Poesía 1991 - 2006

Iñorrek ez daki

Iñorrek ez daki itsasoa hil dela
Iñorrek ez daki gaur ehortziko dutela
Iñorrek ez daki utzi gaituela
Lanbroarekilan lurrin gorantza doala

Iñorrek ez daki itsasoa hil dela
Iñorrek ez daki daldar ikaraz dagoela
Iñorrek ez daki zeruko miraila
Itsasoaren berpizle gaur bilakatu dela

Iñorrek ez daki nora doan lainoa
Heze arinka agurka nora goiz freskoa
Iñorrek ez daki nola itsasoa
Hilketaritzat hartzen ari eki beroa

Iñorrek ez daki hor dela debrua
Ttakun ttakun ttakun ttakun ttakun tta soinua
Lanbro adiskide,lagun itsasoa
Airean hegaldan oholaren oi oihua

Ttakun ttakun ttakun Ez!
Txukun txukun txukunez
Kantu turu turu turu turu kantu lizunez
Zerua gaur dugunez
Beterikan lagunez
Hegaldaka txalaparta aditzen dugunez.

Orain nik badakit oino dela bizi
Orain nik badakit gaur ez dutela ehortzi
Nahiz ta ez ikusi,ez gaituela utzi
Gorantza doala eskumiña ta goraintzi

Nik ere badakit iza dela hazi
Daldarezko soinekoz egun zaigula jantzi
Zeruko mirailak duela jainko Ortzi
Itsasoa berpizten ari zaigula hasi

Zer ari hedoiak,dituztela igurtzi
Goiz frexkoa ikaraz gorantzaka ihesi
Itsasoa urduri,uhain arin hazi
Lurrin hezeak jalgiko dira euri etzi

Iñorrek ez daki deabrua nun bizi
Agur ttakun ,egur ttakun ohol soinuari
Lanbro adiskidei,Itxaso amari
Igerikan badoa goiti behiti itzuli.
                 Ttakun ttakun ttakun Ez! Txukun txukun txukunez !
                 Kantu turu turu turu turu kantu lizunez . Zerua gaurdugunez,beterikan lagunez !
                 Hegaldaka txalaparta aditzen dugunez

Xubiltz