Poesía 1991 - 2006

Hitzamuina


Hizkuntza,elkar hizketaren leihoa ,nola muinaren atea
Hizkuntza,gizakiak giza izan daitezen zilbor hestea
Hizkuntza,elkar uler dezagun tresna hostun paregabea
Nik ez dakit giza naizen,hitzak ez bait zaizkit jalgitzen ordea.

Mihia,soinutatik hitzetara heltzeko atal bustia
Mihia,giza izateko ataletan atalena,daukagun saria
Mihia,zuri esker mila adierazpen sortzeko haria
Nik ez dakit zer naizen,aberea,haurra edo gizakia.

Muina,hitza sortzen duena, nola giza egiten nauena
Muina,hitzari esker egunero indartzen zaidana
Muina,hitzarekin batean gizakumea egin gaituena
Nik ez dakit zer bilakatzen ari naizen,hori daukat galduena.

Sormutuak,mihirik gabe ta hizkuntzarik gabe,muinarik ez hartu
Sorberriak,mihigai ta hiztungai,muinak hartzeko gertu
Sorberriak,muinagai,mihia ta hizkuntza biltzeko agertu
Sorzaharrak,mihidun,muindun,hiztun,gizakia bihurtu.

                                                                                       Xubiltz