Berriz ere hauteskundeak izan dira eta berriro galtzera.
Guk beti galtzen dugulako eta helburua dugu azaltzera
Kontatzera, hitz egitera, airia sartzera eta damutzera.
Aurten bozkaz aldatu dut, irabaztea ez zaidalako gustokoa
Eta beste galtzaile bati bozka eman diot, lagun bati botoa.
Eta gorantza joan da nere betikoa, ene boz hartzaile ohikoa
Hori da patua, horixe destinoa
Ene munduan arrotza izatekoa
Ohitura badaukat, irabazle ez bihurtzekoa
Badaezpada ere, poderea ez baita nere funtsekoa.