,Lemoniz,Muskiz,Gordelliz,Fruniz,Gautegiz,Nabarniz,Gizaburuaga......

Zer esan Nafarroan diren guziez,harrigarria baita halako Izaren aldeko hiztegi hain aberatsa egoitea.

Enderiz,Goizueta,Leiza,Urdazubi,Urzama,Lizarra,Urantzia,Murtxante,Auritz,Izaba,Oiz,Arroniz,Munárriz,Aniz,Orbaizeta,Ostiz,Arizkun,Izpegi,Bertiz,Olaiz,Agoitz,Zizur,Biurrun,Lizagorria,Ziriza,Elizondo,Izagra,Astiz,Oharriz,Arruiz,Uizi,Lizasoain,Arraiz,Iraizoz,Lizaso,Lizoain,Orisoain,Oloriz,Iscar,Iso,Izco,Oteiza,Itoiz,honi bai izen predestinatua ezarri ziotela,ito,iz.Nork jakinen ote zukeen bertako izak inguruak ito behar zituela mende batzuen buruan,sinesgaitza benetan....eta ur edo herri   hotzarekin diotenak: Leotz,Erriotza,Oroz, Arraiotz,Imotz,Almandoz,Urroz,,Zangotza,Urdanotz,Azpirotz,Alkoz,Zenoz,Oronoz,,Vidangoz,Ustarroz.....eta hainbeste.

Gipuzkoan ere Ordiziatik,Itziarrera edo Albistur,Ormaiztegi ala Alkiza edo Jaizkibel...Pentsa beharbada Gipuzkoa hitza Gizpu..koatik etor daitekela,Gu,IZ,pe??Uraren bazterrean,Iz osoaren,itsasoaren ondoko lurra,l....ur....iz....gu.

Araban,Gasteiz,Argomaniz,Estibaliz,Argandoniz,Albeniz,Izarra,Zurbitu,Apellaniz,Ibisate,Gordelliz.

Iparrean,Isturitze,Aiziritze,Isturitze,Izpura,Izura,Ainize,Zalgize...Akize,Bizkarrotze,Araotze...

 Denbora galduko genuke hainbeste hitz egun aipatzen ,bainan argi da,Iza eta Ura izan direla gure toponimiaren elementu nagusiak.

Ikasleekin pozik negoen.Gaurko kurtsoa ez bait nuen batere prestatu eta azkenean gehien gehienik bete ninduena eta interesatu zituena.

IGUAZU hitzak harritu zituen,Guarani ere bai,indio izenak zirela baibaitzekiten.

IZ GOAZ ZU interpretazio bitxi horrekilan ez zitekela aintzinera joan,hori nere buruan asmatutakoa zela eta seriosegi ez zela zioten.Zientifikoa ez zela. Uruguay aldiz bai....Ur..gu..ai(behera aldera doana)Beste esannahia omen du indioz,bare kurkuiluen lekua,bainan zer hobe ura baino karakoilen bizitzarako.

Ikasle gazte guztiak bezala, irakaspen guztiek nunbait idatzitak egon behar zuketen seriosak izateko,bestela imaginazioaren eragina izan zitekeen,beraz txorakeri.

Beharbada ez zekitena,zientziak irtenbiderik aurkitzen ez duelarik, bidea utzi behar diola bai misterio eta isiltasunari,bai poesia eta asmakuntzari.

Nahiz eta nik ez hetsitu hala denik,pozik eta gustora zeunden betiko lelo zaharretatik urruntzegatik eta zerbait berria entzutegatik-“.Munduko toponimia eta fonologian euskal erro eta soinutik heldu diren hainbeste hitz ikusiz,misterio izigarri bat daukagu gure begi aurrean, euskal influentziaren hedadura eta euskal jendeen ibilbidea.Edozoin hizkuntzan ikus dezakegu euskal iturriaren tanta berezia.Nola adierazi?Nola frogatu?Adimenatik kanpoko zerbait dugu bainan poesiak eta  bitxikeriak,beharbada,laguntzen ahal gaitu leiho itxiak idekitzera eta hipotesi berrietan sartzera.”

Penttoka hura igotzea gogorra egin zitzaidan eta ez nuen gustokoa izan,leizeak aspalditik abandonatu genituelako eta ahantziak genituelako.Atzerapausu haundi bat iduritu zitzaigun.Halere,guk ez genuen ezinbesteko zerbait bazeukaten eta horrek aintzinera jotzea bultzatu gintuen.

Harpe zahar horiek erakutsi zizkiguten:,Sarrerraren ondoan zegoen sulekua ikusi nuenean nahiko barnean kokatua hala ere,lehengo haizeak bururatu zitzaizkidan.

Ehorztoki ilunak nere ama oroitarazi ninduen

Ederlangintzarako paretak,aitarekin negien ihizia gogoratu zidan.

Lantoki nahasia,moda gabeko tresnez estalia,ni,desordenatu ordenatua ekarri ninduen bururat.

Gazte odol berotzat hartu gintuzten,hori guzia aspalditik baztertu genuela esplikatu nienean.Guk aldiz gibelatu batzuk bezala kontsideratu genituen.

Edergintzan aldiz gu baino  aurreratuagoak zirela ohartu nintzen edo iduritu zitzaidan.Expresio beterik ageri ziren haien sinbolismoz egindako marrazkiak.Berriz ere neri hala iruditu zitzaidan,nahiz eta abstraktoa ez ezagutu eta errealista irudiak tindatu.Arras zaila neukan inpresio hori adierazteko.

Zoko batean,denborak ezabatu zuen bilutsik zegoen gizon baten arrastoak nabaritu nituen,pareta ilun batean iruditurik,zakila xut,burua apal,lainoetan agertzen zen emazte eder baten aintzinean.Nahiz eta lainoetan,emea garbiki zagerien,gizona,aldiz,asmatu behar izan nuen,hor egon arren,fier eta harro.Nere gizagosea garbiki azaldu zitzaidan.Hor ohartu nintzen gure atzeraldera joateko arrazoin inkonziente bortitz hura.

Beste ordokiar populu batzuekin harremanetan zeundela jakin nuenean,biziki poztu nintzen.Lehenik maldaxka ez genuelako sobera igo eta gure arteko ezberdintasuank hain haundiak ez zirelako,gero gure helburu naturalerantz abiatzen jarraitzen genuelako ere.

Beste zoinbaitzuekin irekidurak eukitzeak hortara ereman ninduen,”guetho “batean ez zirelako bizi.

Neska haiek erotzen ninduten.Batek bereziki.Berak ere senditzen ninduen.Ziur.Hala uste nuen bederen.Gure begiak beti itzaturik genituen,bereak,nereak.Gure irriek beste ikuspegi bat eman zien gure biziei.Gure sexuak,nerea behintzat,asetu egin zen,gorputz gozoaz,amodioz.Nere buru bihotza ere bai.Beti elkarrekin ginen,bat bestearen gainean,gu biok,besteak ere bai....Gure bizimodua goitik behera aldatu zitzaigun.Polliki,polliki,zokozaleak bihurtzen ari ginela ohartu nintzen eta han nabaritu nuen egiazko gizasemea bilakatzen ari nintzela.Ederra,benetan ederra.Neska hura benetan maite nuen eta laster nere amaren ordez jalgitako andrea izan zitekela ikusi nuen.Esaten zituen guztiak jarraitzen nituen,nere duda gehienak ezabatzen zizkidan ere.Beregan konfiantza osoa hartu nuen eta emeki,emeki berea bilakatu nintzen.Beharrik zonbait ihesbide atseman nuela eta noizean behin,behar bada gehiegi,biltze genituen perretxiko edo belar haietaz burua eskapatzen zitzaidala.Pozik nengoen.Noiz arte?Orain badakit orduan gogora etorri zitzaidana olerki bat deitzen dela.

Udazkena ederra genuen.Haizea aski beroa ere.Hegoaldetik etortzen zela han ikasi nuen eta zeruan,lehenago iñoiz ikusi ez nuena,txori pilla bat alde bererat abiatzen zirela ohartu nintzen,denak tropan,hegal zabal baten itxuran,hegaldakan.

Hyacinthe,bere guardasol estu harekin,ingles baten moduan,ihizilaria genuen.Ez dakit nola gure elkarren arteko solasa gai hortara lerratu zen,alde,aurka,baietz,ezetz,ihizi,  ekologi,ibili,gosari, lagunak,moxkorrak,musa,tiroa,zuhaitzak,mendiak,kirola,euskotarra,

motoa,lau-laua,botak,ator laukidunak,txapela,   mozorroa,irria,haizea,usoa,potelata,etxola,puestoa

pausa,bizia,hila.

Txemak beste trago bat nahi zuela esan zuen eta aitzakia eder horrekin denek basoak

bete genituen.Zenbatgarrena genuen ahantzia daukat,dakidan bakarra halako momentuak behin bizitzen direla eta zinez balio dutela.

Miguel eta Saussure elkar hizketa bizi bizi batean zeunden elkarteko ezkerreko xokoan.Atearen kontra eskoraturik,Miguel ahotik hitz apar ugari botatzen ari zen,beti

bezala.Zertaz ari ziren ez dakit.Ferdinand irriz zegoelako linguistikaz ez zirela ari muinaratu zitzaidan.Hala zen!”-Pero de mayor”entzun nuenean,Miguel bere maizeko leloan ari zela ikusi nuen,ez dakidan nortaz,euskalduna egin zela zion,ez euskara duna,abertzalea baizik,azkenean, vasco,”pero de mayor”.

Gu ,whiskyaren indarrez,bullaka ginauden,batek besteari hitza kendu nahiez,ean nork zozokeri haundiena esaten zuen.Hori da alkolaren eragin ederrena,denak bat,denak mil.

Ihiziaren gaia utzi genuen eta Errealaren berri jakin nahi genuen irratia” a tope” ezarri nuenean,hizlariaren abotsa estali nahiz bezala mintzatzeko doinua goratu zen eta 1 eta 0 irabazten ari zela entzun genuenean,denak saltoka,jauzika,oihuka eta kantuka hasi ginen.Laster apaldu ziren gure bulla guziak Españolek gol bat sartu zuenean,Sañudok hain zuzen.

-Qué cabrón!!eztanda egin zuen Alexek.

Hiancintheren paisolak ez zuen bere eskua uzten.Erantsirik bezala zeukan eta leihora hurbildu zenean eguraldi ederra egiten zuela ohartu zen.

-Eeh!!Eguzkia.!!

Charenceyk ez zuen batere ateratzeko gogorik,bainan iduzkiaren agerpenak pozik uzten zuen.Goizero eguna modu berean hasten zuen,bere etxetik ateratzen une berezi hori behintzat.Karrikan gurutzatzen zuen lehenbizikoari eguraldi gozoaren berri ematen zion,edo txarrarena hala gertatzen balitz ,euriarena ala hotzarena.Berak ongi  bazekien egun guztiko hitz eta esaldi adituarena botatzen zuela,dudarik gabe inteligentearena.

Hori nik ere prekondairako neure lagunenganik ikasia nuen ,aro epel eta gozorik gabe ez zitekeela gure bizirik egoiten ahal eta gure bizi osoak horretan oinarria hartzen zuela.

Hyacinthek bere ustezko axolagabeko eguneroko esaldia zionenean ongi konturatzen hortaz,goiz eta arratsaldearen zehar erranen zituen hitz guztiek ez zutela halako baliorik izanen.

