14 Luzeanekoei- Oroitzirriak

Luzeanekoeri

 

Donibane Lohizunen ohiko lau elkarte dira,hiruk beren ekintza kirol munduan zabaltzen dute eta bat euskal kulturaren arloan mugitzen da,Begiraleak. Kirol mundu horretan zaharrenetarik bat futboleko Arin taldea izan daiteke,gero Rugbyko SJLOlympique taldea eta azkenik Luzean pilota elkartea,orain Luzaz Gazte deitzen dena.

Gu,Begiralekoak, euskal nortasunaren ekarle bezala Luzeanekin harremanetan beti egon gara,elkarlanetan ere bai.

Orain hamar bat urte,esan nahi du 1990ko hamarkada hartan,gure harremanak haundiak izan ziren, pilota pardiden aintzinean gure dantzari txikiak dantzan aritzen zirelako,atun bestan ostatu haundi bat erdi bana geneukalako eta gure harreman pertsonalak arras onak zirelako. Hain onak Donibaneko besten asteleheneetan elkarrekin bazkaltzen genuela Luzeaneko egoitzan.

Nik ez dakit zer gertatu zen zuzenki bainan bat-batean Luzeaneko lehendakariari beren pilota partidetatik gu baztertzea bururatu zitzaion,ez omen ginuela ongi dantzatzen,dantzariak txikiak zirela eta halako…

Guri deus erran gabe beste norbaitekin kontratu berri bat izenpetu zuen eta gure elkarteari uko egin zion, elkar lanak bertan behera geldituz.

Egia aitortzeko guri, berdin zitzaigun bainan ohorea salbatu nahirik hilabete batzuen buruan bereganatu gintzaizkion.

Arrazoi lainotsuak agertu zizkigun,lehen aipatutakoak eta besterik ez. Horri erantzun latza eman genion eta gure dantzariak gazteegiak eta txarregiak ikusten balitu, bere pilotari gazteek ez zutela batere pilotarik erematen eta hutsez huts zebitzatela erantzun genion.

Nik ez dakit hala zenez bainan adin berekoek huts berak egiten dituztelakoan, gure dantzariek egindakoak bere pilotariek ere egin zuketeela bururatu zitzaidan.Azeri baten pare,Jean Baptiste, bere txokoan,isil-isilik egon zegoen nere erasoari kasu emanez, ohartu gabe lehen erasoa berak egin zuela. Bere erabakia hartuta zeukan,gurekin lanetan gehiago ez aritzea.

 

 

 

 

Bakoitxak ,bere lokalean, asteazkenetan bilera geneukan,haiek hitz egiteko eta triste aurpegiarekin egoteko,guk aldiz afaltzeko eta irriz ongi pasatzeko .

Behin bizpahiru aperitifa hartu ondotik eta irriz aritzen ginelarik Luzeaneko afera gure artera etorri zen eta solas bizietan hasi ginen. Eta ez dakit nola zilimiska bat egin behar geniela bururatu zitzaidan.Une berean telefonoa hartu,haien egoitzako zenbakia markatu eta hitz egiten hasi .Ez nekien batere nork hartuko zuen telefonoa ,nahiz eta gero jakin Xarlo izeneko elkartearen diruzaina izan zela.

-Allo ?-urrunetik ari banintz bezala ,Allo ?

-Bai?-ohiko Oui batez erantzun zuen bainan ixtorioa euskaraz badoa.

-Allo?Luzean?

-Bai.

-Allo,Pilota elkartea?

-Bai,bai,Luzean,nardatzen bezala

-Bai hemen Lasserre jauna, Mont de Marsanetik deitzen zaitut,Landesetatik,allo ?Bai jakin dugu espektakulo mixto batzuk egiten dituzuela,ez da hala ?

-Bai, bainan zer esan nahi duzu mixto hitz horrekin ?

-Ba jakin dugu pilota eta dantza erakusten duten emanaldiak antolatzen dituzuela eta guri interesatuko litzaiguke halako zerbait montatzea.

-Bai, bainan nola hori ?

-Allo,Ez dut ongi aditzen,Luzean ?oihuka

-Bai,bai ,Luzean,nardatzeko bidean sartuta .

-Begira gure Landesetako kultura eta zuen euskal kultura elkartu nahi genituzke eta elkarlanetan aritzea bururatu zaigu,zer iduritzen zaizue ?

-Bai,bai bainan zer lanetan,-asperturik.

-Ba,begira,zerbait pentsatu dugu,zuen pilotariak jokatzen ari diren bitartean guk zezentxoak askatzea, “les vaches landaises”,

badakizu ?zer iduritzen zaizu ?

-Nola,nola ?Sinesgaitz doinu bitxi batez.

-Bai,pilotariak jokatzen hasten direnean gure Landesetako zezentxoak askatzen ditugu ea zuen pilotariak nola moldatzen diren,pollita izango litzateke,publikoarentzat arras irringarria bederen.

-Bon,Bon !Zuk pilota partidarik noizpait ikusi al duzu ?Serio,serio erantzun zidan.

-Bai,bai,lasai eta horregatik esaten dizut pollita izango litzatekeela,ez duzu uste  ?

-Burutik sano al zaude ?erantzun zidan bere frantses oihukari hortan.

Eta telefonoa moztu zidan.

Hobe !Irrifarrez ezin nuelako gehiago,batez ere nere inguruko lagunak farrez lehertzen ikusten nituelarik.

Zer irriak !.Eta ondoko komentarioak….Oren erdi baten buruan berriz deitu behar nuela esan nien eta hala egin nuen .Besteak jadanik irriz ari ziren.Tirrin,tirrin,tirrin

-Allo ?

-Bai berriz ere ni naiz, Lasserre jauna,iduritzen zait ez dugula ongi elkar ulertu eta begi txarrez ikusi duzula nere proposamena ezta ?

-Bai,bai,orroka bota zidan.

-Begira zezentxoena ez bazaizu ongi iduritu beste zerbait badaukat,bi kulturak elkartzeko aproposa izango litekeena eta muntatzeko errez- erreza izanen litzatekeena.Begira,zuen pilotariei Landesetan erabiltzen ditugun zankoak ezarri eta pilotan joka dezaten.Zer diozu horretaz?

-Bainan,jauna brometan ari zara edo, ez al dakizu zer den euskal pilota ? Nola daiteke pilotarei zankoak ezartzea,ez da posible !

-Nola ezetz,irrien artean, eserarazi, zankoak lotu,zutitzera lagundu eta pilotari jo,deus gehiago.Ez da ulertzeko zaila edo Landesekin ez duzu fitxik jakin nahi ?

Allo ?Allo ?ez dut ezer aditzen,allo?allo?Esan nion moztu baino lehen,ez baikenuen gehiago parrez jasaiten ahal.

 

Gure dantzariak haientzat ez zirela aski onak.Tori ba !

Bi urteren buruan mahaiera ixtorio hori atera genuen Lasserre jauna nor zen azalduz.

Gure elkarlanak orain arte bukatutak egon ziren,ez dut uste noizpait lotuko direnik.Beharbada haien lehendakari berriarekin..agian.

 

Xubiltz

.