Ireki zaitez Sesamo !
« Ireki zaitez Sesamo ! »
« Sesamo, ireki zaitez ! »
Hitz magikoak ni etorri arte, artez.
Hemen ez baita aterik, ez eta ere lezerik, lizunak,
aldiz lapurrak ugari, Ali Baba eta ehunak,
berrogei eta gehio, txuriak, ez moruak, euskaldunak
eta katolikoak, hauxe da, apostolikoak, fededunak.
Ator txuri eta guzi,
palto, praka eta jauzi,
gorbata ezin ahantzi,
Europa eta dirua nagusi,
denak berdin là eta ici,
oro berdin allà e aquí,
« Ireki zaitez Sesamo! »
« Sesamo ireki zaitez! »
eta zabaldu sakela,
hau ez da gauza txepela, artez.
Klin, klin, klin patrikara arin.
Klin, klin, klin euro, lira ta florin.
Klin, klin, klin, txanponaren hotsarekin.
Klin, klin, klin, boltsa betearekin.
Txin txin, txin txin diruaren hotsa
harek ematen dio, maitea, bihotzean poza!
Hau bai dela magia,
deusetik etorria,
eginiko altxor eztia,
txuri, berde ta gorria, artez.
Eta zenbat gosez, irekiz saskia,
eraikiz otoitzen kabia
eta lukurreria.
Euskara ahantzia,
gogoko kanposantu berria,
bainan ezin aitortu egia
« -Ireki zaite Sesamo! »
« -Ireki zaitez Sos amo! »
Hori bai dela amodio,
pobreei bi sos eta adio, artez.
Eta nik
hauxe salatzea dut ofizio,
gorrotoa daukadalako afizio.