Linguistikaz,fonetikaz,fonologiaz,prekondairaz,historiaz,eta ohiz zituen solas serio bezain interesgarri haietaz aritzea balio ez zuela bazekien,eguraldi epelik gabeko ingurumenik gabe.

Urarik gabe,izarik gabe nola bizi?Izotzatikisuritako izarik gabe nola? ,nola bestela?

Hortik beste gainerako guzia,gu ,gure eboluzioa,egoitzak,mintzaira,hitza,ohitura, aintzinamendurantz abiatzeko behar ziren,bahar diren ohiturak:

elikadura,izadia,abereak,zuhaitzak,oihanak,txoriak,itsasoak,mendiak....den dena.

Hyacintheren arabera,geronek maiz esaten dugun gauza

berdintsua,aroarena,goizerokoa,zer esan ez dakigunean esaten omen duguna,ez iduritu arren,,bizi guztiko hitz garrantzisuarena da, zalantzarik gabe.

Beharbada hori izan zitekeen guardasolaren arrazoina,gure lagunak bazekielako beti zer esan eta bere ohikoa zen eguraldiaren segialdi ere,debaldetan ez zela zinez uste dut eta eskutan zeukana ,egunero konszienteki esan behar zuena oroitarazteko zuen,dudarik gabe,bestela ,nola esplikatu aterki horren egoitea,euri ala iduzki,laino nola ateri,elur nola kazkabar.Ez genuen zozoa,are gutxiago buru arina.Bazekien bazekiela,ez zekiela ere

-Xubelet!!!!kanpotik heldu zen oihua entzun genuen.

Erdi gorra izanez ez nintzen batere seguru hala izan zenik ere eta solasean segitu nuen.

-Xubelet!!!Orain bai entzun nuela kanpotik oihukatzen zutena.Leihotik begiratu nuen bainan ezer.Azkenean.bullen artean ateraratu nintzen eta han ikusi nituenak kontagaitz-

ak iduritu zitzaizkidaten:Txema eta Txomski,aspalditik eskas genituenak,ate parean irriz.Batek animaleko zalaparta montatzen besteari,Txomskiri hain zuzen, kalean pix egitea okurritu zitzaiolako.Estrukturalismoaren aita,pittilina eskutan,moxkor bizian,ean bere ur jauzi ezin horiagoarekin bustitzen ahal gintuen.Orain bi oren abantxu,gure ostatutik atera omen zirela ogiaren eske,afaltzeko behar omen genuen ,ogiaren eske.Guri burutik ihes egin zitzaizkiguten eta ez ginen ohartu ere falta genituenik ere..

Leihotik begiratzen ari zitzaigun apezaren serorak fundamento gutxiko gizonak ginela pentsatzen zuela nabaritzen zitzaion,eta arrazoin guzia zuekan,bainan biziari behar zaion zukua,nahiz eta alkoladuna ,ateratzen genion eta,iñorrek,une hartan bederen, ez zigun bizi izandakoa kenduko,une berezi hartan bizitakoa lapurtuko ere.

Noam Chomskyk bere ihesaldiaren adierazpena ematen hasi zitzaigun,ez omen geniola gehiegi kasorik egiten eta,ogiaren aitzakiarekin,arrazoin horrengatik Txemarekin desagertu zela.Txema,aldiz,beti prest bait zegoen,batekin hala bestekin eskapatzeko prest,beti trago extranjis batzuk izaitez medio.Juergista batzuk ginela bururatu zitzaidan eta nere lagunen arabera edo haiek nerera, milaren aldikotz, elkarrekin biziki ongi pasatzen genuela,ohartu nintzen, bakoitxak bere arazoak,biziaren gorabeherak kontatuz eta monotoniaz eskapatzen edo, nere barrideek esaten duten bezala,espakatzen.

Egun hortan estrukturalismoa deprimitua zegoela lehenbiziko aldiz entzun nuen. Asmatutako teoria berri hori landu  behar zuela esan zuen batek.Hala ere ez zen estrukturalismoaren arazoa bakarrik,gure artean, depresioa nagusi baitzen eta bakoitxak erakusteko nola gordetzeko forma desberdinak zituen.Txema,30 kilo hartu zituena,

Humbolt,Euskalerritu zenetik tristezi haundi batean sartu zena,Beñat ,hegoaldeko giroan murgiltzen zenean, bere koñazo intelektuala alkolteorizatzen zuena,Hyacinthe isilik egoten zena,Alex nigarrez maiz hasten zena,ni, Deroxat pastillen eraginez beti euforikoa nengoena,Saussure,fonologian oinarriturik, whiskyari filosofi linguistikoa ateratzen ziona ,Miguel,”las Pirañas” eleberriarekin  beti itzulika ari zena,nahiz eta niri aspergarria iduritu eta nahiago idazkuntza berrian erakusten zituen urrats berriak maitatu”Un infierno en el jardín,”edo”No existe tal lugar”,adibidez .

Norbaitek telefonoz hots egin zidan eta bizpahiru trin trinen ondotik Isabel entzun nuen,nere etxeko garbitzailea, dena polliki polliki egiten zuena,dena,euskaraz ere berdin,polliki polliki,erdaraz egitera ohitua bait zegoen nahiz eta bozatarra izan..

-Oye Javier,mañana no podré ir porque extoy ocupada pero llámame cuando quierasss.

Zenbat aldiz esan behar izan nion ,ni Javier ez nintzela,Xabier baizik,nere izena euskalduna zela,Xabierretik etorria,etxebier,etxeberritik etorria,Javier espainolez zela,Xavier frantsesez eta inglesez eta hizkuntza guztietan  halako izenak bazirela ,sainduarengatik denak euskaratik jalgiak,nahiz eta ignoranteek ez jakin.Ez dakit zergaitik sartzen nintzen halako esplikamenetan berarekin bainan hala zen.

Telefonoa kolgatu nuenean denak irriz eta trufaka hasi ziren,ligatzaile bat nintzela,amantea ukan omen nuela,SanFerminetara ereman behar nuela...nik zer dakit zenbat astakeri entzun izan behar izan nituen.

Berdin zitzaidan,lagunak ginen eta maite ninduten.Izorratzeko prest zeundela edozein unean bait banekien,ni ere hala bait nintzen eta hori ere ongi bazekiten.

Sartu ziren Txema eta Chomsky,bustiak zeunden,barnetik eta kanpotik.Barnetik ez dakit zenbat trago Etxeberria ostatuan edan zituztelako,kanpotik,izerditik aparte,ostatu aintzinean garbitzen ari zen Angelesi sobera hurbildu zitzaielako eta aski beroturik ikusiz,bere txorro bortitza,dendaren aurreko ataria garbitzen ari zen Angelesek,haien gainera bota zuelako,brometan bainan egitan.Txipatuak zeunden eta azkenean hori izan zen haien itzuliaren arrazoin nagusia,ogirik gabe,nahiz eta hortarako orain bi ordu etxetik atera .

Txomskik frantsesez ongi ez zekien,Txemak ere ez.Ez dakit nola,Hyacinthek bi lagunak modu horretan ikusi zituelarik,erderaz,frantsesez haiekin hasi zen,esanez xandaliak aldatu beharko zituztela,hain bustiak egonez.

Oraindikan irrifar haundiak egiten ditut horretaz oroitzen hasterakoan Chomskik erantzun baitzion “chandailla”bustia ez zeukala eta iraunen zuela falta zitzaigun gaua jertsei harekin.Geroztik,irri egiten dugu elkar gauza hori oroitarazten dugunean.Txemak ez baitzuen ongi ulertu “Chandailarena”erderaz chandaila,kirola egiteko jantzia baita,bainan frantsesez,jertseia baizik ez da.

Edozein gauza aski genuen irri egiteko,Etxeberria edo Xubiltz ostatuko tragoen eraginez.

Xubiltz eman nion izena nere etxeko elkarteari,Xubeletetik hurbil zegoelako,txikitan,nardatzeko,Txubiltz esaten zidatelako,bainan,batez ere,nere teoriaren oinarria zelako,eta hori askoz geroago igarri nuen gauza izan zelako.ZU....B!...I::L;;IZ

Z....zu,zuek,B!agintezkoa,bizirik derrigorrez egon behar duena,I,izan eta hil hitzen oinarri ezinbestekoa,L..ebentuala,misterioarena,ezezagunaren soinu eta letra bitxia,Iz,betikoa,nerea,urarena,amarena,sortzearena,lingardarena, leizearena,gure biziaren izaerena,gure izanaren biziarena.

Aurkitu genituen gizaki berriek ez ninduten ezagutzen eta berehala defentsa moduan ezarri zaizkiguten.Borrokarako listo zeunden eta guk halakoetan sartu ez nahi ere kolpeka eta irainka hurbildu zitzaizkiguten.Gure erantzun ahula ikusirik,etsaiak ez ginela ohartu ziren eta laister eztitu eta baretu ziren.Mesfiantzaren gainetik,nahiz eta elkar urduritasun herabea nagusitu ,lagunak egin ginen.

Egiten eta eraikitzen ari zirena erakutsi ziguten.Harriturik gelditu nintzen.Haiek ere.

Ni,lantresna moderno horiengatik.Produkzio gizartean aspalditik sartuak zirelako.Lankatea ezagutzen baitzuten.Entrepresa ere bai.Haizkora baten zorrotz labaina hausten zitzaietenean,ez zuten botatzen gu bezala eta lankate bat muntatu zuten gidarrik gabeko zorrotz labainak egiteko,gauza berdina beste tresna guziekin,pieza interaldakorrak lantzen bait zituzten tresna osoa egin beharrean,eta hori guretzat deskubrimendu izigarria izan zen.Egun guzian,lan aro guzian batzuen lana hori baizik ez zen eta ezin pentsatuzko denbora irabazten zen.Mikrolitak zirela aise geroago jakin nuen,hezurrez,zurez etaharritxoz osatuak.

Haiek,aldiz,gure bizi modu aintzinagoa jeloskatzen zuten,leizearen uztea,ibilkari bizia,ihizi berriaren erabilpena,izaren iturria.

Bazkaltzera gomitatu gintuzten.Barakuiluz asetu ginen.Hastapenean lingardaz beteriko bare zikin hura jatera ez nintzen ausartu ere bainan,goseak eraginez,haiekin egon nahiez eta bizi berria ezagutu beharrez,sexu baten irudiko jaki lingardatsu hura ahoratu nuen.Plazer hartu nion.Nahiz eta buztan luze bat iduri,ez zitzaidan batere gizon baten zakila iduri eta emearen hezetasunari pentsatuz,gogotik ahoratu nituen.Berehala nabari zitzaidaten.Ezjakina egiten nuen.Hala pasatu zen,bai nerea,bai haiena.

Neska hura gustatu zitzaidan.Elkar begiraka,gure irriak gurutzatzen ziren.Bere ondora joatera erabaki nuen.Nere zai zegoela somatu nuen.Gure hizkuntza ezberdina izan arren,keinuka eta oihuka elkar ulertu genuen.Ez dakit zenbat zozokeri erran genuen bainan garrantzitsuarena ulerkorra egin zitzaigun:Larrua jo behar genuela.Biok ados ginen .Han?Bestetatik aparte?Izak deitzen ninduen berriz ere,izor egiteko izak,izakilak,izterrak,izpekoak. Egun hartatik landa “izpainak”,”ezpainak”,”iz gainak” hitza asmatu genuen.

