Poesía 1991 - 2006

Izaera sex

Ni hala banaiz da zuregatik
Amaren barnean luzatzegatik
Hanken artean zintzilikatzegatik
Bat batean zakil eratzegatik.

Neure bizia duzu baldintzatu
Ta ni arra nauzu bilakatu
Nere izaera eraiki eta osatu
Bizigandiko pasaportea balidatu.

Zu gabe neska nintzateke
Ta hanken arteko izana alua nuke
Hileroko odolak isuriko nituzke
Eta ama ere bihurtuko ninteke.

Eta bat batean nere baitan
Haurra berriro espantxan
Ni bezalako fetusarra sabelan
Edo emea,neskatila,agian.
Hazi eremu emankorra barnean.

Ni ala ni,vagin ala pitilin
Iñorrek ezer alda ezin
Bizi guziko sexu horrekin
Ene izaerarekin
Betiko ni egin.
                                 Xubiltz