4
Ibilaldia
1 Igotzen zen
2 Agertzen zirelako
3 Agertzen zitzaidan
4 Baretasuna
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 151
ten, ez eta begirada gorderik botatzen ere. Inkontzientzia ere
lehorra zutela pentsatu nuen. Bi gauzetarik bat; edo astaputz
batzuk ziren eta edertasunak ez zien batere deitzen, edo garrantzirik
gabekoa zuten egunero begien aitzinean edukitzeagatik,
edo biak, ohituraren izenean edertasuna begiratzen ez
duenak zozokeria hutsean dabilela ez baitaki, hemen, hor
edo han. Bi gizonak sakonki begiratu nituenean, haien funtsagabekeria
agertu zitzaidan.
Ertzeko etorbide hark mendixka batera zeraman, semaforo
zuri xume bat zegoen pantokatto1 batera. Tripako minez
bezala okertzen ziren tamariz enbor txikien artean, nire gorte
ofizialaz inguraturik, patartxo hura iragan nuen, urduri,
zer ezagutuko nuen ez jakinez. Bi bizkartzain armatuen aurretik
bakar-bakarrik nenbilen, ibilaldia irekitzen banu bezala.
Garai hartatik, berriro, etxeak ikusi nituen, han urrun
xamarrean. Berehala, elizarik ez zegoela ohartu nintzen, eta
bitxia egin zitzaidan. Nahiz eta apalak izan, egoitza haiek aski
ederrak ziren, bizitza batekoak eta zabal-zabalak. Burges
auzotegi bat izan zitekeela gogartu nuen, edo, beharbada,
kanpotarrek jabeturiko gune berezi bat ere. Handik iragaitean,
bitxi egin zitzaidan ikustea nola, gure lerroak utzirik, gurekin
zegoen haurreriaren erdia haien egoitzetara lehiatu
zen, umeek arras xumeak iduri baitzuten eta haiek erakutsitako
izateak egoitza horien itxurarekin gutxi ikustekorik bazeukalako.
Agian aurreiritziz beteriko pentsamena neukan.
Etxe multzo hura atzean utzirik eta lur hauskorreko oinbidez
aldekaturik zegoen karrika argitsu batetik, arrantzaleen
portura zeraman bidea hartu genuen, beste auzotegi batera
bagindoazen bezala. Portuaren inguruan, etxeak arras desberdinak
ziren; meharrak, desproportzionatuak bezala, buru
bat baizik kabitzen ez zen leihotxoz horniturikoak, loreez
1 Patar txikia, maldatxo
– 152 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 152
ponpoxtuta, nahiko apailatuta, kolorezko zurez eginiko balkoi
xumez lirainduta, denak gorriak, orlegiak edo urdinak.
Loreak edo parrak zintzilika zeuzkaten, balkoietatik negar
xorta gorriez ihes egin nahi balute bezala. Barneko kaleetan
sartu ginen, eta haien estutasunak ez zuen argirik sartzen uzten.
Hezetasuna eta itzala ziren nagusi.
Galdera isilen artean, porturaino abiatu ginen. Arrantzaleak
lanean ari ziren, gizon-emazteak eguneko arraina deskargatzen,
harrapatu zuten altxorra kaiaratzen.
Burdinazko kaiola handi batzuetan odolez beteriko arrain
urdin ilunak botatzen zituzten, atun batzuen pareko arrainak,
ahoa irekita oihu mutuez erortzen ziren hegaluze batzuen
antzeko abere handiak. Egun hartan lortu omen zuten arrantza
mirakulutsua ni nintzen turista miresteko egina zegoela
zirudien. Milakakoa zen, eta hainbeste arrain batean ikusteak
harritu ninduen. Horrek arrantza ongi zihoala esan nahi
zuen, eta etekin hura herriko ekonomiaren ardatz nagusia
izan zitekeela ere. Xira horiz eta orlegiz jantziriko gizonemazteek
haien indar guziez atunak banan-banan eta eskuz
esku kaiaratzen zituzten, harrizko eskailera sendo haietatik
gorantz. Itsasaldi apal beterantz gindoazela nabari zen, barkuak
kaian gero eta azpiago desagertzen zirelako; eta, itsas
zolatik heldu bezala, atunak saltoka eskuz esku zebiltzan,
arrantzaleen xira horiak odolaren zipriztin gorriz zikindurik.