Behar nuen guzia Izuri nuenean,hatsik ezin hartuz,begirada altxatu nuen eta zuhaitzetan zintziik zeuden fruitu gorriek oharmena hartu ninduten.Sekulan ez nuen gerezirik ikusi,binaka zeuden,zintzilka,gorrixkakbatzuk hirunaka,beste batzuk soil soilik,txorien gosea asetzen zituztenak ilun bezain urdunak.

Txorien elikadura ona baizik ez zitekeen izan guretzat.Haiek eskuratezeko jeiki ginen eta hamarnaka ahoratu genituen,hezur eta guzti.Harrapatu nuen kakeriak benetan ahuldu ninduen.Hilzoriari hurbiltzen ari nintzaion.Eman zidaten izustak eta ereinotzak sendatu ninduten.

Eme hura maite nuen,biziki,are gehiago ikusiz nola zaindu ninduen.

Haurrak izan genituen.Berarekin,besteekin.Zenbat ez dakit,bainan ni markatzen nindutenak emazte horrenak ziren.Haien aita nintzen,ez besteena.

Nahiz eta haientzat zaila izan,toki berri baten bila joan behar ginela konbentzitu nituen.Errekaz gorantz abiatu ginen.Bat batean,aspalditik gertatu ez zitzaidan gauza ederra suertatu zitzaidan:denboraren nozioa galdu nuen.

Denboraren nozio haren ideiak galtzeak errealitateara ekarri gintuzten,ni batez ere.

Emiz,hala ezarri bait nion izena,bihotzez maite nuen.Berak izenik ez zeukan eta hori populu haren akatsa bezala ikusten nuen.Denak inpertsonalak bait ziren eta hori onargaitza egiten zitzaidan,bereziki Emiz deitu behar izan nuenean.Oihuka,bullaka,keinuka,orroka aritzea ez zitzaidan aski,maite nuelako segurki.

Emiz atera zitzaidan eta hala jarraitu nuen,hala segitu genuen.

Gizorri nik ere izena eman nion.Ez maite nuelako,gizona baitzen,Emiz behin bere besoetan ikusi nuelako.Ez dakit pozik zegoenez,neska esan nahi dut,ezetz pentsatu nuen bainan omodioak eta jeloskeriak hortatarat bultzatzen ninduten.Lehen aldikotz halako sendimendua senditzen nuela eta horrek nardatu ninduen.Izen bat ezartzea deliberatu nuen.Besteek,sentimenturik erakartzen ez zidatenek ez zuten izenik beharriketa egun hortan Gizor izena jalgi zitzaidanean,Emiz egitan maite nuela ohartu nintzen .

Zergaitik EMIZ,zergaitik GIZOR?Ez nekien! Geroxeago etorriko zitzidan misterio horren giltza,oraindik goizegi bait zen.

Gure bidean aurrera ginoazin,urratsez urrats,pausuz pausu,ahal bezain zuhurki.Nere buru arina bazterturik,nere helburu tinkora abiatzen nintzen,besteak ere bai.

Bat batean,adarrez eta harriz eraikitako etxolatxo batzuk aurkitu genituen.Lokatz gogorrez estalirik zeunden.Han,bizirik ez zen ageri.Zerbaiten igurikan jarririk egon ginen,luzaz.Azkenean,erdi lokarturik ginaudelarik giza taldetxo bat gureganatu zitzaigun.Jadanik,beldurraren aroa joan zitzaigun eta biziki goxoki elkar ezagutza egin genuen.Oihurik gabe,borrokarik gabe,gorrotorik gabe.Etxe haien arabera,bakoitxak bere eginbeharra zeukan,erreka bazter hartan,nor hargin, nor zurgin,nor lurgin,nor urgin

Lehenbiziko afari hura miresgarria iruditu zitzaidan.Janariz haunpatuak,ibilalditxo bat egitera altxa ginen.Bidean belargaisto batzuk bildu genituen eta itzuli ginenean denak dantzan aurkitu genituen,lerro luze batean,koropildurik zirudien lerro borobil batean,txistu bitxi haren soinupean.Egiten zituzten urratsak,denek berdintsuak,ez ziruditen hain zailak,neurkada,aldiz,kolpatua eta oldartua.Gorputzaren pisu guztiarekin lurra kinko zapaltzen zuten,hankak gehiegi altxatu gabe,oinak doi doia lurretik altxatuz.Halakorik ez nuen iñoiz ikusi ez ta entzun ere.Gustokoa izan nuen eta polliki polliki haienganatu nintzen ,lerroan sartuz,lerrorat ausartuz.Nahiz eta denek bat egin,batzuetan bakoitxak nahi zituen pausuak ematen zituela ohartu nintzen eta horrek askatasun haundi bat eman zidan.Dantzari bihurtu nintzen.

Zoko batean,ekarri genituen belarrak egosten hasi ziren.Zer salda goxoa.

Soinua eten zenean,denak tupinaren inguruan eseri ziren eta laster,saldaren eraginez,irriak eta begilainoak nagusitu ziren.Eztitasun hura ez zait sekulan gogotik jalgiko.Haurrak eta adineko jendea lo zeunden jadaneko.Fite musuka eta ikuka hasi ginen.Egunsenti hura lizunkeriz bete genuen eta Emiz gozoki hartu nuen.

Denbora gutxiz ezagutu nituen guztiek harritu ninduten.Noizean behin zokoratzen bait nintzen neure buruari galdera batzuk egiteko asmotan eta pausatzen nizkion guziei nere buruak urduri keinu batekin erantzun zien.Hainbeste aurrerapen,hainbeste galderapen.

Nere helburua hori zela banekien,hortarako sortu bait nintzen.Besteek haien bizi normala egin arren,ni ezin loik eginez egoiten nintzen,nundik jin edo nora joan galderek izpiritua janez.

Beharrik izaki berriak aurkitu genituela.Nere ezinjoanean laguntzen bait ninduten eta hor eta betiko bizia bat bederaren gauza ez zela ohartu nintzen.Haiek betetzen gintuzten,

Guk gure erakaspenak erakartzen genizkien.Bat ginen,berriz ere bat.

Sineste bitxi batzuk zituztela ere konturatu nintzen,Mari ezker,Sugar eskuin,Sugoi aurre,Maiu atze.Hain begibistakoak ziren ez nintzela ausartzen ezagutzen ez nituela esaten.Nere izaitezko matxismoa agertu zitzaidan,ezjakina ezin aitortu,batez ere Emizekin nintzelarik.Nere aldetik IZ atik zenbat bide eta hizkuntz kurritu genuen banekien eta besteaqk baino gehiago hortaz ohartzen nintzen bainan Emiz eta bere lagunek zituzten sinisteak arrotzak egiten zitzaizkidan.Emeki,emeki hortan ere sartu nintzen eta berehala onartu ere.Zinez,bizia aldatu zidan.Zinez

Marik baino gehiagok,guk ez genituen konzptu berriek bide zabal bat ireki zioten bai nere ikuspegiari,bai nere bizi osoari.

Guk,Iza izan genuen arabera,haiek Uk soinua erabiltzen zuten eta laster esan nahi zuena ulertu nuen,ulertu zuten denek,ni baino erresago beharbada.UK soinua Izaren parean ezarri genuen,eskas genuen konzeptua gure hizkuntza batu hartan sartuz.Lehen lehenik Uka materiari lotua zela konprenitu nuen bainan hori ez zen nahikoa.Alde batetik Iza,bizia,espirituala,izaitetik etiorria,eta bestetik Uka,ukaitekoari lotua,materiari erantsia,hartze eta edukitzeari emana.U….U….U hori zen haien soinu nagusia.Iza jadanik barnean zeukaten eta ez zioten garrantzirik ematen,izakiarenbaitako zerbait bezala bait zeukaten eta experientzi berriei aspaldi lotu zien.Uka,hori zuten inportantea.

Berehala U horren ondoan ezartzen zuten soinua K zela kontuan hartu nuen.Ez zen Urik,K-rik gabe,ez eta ere K-rik Urik gabe.Izaren araberako egiturak erabiltzen zituzten,Iza,bizia,ura eta izaitea adierazteko,Uka ukaitekoa,ukana esateko.

Ukan,Eduki,Ikus,Esku,Uki,Ukamilo,Zurka….eta beste hainbeste.Iruditu zitzaidan gauza ederrena Kren erabilpena izan zen.Nahiz eta Ukaneko K hori batzuetan ez erabili,Ukanaren konzeptuarekin beti beste K bat eransten zuten,aditzaren aintzinean.Horrek ,nortasun berezi bat emaiten zion bai hizkuntzari,bai aditzari.Denek,K hori esker,esan nahia ulertzen genuen.

Gure hikuntza osatzen ari zitzaigula buruan neukan . Osaketa horren arabera bertze soinu batzuen bila joan ginen,euskara,gure hizkuntzak abiatzen jarraitzen bait zuen.,

D asmatu genuen.Horrek iraultza ederra sortu zigun.Izanarekin,Ukanarekin,denekin adierazi nahi genuena.D horrekin esplikatzen ahal genuen”Diz” edo” Da” baino gehiago”Du “izan genuen gakoa.Zerbait eskuratzen genuenean,norbait hartzen genuenean,DU..DU..DU..EDUN.

Iñor ez zen hortaz ohartu ere,gazte hura ezik.Elkarrekin aurrerapausuak aztertzen genituen,berriak asmatzen genituen,Euskara eraiki genuen.Aber zeukan izenaNundik edo norek eman zionik ez dakit.Uste dut Euskara berak eman ziola eta nere partez ez nuen gehiago galdegin,hala baitzen eta ongi iruditzen zitzaidan.

Nik zerbait egiten nuenean T soinua erantzsi behar zitzaiola bubruratu zitzaion.Geroztik,DUT hitza besteak baino ugariagi erabili genuen.Besteei erakatsi genien.Begi onez hartu zuten.Ez dakit nola,K ren beharra agertu zitzaion niri mintzatzen ari zitzaidalarik,N Emizi ari zitzaionean.DUK,DUN,DU......DUGU,g hori gogorat heldu zitzaionean,ZU,zuei mintzatzen ari zitzaizuenean...eta hola aditza osatu arte.

Jadanik,gure denboretan,N,G ta Z bagenuen Izarekin batean izanak adieraz ditzagun.Ustegabekoan hortara kutxatu nuela uste izana dut.Giltza!!!!GU IL ZA!

G,gurea,Iizanarena,Lebentuala,Z,zu eta zuena.

A bat gauza guztiak mugatzeko bahar genuela begibistara etorri zitzaigun,soinu erresena,gure morfologiaz ateratzen zitzaigun soinu naturalena,

IZ harek beste zerbaitera erakarri gintuen ere.Behin jolasean ari nintzelarik,BIZIL soinu-hitza ahotik jalgi zitzaidan,eta ni poeta izanez,L horren misterioari lotu nintzaion.Sobera pentsatu gabe ere artzaren sarraskia gogora heldu zitzaidan eta zer gertatu ote zitzaien lagunei pentsatzen hasi ere.Hila,ezjakina,ezagutzen ez ginuena,misterio hutsa.L horrek konzeptu berri bat hartu zuen,hilarena,deusarena,ezezagutarena.Ebentuala sortu genuen,balitza,litzatekea,liteken guztia.

Behin,Aberrek besteeatik urrundu ninduen eta errepaso txiki bat gure hizkuntza berriari eman genion.Emiz gurekin etorri zen ere.

IZ....Iza,bizia,izaitea,ura.

UK..Ukana,edukia,ukitzea.

IL,hilarena,izlilarena.

N,ni

D,hura eta zerbait.

