Poesía 2011 - 2012

34 Nik Frantzia_IOI

Nik Frantzia*1

Gora ozartasun beharra!

Ozarkeritzat hartuko duten liskarra

Gora aursartasun eta jasanezina!

Eta horrengatik diot, nik frantzia eta har dezaten mina.

Hau ez da ergatiboa, ez eta lehen pertsona

Agian aditz trinkoa, segur baietz hara eta hona,

Popatik hartzea*2 ez omen dute gauza ona

Sobera harroak baitira, harropuzkeri sakona

Aspalditik sartua dute, eta nik nahiago kafe eta rona.

Isilik egon behar dudala ? Nork dio hori ?

Bai? Allo? Diga? Nor da? Zu kabroi gorri eta hori?

-Ezetz ! Ni nauzu, handia, Frantzia, Parise eta guzi.

Kar, kar, gorderik izkutuan den oilarra genuen erabat ahantzi.

Cocorico ! Gabatxo horiek diote soinenborra puztuz

Kikiriki! Toreroek derantzun diete, ile beltza kolatua orraztuz

Eta guk, kukuruku ! Ahal bezain tinko euskaltasunari herstuz.

Hau bai ergatiboa dela, guk

Hik, hark ,zuek eta zuk

Bainan batez ere nik !!!!! Nikatuk !*3

« Nique la France » dioten bezala ZEPek eta Emuk*4.

Ni ere etorkin bilakatu nahi bainaute !

Nere herriko etorkin, erro gabeko izaite.

Eta isilik egoteko didate

Jasankor izateko hitza behar dudala bete

Diote, didate, digute, deguté!!!

Nazkaturik nago, ez baitzaitut maite!

Bai, bai hala da Frantzia ez diat maite

Eta posible ez dela omen dute uste

Ez maitatzea dutelako inposible,

Lehenik, badakidalako ez nautela maite

Urtez urte frogatu baitute.

Eta bide bakarra zigorra izan dute ?

Elkarrekin bizitzea aholkutzat daukate

Bainan haiek legea dagite

Eta la grandeur barneratua nahi gaituzte

Frantsesez Frantzian, oh la la, eta nik nikate*5

A ti, a toi , hik enetzat baituk kate.

Orria itzuli behar dugula omen diote

Batez ere kolonizatuak, haiekin bat egin baitute

Euskara ahalkez bete dute

Ukapena aspaldi sartu baitiete

Euskararena, izatearena dute bete.

Zibilizaziora erakartzeko misioa dute lege.

Frantzia handiena dela dutelako uste.

Arrogante!

Harro putz ignorante !

Va te faire brouter !*6

Errimatzen duelako baizik ez naiz ni impoli, s’il vous plait…

Uler nazazue

Nik ere badut birtute

Poesia dudalako maite.

La politez ohorezko besoz dut agurtzen, fermuki

Et impoli izatea dut orain erabaki

Ez baitut onartzen hainbat isilkeri

Pardon, s’il vous plaît eta merci.

Merde, lundi, mardi et mercredi.

Hetsipena digute erakutsi

Haien aintzinean sumiso bihurtzea, bai,bai soumis.

Ba, ez! Nahiko halako eskolari

Isiltasunari

Irri faltsuari

Politikaren irensleari.

Bai oldarkeriari! Biba, ozarkeriari.

Sendimenduek bultzatzen dutenean oihua baizik ez dela egiten dasumat

Eta olerkia baztertu, nahiz eta uste poesia dela eta hartu haintzat

Barkatu ! Marra horia zapaldu baitiat

Eta nere zain dituk poliziak.

Irakurlearen moralaren ertzain gaziak.

Zer egin ? Oldarmena erakuts edo isildu, gaina har dezan politezak

Polizi eta politez; Poli erroez eginak

bainan hartzekotan nahiago polyglot ala politak.

Aldiz, Piperra , gasna des pyrénées, eta gateau bask

Haien izaitearen ikur ustelak

Sumisioaren eta buru makurraren anaiak,

Folklorearen lore ximelak

Diskriminazioaren mahaian hiruak emanak.

Apetitu on jaun andreak.

Eta patxarana ez ahantzi, ondotik kantuak.

Zer alaitasuna, zer euskal gauza ederrak.

Bainan zer gazte abertzaleak esan lezake libroki Frantzia izorratzen duela?

Zer etorkin beltzaranak oihuka lezake Frantzia nikatzen duela?

Aitor ezazue otoi isilik egotea hobe dela.

Aldiz, lasai, Frantses batek Europari popatik ematen diola

Oh la la, kasu, hemorroidiak gogortuko zaizkiola .

Eta kartzelan botako gaituztela.

Bai bainan gu gara itxiak, ni nauk zerratu ergela

Abertzale erradikala.

Et Merde ! puta mierda, sheeta jan dezatela.

Hara zer den poliglota izatea

Gorotza hiru hizkuntzez esatea

Puzkerra aurpegira botatzea

Gurekin dagitena hiru pixez isurtzea

Txuri, gorri eta urdinez,trinitatea,

Xuria kolore supremoa , erregeen dotea

Argiarena, denen gainekoa, koloreen jalgitea.

Nola esan , Amets Arzallus xilabako txapelketan bezalakoa

Nagusi eta jainkoa.