Oihuak, kezkak, oharrak, txistuak, motorrak, plastikoak eta
boten soinu kraxkalariak kantuz ari ziren, denak beren musika
bitxian. Horri guztiari neurkada iraunkorra emateko gisan,
ur zurruta indartsu batzuk ontziak garbitzen hasi ziren,
urodi1 luzeen puntak gora eta behera, suge mugikor batzuen
pare, egiten zutelarik.
Nire aldamenean zeuden neskatxen ahots zorrotzak, tutuak,
ontzi garbitzaileen ur zarrastak, zur-zubien dilinda me-
– 153 –
1 Ura botatzeko erabiltzen den plastikozko hodia
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 153
taltsuak, txaranga kakofoniko baten pareko musika jotzen ari
ziren. Lerratze tximistari batez, arrainak burdina beltzezko
kartzeletan erortzen ziren, bata bestearen ondoan, gainean,
zeukaten abiadura indartsua orgetako hagen1 aurka kolpe azkar
batez gelditurik, azken jauzi ilauna emanik. Ikuspegi txoragarri
hari zuhurki erreparatzen egon ginen, nire gidariek
inoiz ikusiriko zerbait erakutsi nahi baitzidaten. Baina ez zen
hala edo ez zekiten hala ez zenik ere. Nire oroitzapeneko
txoko batean, ilunpean gorderik, irudi berdintsuak neukazkien,
itsasontzienak, atun odoltsuenak, kaiola beltzenak, jendearen
trumiltasunarena, giroaren usain eta soinuarena; noiz
artxibatuta, aldiz, jakin gabe. Herrikoak izateagatik, nirekin
zeuden bi gizonek denak agurtzen zituzten, eta handik iep
eta iepaka iragan ginen, kaiaren irtenbidea harturik.
Kaiko harrabots tintingarria gibelean utzita, gure bidea
segitu genuen; eta, portutik ateratzerakoan, zerbaitek harritu
ninduen: bide seinale guziak elebidunean idatzita zeuden,
ingelesez eta beste hizkuntza batez, agian neskatxei, nire bi
guardiei eta arrantzaleei entzun niena. Eskuinaldea zerakusan
zagita baten gainean, adibidez, “Town” izenaren ondoan,
“Alalo” ezartzen zuen, herriko erdigunera joateko bide hura
hartu behar zela erakutsiz. Guk zuzen jarraitu genuen eta
portua atzean utzi genuen. Arrantzaleen arteko une labur horretan
ingelesezko hitz bat ere ez nuela entzun berriz ere
ohartu nintzen, denak aliziz mintzatzen baitziren, haien
ama-hizkuntza zela aski garbi erakutsiz. Hala zeukala izena
orduan esan zidaten.
1 Barroteak
– 154 –
Izotzetik_BARRUA 26/11/08 17:02 Página 154
Portutik ehun metrora zegoen etxe baten aitzinean gelditu
ginen, bi gizonak, bi neskatxak eta bostok. Haurrak korrika
eta oihuka barnera sartu ziren, amari agur bero bat egin ziezaioten.
Haien aurrean pasa nendin, nire laguntzaileek sartzeko
keinua egin zidaten, eta berehala sukaldera abiatu
ginen. Han zeuden bi emazteek bitxiki so egin zidaten, egin
ziguten, haien senarrek eskuetan zeukaten zizparen arrazoia
ulertzen ez balute bezala. Burua itzulirik eta nahiko kezkaturik,
usain gozoa lurrintzen zuen atunez beteriko eltze haren
inguruan berriro lehiatu ziren. Bi bizkartzain xumeek berehala
emazteak lasaitu zituzten, eta, armak bazter batean utzirik,
arrotz bat bezala aurkeztu ninduten. Berriro nire aldera
itzuliz, gozoki agurtu ninduten, ezagun bati ematen zaion
harrera eginez. Maite eta Miren Maite zuten izena.
Laster, mahai inguruan afaltzera eseri ginen. Haien jateko
manera osoki aliztiarra zela adierazi zidaten, baina nire buruari
galdetu nion zer zen Alizerri haren sukaldatzeko manera?
Arrotz eragin kulturalik gabekoa, ala bertako mozkinekin
soilik eginiko lana? Zergatik halako galderak bururatzen zitzaizkidan
ez nekien. Ametsetan galdu gabe eta gaizki ikasia
ez nintzela erakutsi nahiez, biziki1 ona zegoela esan nien.
Egia aitortzeko, atunezko egosaldi gozo hura benetan zaporetsua
zegoen, eta bigarren aldiz platera bete zidaten. Gosez
bainengoen, erroitza hartan erori nintzenetik, sagarretik
– 155 –
5