G,gu

Z,zu eta zuek

T,nik

K,N,hik

UR..Ura eta uratik isuritako guztiak:Zura,elurra,egurra,hezurra,zuhaitzak,

AR,zutik zegoen guztia, gorenean zegoen guzia.

Eme,ama,emaztea,umea.

B!! Agintezko soinutzat erabili behar genuela luzatu zidan,ustegabean erabiltzen genuelako jakin gabe zergaitik.Maiz esaten bait genuen,BIZ,hala izateko,alaB!izi,agintezko orden bat izan balitz bezala.Ustegabean teologi hutsean sartzen ginen,eta horren arrazoinik jakin gabe,ideiarekin bat egin genuen.

Nere poesiari aterabide bat aurkitu nion egun hartan,BIZIL,hitzari zentzu sakon bat atsemanez:B!I..Z..L.Agintza,hila,bizia,misteriozko ebentuala.

Euskara sortu genuen.Betiko!!!!

Nahiz eta mila hizkuntza geroztik jaio,sekulan ez zela hilko banekien.

Nahiz eta mila etsaik geroztik zanpatu,sekulan ez zela hilko banekien.

Nahiz eta euskaldunak euskara galdu,sekulan ez zela hilko banekien ere

Ostiraleko azken klasea genuen,astearen azken kurtsoa eta zonbait ikasleek piper egin zuten.Prestatu nuen guztia baztertzea deliberatu nuen eta gustatzen zitzaioten gaiaz hitzegitea erabaki nuen,Euskararen iturriaz.Behin baino gehiagotan hortaz ari ginen eta bazekiten ordu goxo bat elkar pasa behar genuela.Isil isilik zeunden.

Iza eta Uka aspalditik aipatu nien bainan gaia maite zuten, bitxia egiten zitzaielako.

Puzzle haundi horren idekibidea erakusten saitu nintzen.Aditzarena,euskal aditz sortzailearena.

IZ....Naiz

IZ...Haiz

IZ...Daiz

IZ....Gaiz

IZ....Zaiz(zaizte)

IZ.....Daizte

Hortikan,AN atzizkiarekin,aditzaren gorputza osatu,IZAN

UK….D..U..T

UK….D..U...K

UK….D..U..N

UK….D..U

UK….D..U..GU

UK….D..U..ZU(ZUE)

UK….D..U..TE

Hortikan ere AN atzizkiarekin, aditzaren gorputza osatu,UKAN

Iragangaitzak diren aditz guziei,IZANeko aurrizkiak

Iragankorrak diren guziei,UKANeko atzizkiak.

Aurrizkiz,atzizkiz,erroz,bakunaz,ainitzaz,orainaz,iraganaz,ahalezkoz,baldintzaz…..aditz aberats bat osatu,tripersonala,nor,nori,nork,zer edo norez eraikia.

Zergaitik noria ote dagoen aditzaren barnean?Beste hizkuntz gehienetan ez baldin badago ere?-Galdetu zidan Xabierrek.

Egia aitor baldin banu,ez nekien morfologi horren arrazoin zientifikoa,eta garbi adierazi nion.Hala ere nere teoriari jarraituz ez nintzen isilik egon behar eta poesia aurrera ezarririk,NIRI hori hizkuntzaren sormearenekin lotua egon zitekeela esan nion.Populu sortzaileri bizia gainera etortzen baitzitzaion,bai uraren isuria,nola lehengo izozketak,aintzinean zituzten erroitza eta amiltze guztiak,denboraren epeltzeak…..eta gizakiek ez zutela ezer egin gauza garrantzitsuenak aldatezeko,mundua, ustegabekoan beti aldatu zitzaien,haien nahiaren gainetik,haiei,niri,hari,hiri.Segur nago zu egon baldin bazina sormenaren aro aberats hartan NORIa asmatuko zenukela,ezinbestekoa izanen bait zitzaizun.

Ez dakit nere adierazpena gogokoa ukan bazuken bainan,zer esanez jakin gabe,muturik egon zen pentsakor.Beste ikasle guztiak ere bai.

Berriz ere errepikatu nien eerraten niena ez zela batere zientifikoa eta zientziak lekurik atsematen ez duenean,poesiari eta asmakuntzari tokia utzi behar diola,hipotewsiari behintzat,nahiz eta aski bitxia izan.

Xabier aski ikasle interesgarria zen.Alferra,hori bai,bainan,burua itzulipurdika ezartzen zuen halakoetatik bat.Zozoa ez zela ongi zagerien.Aber,burura etorri zitzaidan.

Emiz nere bihotze zol zolan sarturik neukan.Bere izena ere bai.Nola sortu zitzaion behin kontatu bait zidan.Nahiz eta ez oroitu,banekien.

EME eta IZ etik etorri omen zitzaion,eme,bera izategatik eta Iz bizizegatik noski.Izen ederra dudarik gabe.Aberrena oraindik ez nuen azretzen ahal,Aber?Zer ote zen?Agintezko B!a hor zeukan bainan er hori?Gero jakingo nuen sortuko genuen Herri hitzaren beharrezko premonizio bat zela.

Bertze guziei ere izenak ema genien:Nere etsai amorratuak jadanik izena bazeukan GIZOR,Gu,IZ,IZOR,Bizia,izorratzen zuen gizona,izorratzen gintuena,joditzen ninduena.

Ni,XUBILTZ deitzen ninduten,X,Z soinuarentxikitzaile goxoa,U,nahiz eta hala ez izan,materialista hutsa kontsideratzen nindutelako,B!agintzen nuelako,sinisten nuelako baino gehiago,I,ezkorra eta hiltzeko pentsamenetan nebilelako,L,poeta eta misterioz betea nintzelako,Z,Irekin batean,bizitzeko gogoa neukalako .

IZON,genuen lagun ona.

EMUK,puteroa,emeen aldekoa.

UKEME,sexual experientzi haundikoa.

LIZ,filosofian bizia igarotzen zuen emaztea.

BUK,lapurra,norbaiten agintez ahal zuen guztia eskuratzen zuena.

UKIZ,gizon konpletoa.

DUIZ,konpletogaia.

IZAT,hizkuntza berrian aritzeko zailtasunak zituena.

UKAT,nik egindako harrokeriaren erakuslea.

EMIL,eme ebentuala,transexugaia.

ARRON,hazi emankorra,denen aita.

ARREME,mutiko afeminatua.

EMAR,lesbiana.

LUK,ligona.

URAT,ejakulatore prekoza.

IZUK,beti larrua jotzeko prest zegoena.

LIZON,gaistoa bainan bere ekintza txarrez damuten zena.

BIZ,optimista.

ALEX,laster eme ex bat izango lukeena.

IZIAR,matxoa.

AITOR,nundik zetorrena iñorrek ez zekiena

LIZOR,LIXTOR lagunentzat ere hor genuen.

Gero,aise geroago, gure betiko izenak agertuko zitzaizkiguten.

Izentegi horren berextasun haundia interpretazioa genuen,gramatikatik kanpokoa,bakoitzaren araberakoa.

IZAR ere erabiltzen genuen bainan bi zentzu arras desberdinetan nahiz eta IZ eta AR tik bi esanahiak oinarriturik egon:Lehenbizikoa,goien egotegatik,hori da zeruan,orain erabiltzen dugun hitzaren parekoa.Askok diote” bizi zar” hitzatik etor litekela.Azken finean,zergaitik ez.Bestea Izar,pinineetako akerraren izenarena eta orain Euskaran erabiltzen ez dena.Frantsesez aldiz bai,Isard ortagrafiaz eta edozoin galerazko hiztegian aurki daitekena definizio honekin:Mot pyrénéen indiquant le bouc.Zergaitik ez pentsa Ar konzeptuatik sortutako hitza litekela.

Halako gauzak gertatzen dira gure munduko hizkuntzetan:Nehork ez daki,adibidez,zenbat Euskarazko hitz badiren beste hizkuntzetan,zenbat euskal hitzek beste mintzairetako beste hainbeste sortu dituzten,latinez ere,kultura nagusiekoak ere bai,beste hizkuntzak jaio dituztenek beren iturria nunbait harturik daukate ere,askok indoeuroparretan bainan lehenagokoetan ere bai eta zergaitik ez onar Euskara ere izan daitekela hitz batzuen iturriaren ama.Ni IZ obsesioak hortara nakar bederen.Adibidez,

Izak adieraz lezakela, modu hortan ere,” Pissaere” latin hitzaren osaketa.Piza,pixa..eta halako hitzek haien erroa” pissaere”n hartzen dute,bainan pissaerek nun?Izan,Uran,isurtzen dugun pizan.

Izarekin egindako beste hitzak,”ar” silabarekin lotuak,kazkabar,goitik heldu den harria,zizkorra,berdina adierazteko,Argi eta artizar.

“UR” soinuarekin ere hainbeste,denak hurbiletik edo ez , izarekin lotuak;Ur,elur,lur,zur,egur,hezur,…

“AR! Soinuarekin,Bizar,bizkar,iñar,gar,ibar,abar,adar,belar,izar,bizar,lizar  eta jadanik aipatu ditugun hainbeste..

“IL”arekin,I,Izarena eta Ilarena, isil,bil,iztil,zakil,barrabil,AR erroa daukana ere.

“AI”az,beherantz konzeptuari lotua,Iztai,Hendaia,ibai,Bizkai,Izai,zelai,iztai,.

“ER” ingurua markatzekoa genuen ,Bazter,izter,herri,erdi...

Eta puzzlea aurrera badoa.

-Gaur gure gaia pixka bat aldatzeko Barrenetxeberriren olerki bat hartuko dugu.

Ikasleek literature ez zuten gehiegi maite bainan berehala ohartu ziren banatutako paperan idatzita zegoen olerkia ez zela ohiko horietakoa,bederen gure kurtsoetan aztertzen ditugunekoa eta gure azken klaseei lotua zegoela,Izatik isuria,ekira daramana.

Elizabetei irakurtzeko eskatu nion.Horrela hasi zen:

.....

Ekizpi sokatik

Ekizpi soka goritik naiz igo

Haizearen indarrez dilindan hor nago

Eskuak errerik,gorputza bilusik

Zuregana gorantz ezin joanik.

Hodei elurtuen artetik,begiak lainoturik

Hegaldakan nere haria ezin heldurik

Hotzikara hitsez,iduzkiarengana

Argi odolturik,iturriarengana.

Kaskaildurik nago,lainotik berorat

Heltze argiak narama sortzerat

Ekizpi sokatik,betiko itsurik

Amaren sabela dakusat beterik.

                                               Xubiltz

Denak harriturik zeunden,lehen irakurketan zailegi iduritu zitzaielako.Jadanik olerkiaren titulua ez zuten ulertzen..

Batek galdegin zidan zer zen ekizpia.Neologismo bat zela esan nionean irriz hasi zen ,nola demontre behar bait zuten ikertu existitzen ez zen hitzez egina baldin bazegoen.

Laster ulertu zuten eki,iduzki,eguzki sinonimoa izpiarekin lotua,printzarekin lotua.Irudia berehala ageri zitzaion Elixabeteri,eguzkiaren izpitik gorantz dilindan joatea Izaren bila,erroaren bila,hizkuntzaren bila,iturriaren bila.

“Zuregana gorantz ezin joanik”:Uste dut horrek adierazten duela iturria ezin aurkituz,soka hortatik dilindan dabilela,eskuak errerik,igotzeko zaila egiten zaiolako,  errepikatu zuen ikasleak.

-Biziki ongi  Elixabete,biziki ongi.

