Poesía 1975 - 1990

Ordua doa


Ordua doa,doa,denbora doa,doa
Bizia doa,doa,heriotza doa,doa

Atzo,gaur,bihar
Atzotik gaur,gaurtik bihar
Eta gu atzotik gaurrera
Gaurtik biharrera eta estira.
Txikitxikitik denbora joan da
Sekulan santan itzuliko da
Herenegunak,atzok ta gaurrak
Biharrak,etziak eta etzidamuak.
Atzo eskolan,gaur lanean
Bihar oporran,etzi ohean
Eta denbora doa,doa
Eta Pun! Dena ilun!


Ordua doa,doa,denbora doa,doa
Bizia doa,doa,heriotza doa,doa.

Gu gabe ere ordua doa
Sekulan santan itzuliko da
Atzotik gaurrera,gaurtik atzora
Ibiliko da gure mundua.

Eta agertuko dira gu eta guak
Hainbeste atzo eta gaurrak
Ume,gazteak,heldu ta zaharrak
Eta berriz Pun! Dena ilun!

Ordua doa,doa,denbora doa,doa
Bizia doa,doa,heriotza doa,doa.

Xubiltz