Zanpantzarrak itturingo plazan larru ta garez saltoxka
Amaiurko gaztelu noblia,Gorramendirantz begira agurka
Zozaiatikan da aditzen Astraingo balsa ta zitu horixka
Nere leihotik iñauzturikan,katu beltzak so,ortoska.
Ximista gaistoak Aritzakuneko haritzak jo ditu
Ursuko santa Ana isilikan,izorragatik harritu
Artesiagako suzko usteak,Baztan erreketan sartu
Lainoa agurka Arraiozeraino,Etxetxipiko Maritxu.
Xorroxineko apar xuritik,Cezannen harritik behera
Otoitz saminez emazteak izerdiz Legateko gurutzera
Infernutako errekatik nasart Luziferren leizobira
Apoaren eta akerraren txeka,Urdazubira sortzera.
Erreka gorri nigar isurle,ezin usteari uko
Errotazain bizar xuri luze,haran isilaren lekuko
Mendi gainetik Baztan aldera,suzko Maritxu betiko
Izango zaigu betiereko,gure bihotzezko jainko.
Gauari irain omen diote herri horien kondairari
Ezin ukatu izan garela lurraren mahats eta gari
Nafarroako azken arnasak dira betiko itzuli
Euskal odola zugan Maritxu inoiz egonen itzali.
Xubiltz