Beste hainbeste esanahi atera genizkion lehen bertso honi eta bigarrenera pasatu ginen.

Iñorrek ez zuen ikusten edo esan nahi zer ziren hodei horiek eta begien lainoa.Azkenean Iztebane zerbait esatera ausartu zen:

-Lainoen kolorea txuria zela eta elurraren irudiak hori marka dezake?

Ez nuen ongi ulertzen galderazko puntu horren balioa.Erantzuna zuzena bait zen,beharbada ez osoa bainan ez okerra.Ikaslea beste pixka bat gehiago sakontzera gomitatu nuen.Isiltasuna erantzuntzat ukan nuen.Ez luzarako,Elixabet berriz ere zerbait erratera ausartu zen:Izaren gaineko klaseak gogoan edukirik,izan liteke elurra uratik datorrelako halako irudia erabiltzea.Beti bezala zorrozki jo zuen eta elurra eta lainoen arteko loturarekin osatu nion bere adierazpena.”Hegaldakan”hitzak bazuen ere berea,haizearen indarrez,haIZearenarekin,hariari hjartua,eskuak erreik,izpiaren eraginez,iturriaren,uraren bila.

Hirugarren bertsorat iritsi ginenean ikasle gehienak interesaturik agertzen ziren eta “Heltze argiak narama sortzerat”ikertzen hasi zirenean begiak dirdirez ikusi nuen  bigarren lerroan Bizkai Mizel,sentimentala bait zen mutikoa eta gauzak laster ulertzen dituen horietako bat.Ez nion galdegin ere zer zuen,banekielako.Azken hitza arte irakurri bait zuen olerkia eta oroitzapenak etortzen zaizkion.

Argia agertu eta dirdiraz egon behar zuela iturriaren bila joateko,igotzeko sortzearen bila.

Horrek gogorat liburu baten aintzin solasa bubura ekarri zidan,zahartzetk haurrerira joateko almena bagenu gure bizian iturrietan itoko ginela,zuhurtze beterik sortzetik.

Nere adierazpena bukatzeko amaren agerpenaz pentsarazi nituen,batez ere Bizkai.

Sortzetik sortzera,bizitik bizira,hilatik hilera.Hiruek bat eginez,amaren sabela, espantxatan,lehertzeko prest,iturria ezagutzen dioten bizi berrira ateratzeko prest,bizitzeko prest,hiltzeko prest.

Ordu osoa pasazen ez genuen ikusi tirrintak haien interesatik esnatu zituenean.Ni izerditan nengoen,hobe izosotan.

Trumilka atera baino,polliki jalgi ziren haien artean solas eginez eta jakingosez beterik.

Batek galdegin zidan ean idazle batek pentsatzen dituen ikerketa literariotan testo bati jalgitzen dizkiogun ikerketa guziak?Zer erantzun baietz ezik.Hitz bakoitxak bere arrazoina eta bere pisua dauka eta idazle guziek hori eta hori bakarrik baliatzen dute esan nahi dutena adierazteko

Denak agurtu nituen eta gelatik atera nintzen .

                                              

                                              

Emiz bihotz bihotzez maite nuen,eta noiznahi elkarrekin ginauden.Jasangaitza egiten zitzaigun bat bestearekin gabe egoitea ,are gehiago haurrak izan genituenean.Maiz Gizor bere ondoan ikusten nuen eta jeloskeriz jana nengoen.Emiz,gure gizarte haren emazte ederrena zitekeen eta gizon guziak bere inguruan zebiltzan.Ez nuen hura soportatzen.Behin,hilargi batzuen buruan Gizorren besoetan ikusi nuen.Lizunkerietan aritu zirela banekien.barneko bihotz koropil hura ezin irentsiz,nere aspaldiko amodioaren tradizio harek biak bortizki erahiltzera ereman ninduen eta han utzi nituen odoletan,sarraski bizi bizian.Nahiz eta handik laster lekutu ,gorroto eta damuaren arteko sendimendu gogor batek nere barneko guziak nahasten zizkidalako negarrez hasi nintzen,nere izugarrizko keinu itsusia ahantzi nahiez.Ez zitekeen hura ahanzten ahal eta ohiko abots amildarrak oihuka hasi zitzaidan handik betiko lekutzeko aholkuak emanez.Zergaitik Emiz hil???Gizor hiltzea aski nuen.Aldegiteko beharra senditu nuen eta nere bizi guziko pisu nardagarri hura bihotzean ukan nuen.

Gau hartan,iñorrek ikusi gabe ordoki hartatik urrats arinez urrundu nintzen,lagun guziak han bertan utzirik.Banekien nehork ez ninduela barkatuko.Besteri ez zegoeken.Alde egin behar.Lekukorik gabe,iluntze osoan ,betiko joan nintzen.

Berréala erroitz amiltze berri batera iritsi nintzen eta han,lehendabiziko aldikotz,barne eztabaidarik gabe eta emaztearen boza berriz entzun gabe,jauzi haundi bat egin nuen.Harkaitzez arkaitz,adarrez adar,ezker eskuin,itzulipurdika,gorputza ziperrez josia,beherantz nihoan,nere kondena merexia ezin jasanez.Zer ote liteke halako kondenarik Emizen hiltzaren ondoan?Ez ote nuen askoz gehiago merexi?Hiltzea?Bai segurki bainan biziari lotzen ari nintzaion eta ez dakit nola adar bati lotu ,zintzilikan gelditu,eta bizia salbatu.Larren artera erori nintzen,indargabeturik,nere zigorra osorik kunplitu gaberik.Emiz erahil nuen eta nik negikeen gauza baikor bakarra kondatzea nuke,ene zol zolan neukazkien sendimentu sakonak.Barkamenak ez baitzitezkeen nahikoak.

Ama hil nuela iduritzen zitzaidan.Egiazko ama.Ordezkoa ere bai.Iturriaren bila neraman bide sasitu hortan,Euskararen bila neraman bide larretu hortan  sensazio gaisto bat neukan,bilaka nenbilen ama,iturria,euskara,erahil nituela,errorik gabeko norbaitek egin zezakeen bezela edo erroak ukatzen dituen norbaitek bezela.

Emari! Emaaari!!!entzun nuen mendien artean.Oihartzuna izugarrizkoa egin zitzaidan,emazte abots baten oihartzun ikaragarria.

Emari! Emaaari!berriz ere.Hartu nituen kolpeekin ez negokeen pentsatzeko ahalean bainan adierazgaitza izan arren ,han,goien,Izaren ohiko lekuan andre eder baten itxuran,irudi ezezagun bat agertzen ari zitzaidala gogoan hartu nuen.Aholkuak ematen zizkidan boz lagungarria ote?Erroitzez erroitze pasarazi ninduen emazte lillugarria ote?

Nere barneko bidean aginduak eman zizkidana ote?Baietz neukan,bera zela,gure jainkotsa,gurea,nerea,denena.

Gorantz begiratzeko eskatu zidan eta Arkaitzen gainetik Euskaraz ari zitzaizkidan oihu goxoak bihotza urtu eta goxotu.Hortara iristeko,Emizarena beharrezkoa izan banu bezala esaten zidala iduritu zitzaidan ere,gure erroak salbatzeko behar izan nuen amazida.Nere kondena orokorrean Mari,Emari bizirik zegoela ohartu nintzen eta mundu huntan suma zezakeen bakar bakarra ni nintzela banekien,une hartan,toki hartan,amodio berri hartan.Gizorrei,izor zedilla.Sugoiri ere bai,Emari billatu bainuen,amordea erahil bainuen,edutezko amodio batean sartu bainitzen,betiko,betiko,betiko.Pozik!

Hyacintheri,Noami,Ferdinandi,Miguelieta Humbolti ez nien nere aurkitze berri horren berririk eman behar,neretzat gorde nahi bainuen.Alexi,Beñati eta Txemari aldiz bai,euskaldunak izategatik,ni izategatik.Xubiltz elkarteko ostatua husturik zegoen,ikasleen gelaren arabera,denak IZIL,IZILIK lekutu bait ziren.Beterik zeuden bakarrak nere birikak ziren,oihukatzera laguntzen nindutena,soinu existenzialista guztiez osaturik zegoen hitz bakarra:

                     

U I Z K I bat!!!!!Eta Emari eskutik harturik,lanbroen artetik hegaldakan urrundu nintzen,aterik gabeko haurtzaroaren bila,iturriaren bila.

Infernuko erreka

Nundik heldu umezurtz,iturria ahaztu?Eta halere sortu.

Errekaz haztu,umetxo,ur mutinak laztu?Eta halere urtu.

Ur gorri,su busti,gar hazi,isuri,emeki azkartu.

Bizirik bazoaz,lingardez  beterik, isurtze bihurtu.

Ez arra,ez eme

Ni naiz zure seme.

Trumilka badoa,ehorz tokira, itsasora.

Dirdirez dardarez,sor lekura,b!izi osora

Zerua infernu?Igerikan jainkorantz.

Itotzera loake noranahirantz,sortzerantz.

Ez arra ,ez eme

Ni naiz zure seme.

Infernuko erreka,lamiaz jantzia

Soinean xuria,trumilka hazia

Apar itzalargia.

Ama zai duzu,lingardez bustia

Zu onar nahian,irekia

Zure ur hazi jauzia

Zirriztatia

Isuria

Onetsia.

Estalia,

Betia,

Hauntia,

Sabelan bizia.

                                                          

Sabela biziaz hauntzen delarik,laster iza bihurtzen da,gu sortu gintuen iza horren parekoa,leizezulotan isuri zitzaigun iza sorgarriaren haziaren antzekoa.Iturritik iturrira doan ur jauzkor bizia gure bizia da gure biziaren irudikoa da,bizitik bizira dihoana,hazitik hazira dabiana.

Hemen gaude gure eguraldi berrian,eguzkiaren izpitan,euriaren azpian ,su busti lehorretan,ur kiskail hezeetan.Hala da! Berriz ere jausiko gara,berriro biziz, isuriz,igeriz,euriz,haziz.    

.

                       

P.D

Badakit entsaio xume honek gehiago sakontzea eta eleberri bihurtzea merexiko lukela,agertzen diren ideiak ur tanta batzuk baizik ez dira,inoiz putzu egingo ez direnak,are gutxiago ibai ala itsaso.Bainan gogorik ez daukat,ez sakontzea ez eta ere luzatzea.Behar bada halakoetan aritzeko gai ez naizelako,seguru aski...

                                              

                                                            XUBILTZ

                                              ALIZIA

Hizkuntza berria

Denak hil gara.ozona hautsi zigutenetik,gure mundua gorria bilakatu da,goria,errea,odol idorra.Erreenkarnazioaz enuen sinisten bainan orain bizi dugun egoera horren ondorioa ez al  da ?Millaka urteren ondotik,hutsaren ondoren,klorofilazko aro berriak berrezagutu genituen,eta han ginaudenek eta gune berean sortu ziren izaki begetal eta abere beranti haiek  emeki emeki bizira etorri,bigarren aroko gizakiak bihurtu,zerotik agertutak,Adan eta  Ebarik gabeko gizon emazteak bilakatu.

Hainbeste mende hitzik egin gabe,hainbeste urte bizirik gabe ,hara,gaur,ondorio latz baten izana,eme eta gizon ,bat eginak mundu berrira agertu.

Nola komunikatu?Nola bete behar paregabe hori ?.Nola?

