Barkatu
Hil naiz
Bigarren aldiz
Edo hirugarrenez
Ez dakit zonbaitez
Lehena sortu nintzenean
Erditze unean
Negarrez jalgi nintzelako
Ez denak bezala, ez,ez
Banekielako,
Ama hil behar zitaidala
Arrebak galduko nituela
Gazterik
Denak
Ni
Neskatxak
Hiruak
Ama
Bizia
Eta tristezia
Hazia
Hezia
Utzia.
Eskerrak
Amatxi.
Bigarrena aitaren beldurrean
Eskolako jokabidean
Zirtzilkerian
Irrian
Negarrean
Barnetegian
Presondegian
Injustizian
Frantseskerian
Gezurkerian
Bortizkerian
Ezkerra
Eskuina
Ostikoa
Lurrean.
Eskerrak
Lagunak!
Hirugarrena ezkondu nintzenean
Elizatean
Edo barnean
Bakarrik utzi nindutenean
Haurrik gabeko lehen bizian
Bizilean
Presionean
Tratu txarretan
Psikologikoetan
Isilean
Bakardadean
Negarrean
Alkoholean
Parrandan.
Eskerrak alabak!
Sortu
Bizitu
Maitatu
Aitatu
Amatu
piztu
eta argitu.
Laugarrena, agorrilaren hamarrean
Mendeko larogeiean
Gehio maite ez nindutela
Esan zidanean
Ur bazterrean
Igeritokian
Oporretan
Amatxiren ondoan
Arraiozko herrian
Eta ni bota
Eta sartu
Isildadean
Amorruan
Ezintasunean
Idorkerian
Sexu gabean
Eskerrak asmakuntza!
Olerkia
Abestia
Pentsamena
Idazkia
Begiraleak .
Ez dakit zenbatena
Hemezortzi urteren geroztik
Berexi nahi duenean
Hitz jalea
Pakto hauslea
Traidorea
Berekoikeriz betea
Gizonemea
Berea
Eta xedea
Errea
Elea
Hezea.
Eta ni igor
Bakardadera
Depresioiera
Hilbide berrira.
Eskerrak itxaropena!
Beste gainerakoa
Laster esatekoa
Eta orain har gakoa
Betikoa
Etortzekoa
Loa
Itoa
Gogoa
Lainoa
Hor noa
Airean
Hegaldan
Haizean
Eurian
Itzulian
Begian
Malkoan
Bizilean
Eskerrak barkamena!
Alaba
Alaba.
Barka
Maite zaituztet!