Zer ikusteko sinismena liberalismoaren truke?
Diru eta karitate, nola elkar daitezke ?
Nola elkar daitezke filosofian, aberats eta pobre?
Helbururik gabeko bidean sarturik, arrazoinak buruan,
Politikoak,
komunismoaren aurkakoak,
kondairak sortu dituenak,
gorrotoak.
Alde batetik eliza eta poderea ukatu
Bestetik fedegabeari irain eta hitzez epaitu
Batetik faltsukeria legetzat hartu
bestetik moralik gabekoak baztertu,
Eta ni aspertu,
batzuez eta besteez ankertu
Denek arrazoina dutelako agertu
Gizari atxikia izan balitz bezala eta kontentu
Besteari laido egitea eta jo kontzertu
Usteari uko egiteko eta aurrean egoteko gertu.
Zero ! Ni, zu eta haiek bainan batez ere hitz dagidan nik
Halako gauzak pentsatzeagatik
Biak bizitzeagatik
Nardatzeagatik
Idazteagatik
Maitatzeagatik
Barkatzeagatik
Mintzatzeagatik
Azaltzeagatik.
Nor den hobe ? Ez dakit eta oro berdin
Nork arrazoin ? Futitzen naiz eta hala izan dadin
Nor on ? Nor txar? Batek besteari dionak urdin
Nor hobendun? Badakik, badakin
Izatea iroiztatzen duenak, gaistagin
Horiek lehenik eta azkenak, desegin.
Jasamena maingu baitabil bidean
Hemen, hor, han, mundu guzian
Hemengoan, hangoan
Lurrean, zeruan.
Euskal Herrian.
Ai Kristok bere gurutzetik salbatu zituenak ikusten balitu?
Gaistokeritik baztertu gabe zituela erditu
Ohartuko litzateke eta harritu
Eta balditu
Aldekoak direla distraitu.
Eta aurkakoek futitu
Gehienek traditu.
Eta norbaitek pentsatzen badu baten edo bestearen izenean mintzo naizela
bere gorotza jan dezala
ez duelako izan ulertzeko ahala.