Lehen bezela,lehenik oihuz eta keinuz eta...azkenean......hizkuntza berria erdituz ,sutik etorrita,gorritik jalgita,garretatik helduta.Lehen IZa izan genuena orain SU bihurtu.

Hau da gure mintzatzeko modu berria,Euskara batua.

Puzzle haundi baten parekoa izan behar da gure komunikabidea.Euskara,gure lehengo hizkuntza zaharra,suntsitu izan zigutena berriz ere heldurik  eta bizira jalgirik.

Hor,mundu berri bero hortan bizi naiz,erdi kiskailia ,ohiko mundutik ibilia.

Nola mintzatzen ginen , gogoratzen naizen bakar bakarra,ni naiz. Zergaitik ez dakit,bainan hala dela badakit.

Euskara soinu batetik ,bakar batetik orduan sortu genuela laino gogoetan daukat oraindik eta iñorrek ez diezadala galdegin orain nola edo nundik asmatu genituen fonemak ,noiz edo nun hartu genituen morfemak,badakidalako gure hizkuntza zaharraren iturria halakoa izan zela,Izetik etorria,ezin adierazitako iturri batetik jalgita izan zela eta gaur,berriro,egoera bero berri hontan hitz egiteko beharra daukat,eta lehengo sorrripotesi haiek berriro bururat etorri... .Iñorrek ez  daki bizi izan ginela,hitz egiten genuela,are gutxiago desagertu ginela.

Harremanetan sartzeko beharrak oihuak baztertzera bultzatzen nau berriz ere eta lehen bezalako oinarriak harturik,ura sua bilakatu , hizkuntza berrian sartu eta garbi ez daukadan lanbide berdina harturik, joko baten pare,polliki,polliki,mintzaira berri baten urratsak asmatzera banoa.

Nunbait blokage psikologiko haundi batek ongi ez oroitzea debekatzen didala pentsatzen dut,txikitan zerbait gogorra gertatu balitzait bezala,haur denboran ama galdu izan banu bezala.Hor egon dela badakit,ni egin banau,ni umea,ni euskara,nola egin ninduen badakit ere,nundik atera ere bai bainan bere irudirik ez zait batere gogoan agertzen,blokaturik banego bezala.

Hala ere,oinarriak garbi ditut gogoan eta hori da ,hizkuntza bat asmatzeko behar den baldintza bakarra,lehen izan bait genuen bezala, Euskara asmatu genuen aroan bezala.

Hizkuntza berri hau “Alizia” izango da,Euskararen parekoa,gure asmakuntzaren mozkin teorikoa.

Gure bidea,IZOTZATIK IZANERA gogoan eta sustraitzat harturik,zuhur zuhurki egingo dugu,eta aintzinera joateko, onartu beharko dugu hemen azalduko diren soinu guztiak Euskararen parekoak izango direla,nahiz eta beste lagun guztiek ez jakin nundik heldu eta oinarritu asmatutako oroak.

Halere,ahozkatzeko moduak Euskara zaharrarenaren araberakoak izango direla onartu beharko dugu.

Lehen lehenik,eta Euskararen pareko zerbait egiteko asmotan,soinu berezi bat aukeratuko dut ama bezala eta hortik abiatu bide berrietan.IZ izan zen bezala SU fonema har nezake nere teoria hasteko bainan ez,eta nahiago dut AL soinua hartu. Zergaitik AL eta ez SU?Bi arrazoinengatik:Lehenik Euskararen ituriiak gogoan ditudalao eta U soinua seulan ez dudalako gustokoa izan,materiarekin lotuta baitago,ukanarekin,IZaren ondoko behar gizakiarekin,gorputzarekin,hitz batez izpiritutik urrun dagoen soinua delako.Hala ere gizakiaren biziak ez al dit erakusten U soinua beharrezkoa dela bizitzeko.Izatekotan L batekin elkartuko  dut,ebentual eder batekin,mixteriozko soinu paregabe horrekin.

Beste arrazoin nagusia hauxe da :Bizia hila baino gehiago maite dudalako eta  “Alu” hitzak oharkabean gidatu nauelako, barneko urak  gogoratzen dizkidalako eta ura,iza,i biziaren eta hizkuntzaren ama izan behar dela iduritzen zaidalako.Gainera aluak dadukan beroak ere ,egoeraren berritasuna adierazteko egokia zaidalako..

Gainera,Euskaran ebentuala markatzen duen “L“a ere bere baitan baitago eta orduan asmatu genuen hizkuntzan zeukan garrantzia gaurkoari ere eman nahi diot,misterioa areagotuz eta  neregan izan duen eragina gauzatuz.

Beraz gure hizkuntza berrian AL,ura eta sua esan nahi zukeena,iturfonema izango da.Bokale eta kontsonante batez egindako soinua beharrezkoa izango da ,beraz onar dezagun hots berria hizkuntzaren oinarri bezala.

Onartuta?

Ez!!!Oraindikan ez!!

Zergaitik ez?

Zerbait garrantzitsua frogatu nahi dudalako.

Aukera nezake edozein fonema hizkuntza berri honen iturri bihur zedin bainan noiznahi eta nornahik,neuk bera,goraipa lezake iturriaren oinarria menturara hartuta izan zitekela eta edozoin soinu  balioko lukela hizkuntza berri baten asmatzeko eta osatzeko.

Hala da ,nahiz eta jakin IZ soinua sekulan ez dela halakoa izan eta onomatopeia txistukari batetik sortu zitzaigula.Hizkuntzaren iturriak ez dira txantxetakoak,haien arrazoina badute,izan zuten eta izango dute.agian norbaitek ,behin,azter ditzan Aliziren iturrarrazoinak ,beharbada zientzia alde batera utzirik eta poesia oinarritzat harturik .Ez litzateke gauza txarra izango.

Beraz , AL-ren ordez JE edo SU aukeratzen dudala pentsa,nere mintzatzeko molde osoa aldatuko litzateke,nere ergel nahiaren arabera,JE horri uraren balioa eman niezaoike,edo SU ari suarena,”LU”ri eman diodan bezala.Eta hala edozoin soinurekin.

Hau guzia berriro gauza berdin serioa adierazteko,hizkuntzamek edo zaharrenetarik diren hizkuntzek iturria elementu tinko batzutan hartu zituztela.Haien sormena,eta hemen dagokigunez, Euskararena, giza baten asmakuntz ero batetik ez daitezkela heldu,izadiak isurtzen duen zerbaitetik baizik.Izan daiteke onomatopeia bat nola sinesmen berezi baten ondorioa.

Izadiak, munduan dagoen guzia bere baitan baitauka eta nahiz eta gizakiak uste hau edo hura berak asmatzen duela,jadanik eginik dagoela jakin behar luke.Oinarrizko gauza sinpleak konplikatuenak baitira,forma,kolorea,argia,abstraktorantz doazten konzeptu guztiak eta horiek jadanik izadiaren baitan daude,gure mintzatzeko moduen soinuak bezala.Haizea,ortotsa,euria,itsasoa,beraz IZa, beti izan dira gure itursoinuak,soinuegile maisuak,hizkuntzak egiteko izan diren adibide eta eredu nagusiak.Hala segi dezagun.

Zer zuzenago onartzea beraz Euskara ez zela sortu edozoin soinu batetik edo giza baten ergel asma batetik ere,naturak emandako soinu berezi batengatik baizik.Hor ez dago zalantzarik.

Zer zuzenago beraz,onartzea,Euskararen morfologia azterturik eta IZaren tokia hizkuntzan ikusirik,isurtzen ari zen Iza hartu zutela hitziturri gisa eta hortik Euskara sortu.

“Izotzatik Izanean” agertzen diren kondatzeko moldeak poetikoak ziren eta gure fikzio honetan,eztabai daiteke ean leizetan isurtzen hasi zen urak halako trabak sortu zituenez,ean harpeetan zeunden edo kanpoan,ean aipatzen diren egoerek balio istoriko bat badutenez,bainan garbi dagerkidana Iza izan zela gure iturria,nahiz eta zientifiko metodoak ez erabili hori guztia frogatzeko,nahiz eta entsaioa berez zientifikoa ez izan.

Poetikak, zientziak aurki ez dituzken pista berriak asma ditzazke,bere neurri osoan,bere mugapenetan bainan atsegin eta gozagiro guztian.

AL fonema onarturik beraz,gure hizkuntza berrian aurrera jo dezagun.

Lehenbiziko puntua aditza izango da eta Euskarazko formaren ondoan,Alizarena ezarriko dut.ALIZi,ALetik etorria eta Euskarazko Izan aditzean eredua harturik(cf izotzatik izanera),horra orainaldea.

Ni naiz                         De Dal

Hi haiz             Fe Fal

Hura da            Je Jal

Gu gara            Ke Kal

Zu Zara            Fez falaz

Zuek zarete      Fezi falazi

Haiek dira        Jez  Jalaz

Horrek erakusten digu :

Ni naizenean......................D+a(loturazko bakala)+AL(erroa)

Hi haizenean.....………….F+al

Hura,3. pertsona denean   .J+al

Gu garenean....                   K+al+a+z(Ainitza)

Zu.......................................F+al+a+z(ainitza)

Zuek ..................................F+al+a+z+i(Zu-tik banantzekoa)

Haiek direnean...................J+a+lu+z(bakunako 3. pertsonaren letra bera:j)

Hemendik erresa dugu aditzaren forma infinitiboa sortzea,pertsonetik sortzen dena eta ez alderantziz:ALM aditza.

M hori baliatuko dugu beste aditz batzuen atzizki gisa ere.

Jadanik hitz batzuk asma ditzazkegu: NALI...... Bizia(N!fonema,AL,erroa,,I absolutiboa,mugatzen duen soinua.Gero ere hori bera erabiliko dugu).

ALI........Ura

KALI...Giza,gizakia,gizona(K,gu adierazten duena,AL,erroa,i mugatzailea).

ALMI..Izena

ALAI...Izor(ai=Or,Hortxe)

ALEIU.....Izotz(al,erroa,ei,hotza adierazteko)

ALI....hitza(Uraren hitz bera)

ALALURi.....Zakila(AL,a loturazkoa,L,al- tik hartua eta R ebentualarekin bat egiteko)

ARi.......Hila (AR,Aletik hartua eta R,ebentuala).

ALAL....Izur,isuri(IZ eta UR;AL eta AL)

ALBi......Izerdia(B,erdia markatzeko har dezagun)

ALALAL.....Iztila,ur hila,ikus ALAL

ALZA....Izar,AL eta ZA,ar konzeptua adierazteko.

NALM.....Piztu(N!agintezkoa,AL erroa,M aditz atzizkia).

ALAR......Isil,izil(AL,AR)

ALAM...Txistu,ziztu.

ALAÍTE........... Alu(geroxago adieraztekoa)

Beste hainbeste hitz asma zitezkeen bainan abia gaitezen gure erakusmoduan eta egin dezagun bilduma txiki bat..

Orain arte tinkatu ditugunak horiek dira:

-AL,ura,erroa-

-D,niren adiezgarria

-F,hirena.

-J,hura,bera,3.pertsonarena

-D+z,gu.

-F+z,zu

-F+z+i,zuek

-J+z,haiek

-Z,ainitza da

-M,aditz atzizkia,infinitiboak egiten dituenak.

-N!,agintezkoa

-I,mugatzen duena

-AI,hor,lekua adierazten duena.

-EI,hotza

-AR,hila

-B,erdia adierazten duena,baita erditzea ere,sortzea,jaiotzea.

-ZA,ar,arra.

