Euskaltasun galdutik
Aidean badabiltza lur idorraren errautsak,
haizean negarrez badoaz euskal gorpuen hautsak,
hauspotik zirimolan gure askatasun ametsak,
lurrera ekar ditzan, euskal tximist eta ortotsak.
Euskal giza oraintxe altxa lepo, kokotsa
eta euskaltasunez egin oihu, harrabotsa,
haizea ez dadin izan ipar hego arrotza
eta askatasunez dirdirazi abotsa
Gora Euskal Herria! ---hori da gure poza.
Euskara erne egonda, gaur dezagun goza..