Poesía 2011 - 2012

Hegaldakan

Hegaldakan

Hegaldakan nago eta inork ez nau harrapatuko
erreka bazterrean etzatera noa, betiko etzanean sartuko
zerura banoa bustirik,
errekaz husturik,
euriz hazirik
erauntsia bota nahirik.
Eguna labaintzen ari da
hankaz gora, hedoiei heldua.
Gaua ez dut maite
korrika banoa beretik aparte
gainetik jauzirik,
ez egiteko minik
bilusirik
barrabilez indarturik
motor hazkorrak pizturik.
Zergaitik nagoen hemen ez dakit
apustu batengatik ?
tranpati izateagatik ?
Ezbaitakit !
Kamiseta xuri ta gorria badaramat
menditarra naizela erakusten diat
Turreko itzulian irabazitako bat
zeruko itzulitik ekarri beste hainbat
hedoien artean bat ebatsi baitiat
izerdiz bustitzekoa
euri lankarrez botatzekoa
sufrimendua dela beharrezkoa
erakustekoa.
Eta ni hortxe, isilik
Inkoren eskutik
barrabilgo minez
airean martxa arinez
hutsa izorratu nahiez
sabelak hantu nahiez.
Haizezko alutan banabil
hezetasunak dastatuz hain habil
hegaldakan larrua jotzen, oi misil !
betiko husturik barrabil
euriz aurtikiz esneopil.