-R,ebentuala adierazteko(ARetik ateratako soinu ebentuala)

Jadanik lehen 18 konzeptu horiekin zerbait aurrera gaitezke ALIZIAN.

Pentsa ere JE itur fonemaz har izan  banu, JEIZI izanen litzatekela gure hizkuntzaren izena. IZan ,Euskara elementu tinko baten gainean oinarritzen den bezala.

Han dabiltza Xubiltz,Emiz,Izon,Emuk,Gizor,Liz,Duiz,Lizon,Itziar eta beste guztiak.Gure ixtorio berrian izen berriak hartu dituztenak.

Xubiltz,LLANARAL bihurtu da(LL,zu txikitua,z, x-bihurtzen den arabera,N!,B-a,AR,Ila eta AL,Iza)

Emiz,oraindikan izenik gabekoa,eme konzeptua ez delako oraino sortu.ALerekin bukatzen den izena izango du.

Izon,ALod

Emuk,misterioa,berantago sortuko dena.

Gizor,Kalmai

Liz,Ral

Duiz,Jal

Lizon,Ralo(O,bihotzezkoak markatzeko)

Itziar,ALza.

Irakurleak iker dezala hitz guzti horien esan nahia,denek zentzu propioa bait dute,oinarri berrietan tinkatuta.

Gure pertsonai berriek laster sexu eta amodioaren eraginez ,beste soinuen beharra sentitu zuten eta ondoriozko konzeptuak sortu ere:

IZ,ter,bazter,ondoko,aldameneko edo inguruko konzeptua adierazteko.

EI,gainekoa markatzeko.

Hortik ALIZI izena izterrari eman zioten

ALEI,izpainari,ezpainari.

IZBI,erditzeari

RAL,lizunari

ALAI,izorrari(IZ,HOR)

Geroago emeari ,ME soinua lotu zioten eta gure beste zonbait pertsonaiek izena hartu zuten orduan:

-Emiz,Meal bihurtu zen.

-Arreme,Zame.

-Biz,Nal.

-Emar,Meza

ME,emearen adierazpena izan dadin ez dut edozein moduz  aukeratu.Munduko hizkuntza gehienetan emearen eta amaren konzeptua daukaten hitzek labialak,ezpainkariak dira,bai latinez,grekoz,indoeuropar hizkuntzetan eta beste hainbesteetan.Beraz euskararen arabera Alizin ere Mrekin eginikako soinua emearena adierazteko erabiliko dut.Eta nehork ez dezala pentsa beste arrazoina izan daitekenik emearen konzeptua gizonarena baino lehen asmatzegatik.Hain garrantzitsua izango da asmatzeko denbora gehiago behar zuela,oinarriak ongi errotuak izan arte.

Urtzeetan bezala,materialaren adierazteko unea iritsi eta konzeptu berriak sortu:

UK ren partez, IL onartu.L soinua beraz ILatik ezin banadurikakoa,ergatiboa.

Ukan....IleM

Edun....JeLeM

Ilem aditza beraz.

Dut……Jiled(J,nor,zer markatzeko,L,uKana,D,lehen pertsona ,aktiboa,zaharrean T.

Duk…   Jilef(f,k/N adieraztekoa,haiz bezala).

Du…….Jilej

Dugu….Jilezd(J,nor,L,ukana,Z,ainitza,D,lehen pertsona).

Duzu.....Jilezf

Duzue   Jilezfi

Dute…..Jilezj(jadanik hemen z-k,jren tokia hartzen du fonetika laguntzeko).

Ilemaren ondotik berehala galdera garrantzitsu bat heldu zitzaien:Noriren izaitea.

Euskararen arabera,hirupertsonalitatearen beharra sentitu ala baztertu?

Errexena baztertzea zuketen,aditza pisuegia bihur ez dadin,errestasun formetan eror ez daitezen,Alizdunberrientzat bide egokiagoa ireki dezaten...Bainan aberastasunak ez ote zuen hainbeste balio?Bereztasunak ez al zuen ere bere garrantzi haundia?

Bai!Eta hori zen hartu behar bidea,Norirena.Euskara asmatu zutenek galdera berdinak pausatu zizkieten haien buruei eta baietz erabaki zuten haiek ere,mundua,gertakizun guztiak,erroitzak,berrikuntzak,dena,nunbaitetik ustegabekoan etorria zitzaielako,haien nahiaren gainetik,ura isuri zitzaien bezala,izak bizia aldatu zien bezala.

Noriren ezaugarria asmatu behar ere.Zerbait erresa dudarik gabe,bokale baten soinu hutsen bat:A adibidez.

Nor esateko beraz,Dai,(D,lehen pertsonarena,AI,lekuarena:Nor=Ni hor)

Nork esateko,DaiL(D,AI,L,aktiboa,ergatiboa)

Nori esateko,DAIA(azken A,noriren marka)

Aditza ikasteko beharko dira  DAI-DAIL-DAIA formak ikasi.

Gure pertsonaien izen guztiak bagenituen ere:

-Emuk……Meil

-Ukeme.......Ilme

-Buk............Nil

-Ukiz...........Ial

-Ukat……   Iled

-Luk………Ril

-Izuk………alil

-Urat………Lud

-Lizor……Ralai

-Izar………alza

Arrek eman zieten zuhaitzei izenak,lehengo denboretan bezala,zakil baten gisa,tente zeunden guztiei ZA(ar)eman zieten.

ZAL,aritza

RALZA,lizarra

ALALI,urritza

ALDAZAI,iznarra

RAZA,larra

RAZAIP,belarra(lehen aldiz P erabitzen dela azpikoa,behekoa adierazteko,B,gainekoarentzat atxikiko dugu).

Ibaiari,izbaiari izena laster aurkitu zieten:ALPI(AL,P,beherantzekoa,I,mugatua)

Zuhaitza.....,FALALI

zizaria.........ALPAZA (Al,iza;P,azpikoa;ZA,arra)

Itzala...........ALTZA(Itzal ala itzar)

Zura.............FEALI(I mugatua)

Egurra......... DEALI

Elurra...........REALI

Hezurra........UFEALI.(lehen aldikotz ere U soinua,gogorra den zerbait adierazteko).

Itur...............ALALI(Batzuetan  soinu  berak bi esanahi desberdin ukan lezazke)

Aitz..............UAL

Arkaitz.........UZAAL

Haize............ALU

Eta hola,batetik bestera hizkuntza berriaren bila:

Alid ali alizi  :   Aliza hitz egiten dut

Al jiled          :   Ura edaten dut

Aluei             :   Zer haize hotza

Kalil jilej deali:Gizonak egurra du

Teil jilej alai Teal:Emukek izorratu du Emiz

Hizkuntza berrian jarrai dezagun beste hainbeste aditz behar genuke:

Etorri........RAIM(R!AI,hor,M,aditz atzizkia)

Joan ..........RAXIM(X,alderantzia markatzekoa,ad:Raim,Raxim)

Hortan ageri da Raim,raxim baino lahanago izan dela,nori bat izan balitz bezala,niri)

Egon...........DAZOM(D+Z,gu;O,bihotzeko,on)

Hartu...........ZAM

Eman...........MEXAM

Egin.............DAZAL

Gogoan ditut orain ikasleei emandako klaseak,eta batez ere toponimiaz aritzen ginenean.Oroitu ere Iz –ekin osatzen diren tokizen guztiak nola AL-erekin osa zitezkeen.Otz,ur-rekin egiten diren denekin ere toponimia berri bat egin genezakeela gaur,lehen egin zen bezala bainan desberdintasun haundi batekin,lehen aipatu dudan desberdintasun horrekin,ez daitekeela giza ergel asma batetik,orain ari naizen bezala,htoponimia bat sortu,are guttiago hizkuntza bat.

Hainbeste,IZ,UR,HOTZ eta AR dauden izentokietan ,ezinezkoa daukat pentsatzea edozoin soinutik heldu direla ez baldin bada gure hizkuntza datorren soinutik.

Hizkuntza guzietan bezala noizbait funkzioak sortu dira edo,hobekiago esanda zirkunstanziak.Euskaraz denak atzizkien bitartez adierazten dira.Zer egin mintzaira berri hontan?

Euskararen pareko atzizki batzuk erabiltzeko ez dut zalantzarik ere,hala nola lekuzkoak,genitiboak,jadanik erabili ditugun ergatiboa eta absolutiboa,beste hitzez esanda,aktiboa eta nominatiboa,baita ere datiboa,nori markatzen duena..Beharbada besteak ukatzea ez litzaiguke batere gaizki etorriko,bereziki  RIK partitiboa,TZAT prolatiboa,Z instrumentala eta again ahanzten ditudan beste batzuk ere.

Zergaitik hori?

Experientziak erakutsita,zuhurtasunaz jokatu beharko dugulako,Rik atzizkiarekin muntatzen den saltsa ikusita.ALIZIdun berri askok burua hautsiko lukete berriz ere kasu hori behar den bezela erabiltzeko.Berdina tzat,rentzat eta halakoentzat.Zer esan Zren arazoaz.

Zergaitik ez hautatu sistema mixto bat alde batetik atzizkiak erabil dezakeena eta bestetik,preposizioak,erreski funkzioa markatzen dutenak.

Nere buruaren jabe naizelako,hortara joko dut eta Etorri,Raim;Joan,Raxim;eta Egon,Dazom aditzekin doazten atzizkiak sortuko ditut:

Tik,elatiboa:AIL(AI,beherantz heldu den ura)

Ra,adlatiboa:LAI alderantzia)

An,inesiboa:ALO(Goxoki dagoen ur jabala)

Genitiboen bila joateko har dezagun lekuzkoa lehenik:  Ko atzizkia:ILO( ukaiten duen aktibo goxoa,leku hortakoa,sorlekukoa)

Edutezkoa orain:Ren atzizkia,LAL(Aktibo urez betea,bizi edalea,iza edukitzen bere baitan edukitzen duena).

Adibidez Itsasora noa esateko esango genuke:ALZaLAI  DARAXI (AL,iza;Z ainitza,ur guziak biltzen diren tokia;LAIra.D,ni;RAXI,noa)

Itsasotik nator:ALZAIL DARAI.

Itsasoan nago:ALZALO DAZO

Itsasoko ura:ALZILO ALI

Emearen ura:MELAL ALI

Aldiz beste esanahiak adierazteko preposizioak erabiliko ditut:

Urik al da? JAL ze AL(JAL=da,ze=rik,AL=ura)

Beraz ZE,partitiboaren ordez erabiliko den preposizioa.

Prolatiboa,tzat:

Emetzat hartu nau:ME  do   DaZA(ME,eme;DO,tzat berria;D,ni;AZA,hartu)

Beraz DO,tzat-rentzat hartuko dugu.

Instrumentalaren ordez:

Itsasoz etorri naiz:ALZ mi DARAI

Beraz MI,z ren ordezko berria.

 Asmatzen ari garen mintzairan arazo bat sortzen ari zaigu:Al-etik jalgitako soinuak metatzen ari zaizkigula eta nahaste borraste bat ari zaigula egiten hainbeste AL,L ,AIL,L,AL,IL,LAL…..

Erabaki zuhur bat hartu behar dut,beste soinu bat erabiltzea ura,iza adierazteko,beharbada,UR soinua asmatu zen bezala horrenbeste IZ Euskaran ere egonda

 Al-eren soinu sinonimo bat argira badoa beraz,US

Gure deklinabidea aurrera badoa,batzuk atzizkiez besteak preposizioez.

