Poesía 2007 - 2010

Komuna

Gure artean ez gara ulertzen euskal begiradik gabe elkar begiratzen garelako eta ez gaituzte ulertzen gureak ez diren begirada horiek ikusten dituztelako.
Gu euskaldunak gara, izetik etorriak, lezetik igorriak.
Eta zuek? Batzuek iturburu morua dutela diote, urrats bat gehio emanez erromanotarrenganik heldu direla, bikote, bat gehiago eta feniziar jatorria dutela, arlote.
Besteek galoez, frankoez, latinez eta grekoez eginak direla, oh la,la, merci et s'il vous plait.
Igo gorago otoi! Noraino?
Sortzeraino, ezagutzetik haratago,
lezeraino eta nor aurkituko?
Gu eta gutarrak,
Ekain, Isturitze, Santimamiñe, Altamira, Lascauxeko mintzaira egin dutenek, euskaldunak.

Orain lamentazio handian sartu gara, hutsak eramaten gaituen oihuan.
Nork salbatuko? Frantsesek? Espanolek? Euskaluek?
Ez! Gurea dutelako galdu eta saldu
Dena dutelako bazkaldu eta afaldu
Eta kakegiteko unean
euskara bota eta ur zikinez hustu
eta arrotza ondu eta bildu
gozpuztu eta haien arimaz osatu.

Bota ur jauzia berehala, dena duzuela usaindu.

Oteizari keinua