Eskerrik Odei emeki hurbiltzen zaiola

Mariren ondora bezala

Gaztetxetik oihu eginez, zer bordela

Eta eskerrik Nique Frantzia desatela,

Ahantzia bainuen olerki honen gaia krudela

Garbitzaileek onartzen ez dutena, hobe isilik.

Aurpegia xuritzeko Jela erabiltzen dutenek,hala nuen nik:

Pazientzia! konpasionez beterik

Politeza lehenik

Elkar bizitzea bestetik…

Baztertu nituela eskerrik….

Barne sufrimenduak horretara eraman ninduenik ?

Dudarik gabe gorrotoa daukadalako bizirik.

Eta haiekin batean bidea ezin dudalako egin nik.

Bainan zer! Lortzen dugun apurra oilarrei eskertu beharko ote diegu?

Haiek emandakoen papurretan bizi behar ote dugu?

Libertadean bizitzeko? Euskal departamendua zer bilakatu?

Euskal instituzioa, itxi eta bildu

Euskararen bideari, airetun txikitun.

Bainan kontzernatuak ez direnak lasai bizi daitezke

Euskaldun ez dena trankilki egon daiteke

Abertzale ez denak dena iraun dezake

Inoiz emanen digutenaren truke.

Gainera berdin zaie

Gureak ez baitire.

Hori bai, isilik, tratua eginik eta politeza ahotik isuriz, noiz arte ?

Filosofia helburu bihurtu dutelako

Jainkoak esana herriaren gainetik pasatzen delako

Anaitasuna , etsaien erpetako laketasuna bihurtu zaielako

Baretasuna eta isiltasuna funtsatzat hartzen dutelako.

Karrika ez baita bidea

Manifa eta oihua ez baita berea.

Xo ! Zer inporta du , diote batzokian afaltzen.

« Gora herria hutsa!” diote gazte hetsituek

Harrabotsik gabekoa, diote zaharrek

Hetsipena nagusia zaiela diote hauek.

Je suis aussi basque que toi” diote ukatzaileek

Aspalditik frantsestuak izan direnek

Edo hortan interesa aurkitzen dutenek.

Oldarpenik ez! Frantzia aditua baita » diote salduek

Eta Alliot Marieren adiskideek.

Euskal Herria eta euskara eskean lortzen balitz bezala

Eske hutsean izan balute bizirik irauteko ahala.

Eske murritza, baimenatzen gaituzten heineko eskea

Eguneroko ohitura itzulipurdikatu gabe, trebea

Asimilatuei trabarik egin gabe, klabea

Fededun eskuinari ezker begia erakustea, grabea,

Eta hitzetan esan arabera, bigarren mazela erakustea.

Ba ez! Aski da etxean preso egotea!

Eta isilik bizitzea.

Hitzen poliziaren aurka altxatzea

itxuraren aurka zutitzea,

herabekeria baztertzea

dugu obligazionea

Geldirik egotea

baita dominantearen xedea

gure funtsa hustea eta hiltzea

Eta kausa konsekuentzi bihurtzea.

Oldarrak sorturiko euskalfobia bazkatzea

Sakratua baita Frantziaren unitatea

Horretarako deskafeinatuaren kafe hartzea

Dute hain gozoa, isiltzearen kafesnea.

Nahiko oihan agortuan gordetzen duten zuhaitz berdeak erakustea, mina

Aski ikur ustelen arimarik gabeko Rugbyko ikurrina

Pestaz pesta mozkorrik dagoen baskakurrina

Au pied des Pyrennées kantuz eta dantzan dagoen herri pinpirina

« Bizia » erreusitu duten jendeen ipuina

Sistemaren defentsatzaile amorratuen buru arina

Erregea baino erregezale handien txistu eta danbolina

Etorkizungabeko irakasle kaskoin fina

Kolaboradore zikina.

Pobre izan den euskal indigena haien gabinetean sartu omen dute, harrorik

Eta aberats berriak erretzen duen puroak sua du alde batetik

bainan zozoa bestetik” . Malcom X

Nere inpazientzia oihukatu nahi diat

Pazientzia ulergaitza baita dominaturik dagoenentzat

Eta pazientea badager dominatua delako, batibat

Eta dominazioa hartzen duelako aintzat

Eta dominadore bihurtzen delako,doi bat behintzat .

Jasanezina baita. Oldarra bihotzetik gogorat !

esku eta ahorat !

Eta nik « Nique Frantzia » esateko hainbeste arrazoin dauzkat

Euskal herria ez dela salgai, bat.

*1 Z.E.P. Zone d’expression populaire elkarteak « Nique la France » argitaraturiko liburuak « le devoir d’insolence » deitzen dionaren omenez.

*2 Popatik hartzea : Bizkaiako kostaldean gibeletik, uzkitik hartzea esateko erabiltzen den esaldia, popa barku baten gibeleko aldea baita

*3 Nikatuk : hitz berria, nikatutik etorria, niquer, izorratutik jalgia.

*4 Izotzetik izanera eleberrian dagerren pertsonai , emezale bezain gaistoa

*5 bi esanahi desberdin :

- Nique(izorra) eta kate

- Espainolez gaizki mintzatzen duten frantsesek dioten bezala, « a ti « esan beharrez, « a tu » edo « a te » desatenean.

*6 Kabalek belarra jaten dutenean. Hemen zurkatu.