Poesía 2011 - 2012

nik justizia

Nik justizia

 

Nik justizia barneraino, ipurzulotik gustoa hartu arte
hala baita oilarraren kantua, apal, ilun, krestarik gabe.
Eta ni errotik zauritua nagoela agian oraino ez dakite.

Konar! Boz apalez aritzen haizen hi, Frantziaren izenean
hire kortea ondoan, aginteak eman nahi, poderea eskutan.
Alu zikina! Hire izena jakin nahi diat, hor jarririk hagoena, erdian
Denak hire menpe eta jendarme zikinak haien lege harroez gure artean.
inork ez du entzun esan dukena, eta hor habil epaile irakurketan
aipatzen dituken gehienak izigarriak, dena  gezurretan.
Frogak botatzen hasi haiz, Euskal ENA zutela etxean. Froga!
Nike zapatak eta Kechua paltoa, bakoitxak armarioan. Froga
Garbi agertzen baitena banketxeak harturiko filmean. Froga!
Berrogoita hamar euro Angeluko kutxatik Mattinek atera egun horretan. Froga!
eta iratzargailua norbaitek erosi berrogoita zortzitan. Froga!
Angelun bizi zela. Froga!
Dirua berriz atera eta berrogoita hamar berriz ere ostegunean. Froga!
Kaputxa batzuk erosi omen ziren aste hartan, berrogoita zazpitan. Froga!
Elizeiry lagun zerriak esan zuela abertzaleak zirela, jendarmerian. Froga
eta bere amak ez ibiltzeko haiekin, musikan, karrikan, Mattin bereziki. Froga!
Eta Peioren aitaren berebila ikusi zutela egun horretan herrian. Froga!
BTS elektronikoa baduela Mattinek,expertoa eztandatzekoetan. Froga!
Expertoa, nahiz eta bonbek ez dute eztanda egin hiru alditan. Froga!
Euskaraz mintzo direla. Froga!
Ikastolan izan direla. Froga!
EHZ festibalaren arduraduna dela Mattin. Froga!
Presoen aldeko manifetan egon direla. Froga!
Errefuxiatu bati behin deitu ziola ere. Froga!
Peio irakaslea dela, gazteen artean lanean ari dela. Froga!
Terroristak direla abertzaleak direlako. Bost urte!
Terroristak direla adiskideak direlako. Lau urte!
Justiziari nik, nik justizia! Ez dut maite
Frantzian hori da la justice et la liberté
Pito zikinak ! Gorrotoa diat betiko, hil arte.
Ai Harrapatzen bahaut karrikan jaun epaile
Ai Harrapatzen bahaut Kalean prokuradore
Ai harrapatzen bahaut herrian Peio ttiki saltzaile
Turik handiena diadala zuendako prest,jakin ezazue.
horia, berdea,lodia,nazkatsuena, aurpegira dizuet botako!
Ene gorrotoa indarrez mazelan zaizue isuriko. Froga!