Poesía 2011 - 2012

Inudea

Iñudea

 

Nere inudea zara, ni zure inudaurra

Bizirik bainago, zu zara ene gaurra

Tititik zurgatuz, bihurtu nauzu haurra

Aseak lokarturik, eztiki harturik gure zimaurra.

 

Hau ez dun mobil homa, ez suita ez eta logela

Are gutxiago ordainduriko motela

Hitaz aserik ni, indarturiko motela

Sentibera bainaun, izan hadi nere hotela

 

Ikonoak hautsirik, biok adin berakoak

Inude modernoa, to, zer ohitura gaurkoak

Esnez beterik daukazkit nere ahoak

Esnez husturik gaurko inzestoak.