A,AK absolutiboa.........I,IZ

AK,EK,ergatiboa..........L,LAZ

Tik,etatik....................   AIL,AILAZ

Ra,etara………….....    LAI,LAIZ

An,etan………………  ALO,ALOZ

Ko,etako....................... ILO;ILOZ

Ren,en...........................LAL,LALAZ

Ari,ei.,datiboa,nori....…A,AZ

Az,ez………………….MI,MIZ preposizioa

Tzat...............................DO,DOZ preposizioa

Rik................................ ZE,ZEZ preposizioa

Arekin,ekin....................FA,FAZ preposizioa

Horra beraz 12 kasu nagusiak.Beste gainerako guztiak emeki emeki asmatuko ditugu horiengan oinarriturik.

Itsasora noa Luderekin eta harkaitzera joan gara: Alazalai daraxi  fa Lud ,uzaalai daraxiz

Egurra hartu dut Luderekin: Deali daza fa Lud.

Denbora aurrera doanez eta gure hizkuntzak sortzen hasi zenetik oraina eta iragana banantzen dituelako,lehenaren marka bat asmatzea bortxaturik gaude,aditz guzietan erabiliko den lehena adierazteko soinua.

Egokiarena N iduritzen zait,bokal baten ondotik aise doan soinu lehuna,bainan Euskaran soinu bera izategatik,baztertuko dugu eta T aukeratu.Bilduma bat egin dezagun asmatu ditudan azken soinuak elkarturik:

-

US....Ura

T....lehenaren marka

Deklinabide osoa,atzizki edo preposizio.

ZE……..de,du,de la(frantsesa),Ezezko forma baten ondoan,errestrikzioa,Some,any(english)

DO..........para (gazteleraz),pour(French),for(English)

Mi...........por(gaztelera,)par le moyen de,en( frantsesa),in(inglesa).

Beste derrigorrezko bi hitz asmatu beharra dago orain,bai eta ez eta Euskaren iturriaren pareko hizkuntza bat ari naizelako osatzen, soinu berdinak atxikiko ditut,ean egun batez norbaiti bururatzen zaion esatea Euskaran eta Alizan zonbait hitz berdinak direla kasualitatez,koinzidenziaz.

Beste batzuk aterako dira baieztatzen,basa mintzaira bat dela eta ez duela funtsarik

Bakoitxak erran dezala nahi duena.aintzinetik ez baldin badaki zozokeri bat ari dela esaten.Hor ni azalduko naiz lekuko,zuek ere bai.

Beraz onartzen ditugu,BAI eta EZ.

Aditzforma berriak aztertu behar ditugu orain,lehenaldikoak,iraganaldikoak.

Izan

Alm aditza

Ni nintzen       De Dalat

Hi hintzen        Fe Falat

Hura zen          Je Jalat

Gu ginen          Ke Kalazt

Zu Zinen          Fez falazt

Zuek zineten    Fezi falazit

Haiek ziren      Jez Jalazt

Ukan

Ilem aditza beraz.

Nuen……Jiledat(J,nor,zer markatzeko,L,uKana,D,lehen pertsona ,aktiboa,lehena T.

Huen…   Jilefat(f,k/N adieraztekoa,haiz bezala).

Zuen…….Jilejat

Genuen….Jilezdat(J,nor,L,ukana,Z,ainitza,D,lehen pertsona).

Zenuen.....Jilezfat

Zenuten   Jilezfiat

Zuten…..Jilezjat.

Izenlagunen txanda da orain.Zonbait izen asmatu eta adjetiboak beharrezkoak agertzen zaizkigu,funtsezkoak bederen,haundi,txiki,gogor,txuri,gorri,lur kolore,eder,nazkagarri,maitagarri…..

-Haundi…..zaja(za,ar;ja,haiek diratik hartuta)

-Txiki………jaza(alderantziz)

-Gogor..........udu

-Bigun...........rad

-Txuri………zabus (ZA,argiaren kolorekoa,ar, B goien;US,urarena)

-gorri.............dealus

-Marroia........dealal

-Urdin.............Usaz

-hori................zab

-Orlegi..............Usazab

Edergintza eta koloreak ederrak izan arren,Jan eta Edan hitzak oraindik eginak ez daudela ohartzen naiz,nahiz eta edozoin hizkuntzan leen lehenetako konzektuak izan.

Hala ere edaten eta jaten ahal da konzepturik gabe eta horrek salbatzen gaitu.

Edan..................Alam(AL,ur;M,atzizki)

Jan......................Aludum(AL,ur;UDU,gogor,M,atzizki).

Egarri................. Alad(D,ni)

Gose....................Aludud

Eder.....................Oj

Itsusi.....................jo

Nazkagarri............Ezo

Maitagarri..............Baio

Larrua jo................Ralaime(Rail,lizun;Alaluri,zakil,Alaime,alu)

Pixa egin................Nalam

Kaka egin...............Nalaudum

Bizar……………...Nalza

Ur hazi,esperma…..Usbi

Sortu.......................Busailam.

Gorputza..................Daiali

Titia……………….Mealudui

Esnea……………   Meali.

Hainbeste urte,ohartu gabe, hizkuntza berria asmatzen,polliki polliki galdu ditudala hastapenean ukan nituen oinarriak eta nahiz eta AL eta IZ soinuak gogoan izan,bizi izan ditudan egoera berriek beste zerbaitera bultzatu ninduten.

Behin Luisa neska gazte batez maitemindu nintze eta LU soinuak gainerasotu zidan asma gaitasuna.

US saturazionetik heldutako fonemaren ondotik,LU soinu berriak nere hiztegiaren nagusi bilakatu zen.

LU eta IZ,LUIZak eta ALIZik,elkarrekiko soinua izanez,hau da,IZ,bide hortatik aurrera jo nuen.

Buruan neukazkin geroko ikerlari guztiak,ea nundik isuri ote zen LU soinu berri hori.Zientziak bere muga haundiak ezin aitortu eta, adierazpen berriak ikertzen hasia zen.

 LU ren L-a,ebentualaren letra al zen?Euskeraren araberakoa?

Edo ALetik etorria?

U hori Ukanetik sortua ote?

Izaren jatorria denetzat argia zagerien,Uratik,IZatik heldua.

Iñorrek ez zezakeen pentsatu amodioak bere eragina izan zitekeela hizkuntza hontan ere eta LU fonema Luisatik etor zitaikela.

Azkenean, nere sentimenduek mintzaira egiteko, oinarri tinko bezain berria bilaka zitekeela nik bakarrik nekien.Orain zuek ere bai,bainan isilik,ez diogulako poeten artean filologiari oztoporik egin eta jarrai gaitezen hortan iñori esan gabe Luisaz maitemindurik nagoela.

Bihotza.................Luiza

Sentimendua…….Lualari(LU,maitasunareki doan soinua,ALAR, isila.)

Dardara.................Lului

Jeloskeria...............Zalui(ZA,arra,LU,amodioa)

Jelosa.....................zalu

Bihotzean sortzen den koropiloa.........Dealuizi(Dealus,odol gorria,Luiz)

Matxismoan erori baino lehen ,gizon batek egindako hizkuntza izan daitekela nabaritzen dut eta TE emearen atzizki soinua gogora trumilka etortzen zait.Hala ere,TE hori soinu askoetan eranstea iduriko litzaioke edozein emakumeari bigarren mailako konzeptua izan balitz bezala eta nahiez deliberatzen dut,emea gogoan eduki arren,bide berberatik jarraitzea nere gizar izaitea asumituz eta barkamenak eskatuz.

Nork daki hizkuntza berriaren urratsetan ez den izango egun batez itzuli garrantzitsu bat eta geroa emeen eskutan izatea.Nere nahi sakona litzateke.

Amodiorik gabe…..Luizalo

Haurra....................Aluizi

Semea.....................Alza

Alaba.......................Lume

Gazte........................Jazalu

Zahar........................zabkalai.(Zab,horia;kal,giza;lai,ra atzizkia)

Bukatu......................dazarilim(dazal,egin,ari,hil,M aditza)

Hasi..........................Bedazalim(B,sortu,dazal,egin)

Behin, batek esan zidan :Zer zozokeria ari zaren egiten nahi nuke ulertu.

Euskara hor dugu eta ez du balio besterik asmatzea.Azkenean traba eta oztopo baizik ez diozu egiten,iduri du hilzorira bidali nahi gaituzula.Eta hortan hitz berri batzuk bururatu zitzaizkidan:

Ireki……………..Metem(Me emearena,Te pozaren soinu berria)

Itxi………………Emetem(Metemerem alderantzia)

Pentsatu………….

Errespetatu………..

Tolerantzia……….

Fazismoa…………

Laguna………….

Etsaia....................

Ez dakit zergaitik bainan aukeratu ditudan soinu berezi horietatik jalgitzen ari zaidan hizkuntza,arabiarren tankerakoa iduritzen zait,ez bere morfologian,ez bait dut batere arabiarra ezagutzen,bainan bai bere soinuan,bere sonoritatean.Behar bada arras oker nabila , inpresio bat baizik ez izatea dateke.

Aspertu naiz eta nere gogoak ez du gehiagorik emaiten.

Mixteriozko ateak irekirik utzirik euskararekin egin zen bezala,herriari hizkuntza osatzeko aukera etorri zaio eta emeki emeki urteetan zehar,mendeetan zehar mintzaira berri hau eginen da,gizakien beharren arabera.Bizia,ura,sua,haizea,itsasoa,ama,haurra,mina,amodioa,plazerra beste mila konzeptu burutan izanik bizira joateko gai gaude,mendeetako bide luze horretan mintzaira berria zaharra bilakaraziz,eta hiztun jarraitzen uzten bagaituztelakoan, biziak jorratuko digu mintzatzeko moldea. Ainitz urte zuri Alizi

                                                                     

                                                                        III

                                                                      

                                                              Alizerria

              

Alizerrian gaude ,pirineotan kokaturik dagoen eremu txiki batean,mendi eta itsasoaren artean tinkaturik,hiru mila kilometru karratuko herri jendetsu batean,Alizia dugu hizkuntza.Iñorrek ez daki nola izan daiteken hori,nola bizirik dagoen herri xume bat,anglofono guzien artean,bere hizkuntza hitz egiten duen populu lillugarria.

Ikerlariek diote inbasio ainitz jasan ditugula eta munduan  den populu zaharretatik bat  izan gaitezkela.Guri buruz hainbeste hipotesi badago:Adan eta Ebarenganik heldu garela,Noeren arkatik salbatutako herri bat garela,asiatiko iturriak ditugula,kaukasiotik etorri ginela,pirineotan betitik bizi izan den herria izan garela,iberia guztian zehar bizi ginela,euskaldunen ondokoak garela....Nork daki.

Beste hizkuntz nagusien artean bizi izan garela ere diote,gaztelera,ongi oroitzen banaiz behintzat,frantsesa ere bazela diote,euskara ere aipatzen dute.Gure inguruan ingelesa baizik ez da aditzen,lurralde zabal zabal bateko mintzaira daukagu,itsaso batetik bestera doan eremu zabal horren hizkuntza,ezkerretik eskuinera,ekialdetik mendebalera hedatzen den lurralde ikaragarri horretan.Ikerlari berek diote ere Europa zeukala bere lehengo izena bainan ez daude batere segur hortaz.

Gu horretan bizi gara,gure hizkuntza berezian mintzatzen,gure arbasoenganik ikasitako mintzaira baliatzen,Alizerria nunbaitetik desgertzetik salbatzen saiatzen.

Ez da errexa.

,

.

.

.