B
Ostiraleko azken klasea genuen, asteko azken kurtsoa, eta
zenbait ikaslek piper egin zuten. Irakasleak prestatu zuen
guztia baztertzea deliberatu zuen eta gustatzen zitzaien gaiaz
– 98 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 98
berriro hitz egitea erabaki, euskararen iturburuaz. Azken
aldiz! Isil-isilik zeuden.
Iza eta Uka aspalditik aipatu zizkien, baina gaia maite zutelako,
errepikatzea deliberatu zuen. Puzzle handi horren irekibidea
azken aldiz erakusten saiatu zen. Aditzarena, euskal
aditz sortzailearena.
IZ... Naiz
IZ... Haiz
IZ... Daiz
IZ... Gaiz
IZ... Zaiz(zaizte)
IZ... Daizte
Hortik, AN atzizkiarekin, aditzaren gorputza, IZAN, eta,
nola ez, Ukan, Edun eta halakoak. Herri bat behin halako
hizkuntza aberatsa asmatzeko gai izan zela aipatu zien, populu
baten ekarpen izugarria izan zela, IZetik jalgitako mintzaira
naturala; eta gure eginbeharra hura atxikitzea zela zioen.
UK... D..U..T
UK... D..U..K
UK... D..U..N
UK... D..U
UK... D..U..GU
UK... D..U..ZU(ZUE)
UK... D..U..TE
Iragangaitzak diren aditz guziei, IZANeko aurrizkiak; bereziki,
A.
Iragankorrak diren guziei, UKANeko atzizkiak: K, AK, EK.
Aurrizkiz, atzizkiz, erroz, bakunaz, anitzaz, orainaz, iraganaz,
ahalez, baldintzaz… aditz aberats bat osatu zutela, hirupertsonala,
nor, nori, nork, zer edo norez eraikita, luzatu
– 99 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 99
zien, eta hura asmatzeko jende aski aurreratua izan behar zela
ere.
“Zergatik ‘nori’ ote dago aditzaren barnean, beste hizkuntz
gehienetan ez baldin badago ere?”, galdetu zion
Xabierrek.
Irakasleak ez zekien morfologia horren arrazoi zientifikoa,
eta halaxe, garbi adierazi zion. Hala ere, teoriari jarraituz
eta poetikan aurrera eginik, NIRI hori hizkuntzaren
sormenarekin lotuta egon zitekeela esan zion. Herri sortzaileari
bizia gainera etor balitzaio bezala. Biziaren isuria, lehengo
izozketek sortu zuten araberakoa. Eta amiltze guztiak,
denboraren epeltzeak… eta gizakiek ez zutela ezer egin gauza
garrantzitsuenak aldatzeko, mundua ustekabean beti aldatu
zitzaielako, haien nahiaren gainetik, haiei, niri, hari, hiri.
Lore bat eskaintzeko moduan, maisuak Xabierri erantsi
zion: “Segur nago sormenaren aro aberats hartan zu egon
baldin bazina, NORIa asmatuko zenukeela, ezinbestekoa izanen
baitzitzaizun”.
Xabier gorritu zen, eta bere lotsa denen artera hedatu zen.
Halere, ongi ulertu zuenez ez zekien batere. Ulertu ala ez,
adierazpena gogokoa izan zuela garbi zegoen; eta, mututurik
bezala, pentsakor egon zen. Beste ikasle guztiak ere bai.
Berriz ere, irakasleak errepikatu zuen esaten ziena, teoria
hura ez zela batere zientifikoa, eta zientziak lekurik atzematen
ez zuenean, poesiari eta asmakuntzari tokia utzi behar zitzaiela,
hipotesiari behintzat, nahiz eta aski bitxia izan.
Xabier aski ikasle interesgarria zen. Alferra, hori bai, baina
burua itzulipurdika ezartzen zuen horietakoa. Zozoa ez
zela ongi bazagerien, eta kurtsoetan erakutsitako hipotesi horren
gorabeherak hain logikoak ikusirik, goitik behera onar-
– 100 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 100
tzen eta sinesten zituen, bai Izarena, baita hizkuntzak egin
zituen urrats guztiak ere.
Xabier bere aurrean ikusirik, irakasleari Aber ezezagunaren
irudia burura etorri zitzaion.